Aupa, lagunok: Bi izen horiek daramaten artikulu bana daukagu. Bata, izen zientifikoa, Cassiterita; bigarrena, euskaratutako izena eta "Euskaltzaindiaren Hiztegia"n agertzen dena, Kasiterita. Badirudi mineral bera dela; nire ustez, biekin bat egin beharko genuke.
Wikipedia:Txokoa
Itxura
Kaixo, zelan ipintzen dira puntuak azpiatalak banatzeko? Asteriskoarekin puntuak jar ditzaket baina bakarrik atalak jartzeko, ez dakidana da atal horren barruan azpiatak zelan banatu puntuekin.
Adibidez:
- (Atala)
- * (Azpiatala)
- * (Azpiatalaren azpiatala)
- Adibide horrekin ulertuko delakoan. Azpiatala eta azpiatalaren azpiatalean asteriskoa ez zait puntuan bihurtzen, ipintzen ditut puntuak hor?
Barka... ez dut ulertzen zer esan nahi duzun. Buletak jarri nahi dituzu? Hala bada, jarraian bi ** dira kodean.
eskerrik asko theklan. Bale orduan iturburu kodetik egin behar da ezta? ez dago edizio normaletik egiterik?
Ikusizko editorearekin tabuladorea sakatuz egiten da barrurago sartzea.
listo, eskerrik asko!!
Aipatu ez dudana. Azpiatalen puntuak (puntuak eta ez marrak) atalen puntuak baino eskumarago (barrurago) sartuta ipini nahi ditut.
- Atala
- Azpiatala
- Azpiatalax2
-...... eta abar
Egun on: "Entzun" txantiloia sartu nahi dut "Piano" artikuluan. Txantiloiaren jarraibideak diost, edo hala ulertzen dut, fitxategia sartzerakoan "Fitxategi" hitza kendu egin behar dudala. Hori egin, eta ez da ongi ateratzen; kendu gabe, berriz, ateratzen da, baina baita artxiboaren xehetasunak ere (Frederic Chopin - Opus 25 - Twelve Grand Etudes - c minor.ogg). Norbaitek esan diezadake zer egiten dudan gaizki? Mila esker.
Apologies for cross-posting in English. Please consider translating this message.Txantiloi:Tracked
Hello everyone, a small change will soon be coming to the user-interface of your Wikimedia project. The Wikidata item sitelink currently found under the General section of the Tools sidebar menu will move into the In Other Projects section.
We would like the Wiki communities feedback so please let us know or ask questions on the Discussion page before we enable the change which can take place October 4 2024, circa 15:00 UTC+2.
More information can be found on the project page.
We welcome your feedback and questions.
MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:58, 27 iraila 2024 (CEST)
News, reports and features from the English Wikipedia's newspaper
- In the media: Indian courts order Wikipedia to take down name of crime victim, and give up names of editors
- Serendipity: A Wikipedian at the 2024 Paralympics
- Opinion: asilvering's RfA debriefing
- News and notes: Are you ready for admin elections?
- Recent research: Article-writing AI is less "prone to reasoning errors (or hallucinations)" than human Wikipedia editors
- Traffic report: Jump in the line, rock your body in time
Read this Signpost in full · Single-page · Unsubscribe · Global message delivery 22:15, 26 iraila 2024 (CEST)
''Japoniar basaerramu'' sarrera neuk sortu nuen 2010ko apirilean, ''Basaerramu japoniar'' izenburuarekin; gero besteren batek izenburua ''Japoniar basaerramu''ra aldatu zuen.
'''Guztiz ondo eginda''', geroago '''Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua'''k argitaratutako ''Euskal estilo libururantz. Gramatika,estilo eta hiztegia.'' liburuaren 237. orrialdeko 47.-(T)AR ATZIZKIA atalaren bigarren oharrean irakurri nuenaren arabera.
Orri horretan hurrengoa esaten zen:
...
'''Bigarren oharra''' edo gomendioa egiturari dagokio. Gramatikaren arabera «X + -(t)ar» tankerako eratorriak izenaren ezkerrean (5a) nahiz eskuinean (5b) erabil daitezkeen arren, literatura tradizioa nabarmenki makurtzen da (5a) egituraren alde.
5a bizkaitar idazleak [tradizioaren araberakoa]
5b idazle bizkaitarrak
Beraz, aukeran, tradizioaren arabera jokatu behar genuke,...
...
Wikipediaren beste artikulu batzuetan bide beretik joan gara eta ''japoniar piper-belar'', ''japoniar altzifre'', ''japoniar aranondo'' edo ''japoniar arrosa''ren antzeko sarrerak daude.
Baina esandako liburuaren hurrengo orrialdean, laugarren oharrean, hau esaten da:
...
'''Laugarren oharra'''ren helburua hauxe da: ''-(t)ar'' bukaerako eratorria zein eratako izenekin erabilia izan den edo erabil daitekeen argitzea. Tradizioko erabilera ohikoenean '''-(t)ar''' bukaerako eratorria izen [+gizakia] ezaugarridunei dagokie (8a) eta, gainera, izena isilpean utzi ohi da izenondoa bera izen bilakatuz (8b). Alde horretatik, badirudi muga batzuk jarri behar dizkiogula gure atzizkiari, (8c) tankerakoak baztertuaz, eta (8d) dudazkoen ordez (8e) gisakoak bultzatuz, nahiz '''Espainiar''' eta '''Espainiako''' ez izan beti sinonimoak.
