Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Tarta jaurtiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tarta jaurtiketa barrea eragiteko ekintza izaten da.

Tarta jaurtiketa, "Pieing" ingelesez, norbaiti tarta bat botatzeko ekintza da. Ekintza honek esanahi desberdinak izan ditzake. Umore munduan barre eragiteko asko erabili da baina baita ekintza politiko moduan ere, protesta adierazteko. Euskal Herrian tarta jaurtiketa ospetsuena 2011ko urrian Frantziako Tolosan Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinaren aurka egindakoa izan zen. Jaurtiketa Pirinioetako Lan Erkidegoaren bileran egin zen, konferentzia irekitzeko zeremonian, ekintzaileen hitzetan "desobedientzia ekintza" izan zen, "AHTan erabiliko den dirutzaz ohartarazteko".[1] Hiru tarta bota zizkioten Yolanda Barcinari AHTaren aurkako desobedientzia Mugitu! Mugimenduak Okzitaniako Libertat mugimenduaren sostenguarekin.

Tarta jaurtiketaren jatorria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean, espektakulu munduan tarta jaurtiketaren jatorria zinema mutuan kokatzen da. 1909an Mr. Flip filman, Ben Turpin aktoreak tarta bat jasotzen du aurpegian emakume batekin esku luzeak izateagatik. 1913an Mack Sennett zuzendariak haren laburmetraietan barrea eragiteko sistema sarritan erabili zuen, besteak beste, That Ragtime Band eta A Noise from the Deep filmetan. Ondoren, zinema mutuan eta komedietan, bereziki haurrei zuzendutako lanetan, teknika ohikoa bihurtu zen:

Tartak "Behind the Screen" filman.

Zirkoaren munduan, pailasoekin, bestetik, oso arrunta dira tarten jaurtiketan oinarritutako antzepenak. Marrazki bizidunetan ohiko txantxa da baina ez du indar bera.

Politika munduan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Politika alorrean High Times aldizkariaren sortzailea, Thomas King Forcade, aipatzen da tarta jaurtiketa helburu politikoez erabili zuen lehenengo pertsona bezala aipa ohi da. Forcadek Otto N. Larsen politikariari tarta bat bota zion; Larsen pornografia eta lizunkeriaren inguruko batzordearen bozeramalea zen.[2] Aron Kay aktibistak teknika bera erabili zuen; William F. Buckley, Phyllis Schlafly, G. Gordon Liddy, E. Howard Hunt eta Andy Warhol izan ziren bere tarten helburu batzuk.

Tarta zaflada Yolanda Barcinari AHTren kontrako protestan, Tolosa Okzitanian

Une hartatik ekintza mota honek arrakasta izan du. Hona hemen adibide batzuk:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografía

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]