Solomon R. Guggenheim Museoa
Solomon R. Guggenheim Museoa | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea AEBko Leku Historikoa | |
The 20th-Century Architecture of Frank Lloyd Wright | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | New York |
Ameriketako Estatu Batuetako hiri | New York |
Borough | Manhattan |
Koordenatuak | 40°46′59″N 73°57′32″W / 40.7831°N 73.9589°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1937 |
Inaugurazioa | 1959ko urriaren 21a |
Jabea | Solomon R. Guggenheim Fundazioa |
Zuzendaria | Richard Armstrong (en) Hilla von Rebay (en) |
Izenaren jatorria | Solomon R. Guggenheim |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Frank Lloyd Wright |
Estiloa | arkitektura modernoa |
Azalera | 6 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 1496rev-008 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
AEBko Leku Historikoa | 05000443 |
Bisitariak urtean | 1.100.000 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+1 212-423-3500 |
Webgune ofiziala | |
|
Solomon R. Guggenheim museoa —Guggenheim museoa izenez ere ezaguna— Ameriketako Estatu Batuetako museo bat da, arte inpresionistaren eta postinpresionistaren bilduma iraunkor nabarmena duena, bai eta arte moderno goiztiarrarena eta arte garaikidearena ere. Era berean, museoak aldi baterako erakusketa bereziak antolatzen ditu urtean zehar. New Yorkeko Manhattan auzoko Bosgarren hiribideko 1071. zenbakian eta Upper East Side auzuneko 89. zenbakian dago. Solomon R. Guggenheim Fundazioak eratu zuen 1939an, hasiera batean Pintura Abstraktuaren Museoa izendatua, lehen zuzendaria Hilla von Rebay artista abstraktua izanik. Museoak Fundazioaren sortzaile zen Solomon R. Guggenheimen heriotzatik gutxira hartu zuen gaur egungo izena, 1949an.
1959an museoa alokaturiko espazio batetik gaur egungo kokapenera lekualdatu zen; XX. mendeko arkitekturaren adierazgarri zen eraikuntza bat bezala aitortua. Eraikin zilindrikoa Frank Lloyd Wrightek diseinatu zuen, estuagoa bere azpiko aldean goiko aldean baino, eta “espirituaren tenplu” bezala sortua. Eraikinak galeria funtzio betetzen duen arrapala bat dauka, beheko pisutik hasi eta kiribil jarraikor batean eta justu sabai-leihoaren azpian amaitzen dena. Eraikinak 1992an zabaldua eta berritua izan zen, 2005 eta 2008 artean dorre bat atxikiz eraikinari. 2019tik Gizateriaren ondare izendapena du UNESCOren aldetik, Frank Lloyd Wrighten XX. mendeko arkitektura multzoaren barnean[1].
Bilduma nabarmen hazi da zortzi hamarkadetan zehar, eta hainbat bilduma pribatu garrantzitsuez osaturik dago, Solomon R. Guggenheimena zen jatorrizko bildumatik hasita. Bilduma Fundazioaren anai diren museoekin partekatzen da. 2013an Museoak 1.2 milioi bisitari izan zituen eta New Yorkeko arte garaikidearen erakusketa ospetsuena izan zuen[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «The 20th-Century Architecture of Frank Lloyd Wright» whc.unesco.org (UNESCO) (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
- ↑ The Art Newspaper. .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ameriketako Estatu Batuetako arte-museoak
- New Yorkeko museoak
- Solomon R. Guggenheim Fundazioa
- Bosgarren Etorbidea
- Upper East Side
- Manhattango Mugarri Historiko Nazionalak
- Leku Historikoen Erregistro Nazionaleko eraikin eta egiturak Manhattanen
- New Yorkeko Eraikin Zerrendatuak Manhattanen
- Gizateriaren Ondarea Ameriketako Estatu Batuetan