Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Xari

Koordenatuak: 8°34′13″N 19°03′23″E / 8.570158°N 19.056473°E / 8.570158; 19.056473
Wikipedia, Entziklopedia askea
Xari
Datu orokorrak
Garaiera282 m
Motaibai
Luzera1.400 km
Geografia
Map
Koordenatuak8°34′13″N 19°03′23″E / 8.570158°N 19.056473°E / 8.570158; 19.056473
Estatu burujabe Txad
Txaden banaketa administratiboaOuaddaï
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera650.000 km²
Arro hidrografikoaChari River Watershed (en) Itzuli
Ur-emaria1.159 m³/s
Bokalea
()
Txad

Xari[1] (frantsesez: Chari) erdialdeko Afrikako ibai luzea. Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, eta Txad aintziran isurtzen ditu urak. Ibilbidearen zati bat Txad eta Kamerunen arteko muga naturala da.

1.400 km-ko luzera du, eta 548.747 km²-ko arroa. Munduko 55 arro handienen artean dago. Ibaiadar garrantzitsuenak Sara, Aouk, Bahr Keïta, Salamat eta Logone dira. Sarh eta N'Djamena hiriak dira zeharkatzen dituen hirietako batzuk.

Xari ibaira iritsi ziren lehen europarrak Dixon Denham, Hugh Clapperton eta Walter Oudney britaniarrak izan ziren, eta Txad aintzirara iritsi ziren 1823an.

Xari ibaia.

Xari ibaia Afrika Erdiko Errepublikan jaiotzen da, Bamingui eta Gribingui ibaien elkargunean, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko mugan. Bamingui ibaia 50 km-tan zehar Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga naturala da. Ibaiaren tarte honetan, Bangoran ibaiarekin bat egiten du, eta biek Bamingui-Bangorameko Parke Nazionala mugatzen dute.

Ondoren, Txadeko lurretan sartu baino pixka bat lehenago, eskuinetik Bahr Aouk ibaiarekin egiten du bat, Txad eta Afrika Erdiko Errepublikaren arteko muga eginez.

Xari ibaia Txadeko hiriburua (N'Djamena) zeharkatzen du, eta bertan ibaiadar nagusietako bat (Logone) hartu ondoren, Txad aintziran isurtzen ditu urak. Txad aintziraren uren % 80a Xaritik datoz.

Ibaiaren ibilbidearen azkeneko zatiak, Kamerun eta Txaden arteko muga egiten du, eta Logone ibaiarekin batera, Djamenan dauden 6.000 km²-ko lautadak urpetzen ditu.

Zeharkatzen dituen hiriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]