Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ugalkortasun-tasa oso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ugalkortasun-tasa osoa» orritik birbideratua)
Herrialdeen araberako ugalkortasun-tasa (iturria: CIA World Factbook, 2016).
     7–7.99 Haur      6–6.99 Haur      5–5.99 Haur      4–4.99 Haur
     3–3.99 Haur      2–2.99 Haur      1–1.99 Haur      0–0.99 Haur

Guztizko ugalkortasun-tasa edo ugalkortasun-tasa osoa da, biztanleria jakin batean, emakumeek beren ugaltze bizitza osoan zehar batez beste duten seme-alaba kopurua.

Ordezkatze-tasa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordezkatze-tasa da emakumeek izan beharko luketen ugalkortasun-tasa, biztanleria kopuru absolutuak belaunaldiz belaunaldi berdin iraun dezan.

Emakumeek, umeak izateko bizitza epea bizirauten badu, ordezkatze-tasa bete dadin, ugalkortasun-tasa 2,0tik hurbil egon behar da.

Herrialde garatuetan ordezkatze-tasa 2,1 inguruan izan daiteke, baina herrialde ez garatuetan ordezkatze-tasa 2,5 artekoa ere izan daiteke (herrialde horietan hilkortasun-tasa handiagoa da).


Ugalkortasun-tasa txikienak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko ugalkortasun-tasa txikienak herrilde garatuetan izan ohi dira. Besteak beste, Europa Ekialdea, Hego Europa eta Asia Ekialdeko herrialdeak.

Euskal Herriak munduko ugalkortasun-tasa txikienetakoa du. Ordezkatze-tasa ez du, beraz, betetzen. Are gehiago, historian zehar inoiz gertatu ez den fenomenoa gertatzen ari da, XX. mendeko 80 hamarkadatik aurrera. Fenomeno hau Ugalkortasun-tasa osoa 1 ingurura hurbildu edo 1 baino baxuagoa izatearen ondorioa da. Ondorioz, XXI. mendean, Euskal Herriko berezko populazioaren (immigrazioa kontuan hartu gabe) erdia galtzea izango da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]