8a nafar soldaduak, jerusalemdar fariseoak, israeldar gizonak, elorriotar gizon done bat...
8b arranondotar guztiak, espainiarrak, italiarra...
8c *kale eibartarrak > Eibarko kaleak
8d ?konstituzio espainiarra, ?gazta holandarra, ?espainiar parlamentua, ?frantziar iraultza...
8e Espainiako Konstituzioa, Holandako gazta, Espainiako parlamentua, Frantziako iraultza...
...
Orain beste bi landareri buruzko artikuluak sartu gura ditut (''Parthenocissus quinquefolia'' eta ''Parthenocissus tricuspidata'') eta hemengo landareak ez direnez euskaraz izen arruntik ez daukatela uste dut; nik behintzat ez dut aurkitu. Hori horrela eta inguruko hizkuntzetan dauzkaten izenak ikusita, euskaraz ''Virginiako untz'' edo ''Viginiako igokari'' eta ''Japoniako untz'' edo ''Japoniako igokari'' dei geniezaiekeela uste dut eta, agian, aurrean aipatu dudan sarreretako ''japoniar'' guztiak ''Japoniako''z aldatu; landareak izen [+gizakia] ezaugarridunak ez direlako.
Esadazue egokia deritzozuen ala ez.
Aupa, Jon Peli, ea honek zerbait argitzen dizun: https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_ebe&view=bilaketa&Itemid=1161&task=bilaketa&lang=eu&id=136 Izan ongi.
Desde Catalunya:
Al no tener respuesta de la propuesta de cambio de esta plantilla (que contenía muchos errores). La he actualizado directamente a la versión con internacionacionalización: Modulu:Infobox gene i que podéis corregir la traducción que me ha hecho el Google translator en Modulu:Infobox gene/eu.
Fins una altra! Agur!
Kaixo, norbaitek 2 intsektu espezie nahiko berezi hauen artikulu bana sortzen badu (ni ez naiz ona artikuluak sortzeko) ni prest nago artikuluak editatu eta hobetzeko. Artikulu oso sinplearekin nahiko (batez ere infotaula...). Artikuluaren testua hobetu eta handitzearena neure esku legoke.
izen horiek (izen zientifikoak) aipatzen ditut ez dagoelako (nik dakidanez) euskarazko izen komunarik. Aurrerantzean agertzekotan ya aldatuko litzateke orriaren izena.
Ahalegindu naiz infotaula sartzen baina zeozer oker egiten dut eta ezin. Agian @Theklan:, zuk egin ditzakezu horrelako batzuk bota erabiliz.
Barka, zer da egin behar dena? Artikulu berri bat? Zergatik diozu "infotaula sartzen"?
Ni oso traketsa naiz artikulu berriak sortzen, batez ere infotaularekin. Beraz, 2 espezie horien artikuluak norbaitek sortzen baditu nik gustura editatuko nituzke. Hainbat hizkuntzatan daude, baina euskaraz momentuz ez :((
Fabore bezala eskatzen dizuet.
Baina ez dakit @Oraina zer ari zen galdetzen zehazki. Eta nola erabili behar den bot bat bi artikulu sortzeko. Galdera berarentzat zen.
Artikulu berri bat sortzeko laguntza Laguntza:Sarrera_berriak orrialdean duzu, behar baduzu.
Kaixo @Naturzalea, ulertu dudanez artikuluen zirriborroa sortzea nahi duzu infotaula duela. Sortu dizkizut espezie bietarako artikuluen zirriborroak infotaularekin.
eskerrik asko, edizioa neure esku!
Artikulu berriak sortzea da neure ikasgai pendientea, ea hurrengoa ni neu sortzeko gai naizen.
Emakumezkoen biografien txantiloietan "anai-arrebak" agertzen da, gizonezkoetan bezala... Genero kontuetan sakondu gabe, 'anai-arrebak' hori, 'haurrideak' hitzarekin ordezkatzea proposatzen dut.
Proposamen ona, nire iritziz.
Ulertzen al da? Niri gehiago kostatzen zait hitz hori ulertzea. Ingelesezko "siblings"en parekoa litzateke, baina ez dakit hain erabilia ote den.
Nire ustez ulergarria da; wikipedian "ezkontide" hitza erabiltzen dugu jadanik, ezaguna ez zaionak "haurride" ere erraz barneratuko duela uste dut. Baina besteek ere zer dioten ikusi beharko.
Hala ere, guztientzako erabiliko nuke, ez soilik emakumezkoentzat. Bestela kodea aldatzeko oso zaila da.
Aldaketa egin dut txantiloian.
Hola!
He realizado una versión de Txantiloi:Gene infotaula automatikoa, que soluciona los problemas actuales de la plantilla que teneis actualmente. Para ello habeis de traducir al basco el Modulu:Infobox gene/eu, que apunta al nuevo Modulu:Infobox gene. En Txantiloi:Gene infotaula automatikoa/proof podeis ver el resultado. De vosotros depende la posibilidad de crear los artículos a que apunta los nuevos enlaces que aparecen. Ya me direis...
Agur i adéu-siau