Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zamudio

Koordenatuak: 43°16′58″N 2°51′45″W / 43.2828°N 2.8624°W / 43.2828; -2.8624
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zamudio
 Bizkaia, Euskal Herria
Zamudioko bandera

Zamudioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Zamudio
AlkateaIgotz López Torre (EAJ)
Posta kodea48170
INE kodea48905
Herritarrazamudiotar, zamudioztar
Kokapena
Koordenatuak43°16′58″N 2°51′45″W / 43.2828°N 2.8624°W / 43.2828; -2.8624
Map
Azalera20,0 km²
Demografia
Biztanleria3.294 (2023)
38 (2022)
alt_left 1.652 (%50,2) (%48,8) 1.608 alt_right
Dentsitatea161,9 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 5,51
Zahartze tasa[1]% 19,38
Ugalkortasun tasa[1]‰ 42,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 81,26 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,81 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,42 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 47,2 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 32.18 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.zamudiokoudala.net

Zamudio Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri eskualdeko udalerri jendetsuenetan hirugarrena (Derioren eta Sondikaren atzetik). Izan ere, 2016. urtean 3.183 biztanle zituen.

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Mungia, hegoaldean Galdakao, ekialdean Lezama eta mendebaldean Derio.

Zamudioko eta Derioko udalek 1927ko martxoaren 1ean aho batez batzea erabaki zuten Zamudio Derio udalerria osatzeko, baina Derioko auzotarrek akordioa ezeztatzea lortu zuten, eta 1931ko apirilaren 29an bereiztea onartu zen, eta Derioko udala berriro ezarri zen.[4] Ondoren, 1960ko hamarkadaren amaieran Bilbok Txorierriko udalerri guztiak anexionatu zituen, Zamudio barne. Udalerriak 1981ean berreskuratu zuen independentzia.

Zamudioko biztanleria

Politika eta administrazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko udal hauteskundeetan EAJko Igotz Lopez Torre karguan berretsi zuten. Izan ere, lau urte lehenago bezala, EAJk 7 zinegotzi batu zituen, Bilduk 4, eta gainerako alderdiek bat ere ez.

Zamudioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
987 (% 55,02)
7 / 11
949 (% 50,97)
EH Bildu*
4 / 11
660 (% 36,79)
4 / 11
548 (% 29,43)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
85 (% 4,74)
0 / 11
126 (% 6,77)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
26 (% 1,45)
0 / 11
78 (% 4,19)
Ezker Batua (EB)
0 / 11
56 (% 3,01)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.


Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Zamudioko Begoña Soba[5] hiztunaren pasartea, milizianoek haren familia etxetik bota zutenekoa. Euskal Herriko Ahotsak[6][7] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Zamudioko euskara mendebaldeko euskararen aldaera bat da. Koldo Zuazoren arabera, sartaldeko azpieuskalkian[6] kokatzen den Txorierriko euskara[7] [8] hitz egiten da bertan. Herriko euskaldun kopurua %47,2 da, eta euskararen erabilera %15.9.

  • "Zamudiorain" udal aldizkaria.
  • "Aikor" aldizkaria.

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zamudioztar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Gaceta de Madrid 120 zk., 1931ko apirilak 30
  5. «Soba Landeta, Begoña - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  6. a b «Sartaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  7. a b «Txorierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).
  8. «Zamudio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia