Bertsolaritza
Janire Arrizabalaga, Izaro Bilbao eta Araitz Katarain bertsolariak elkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak. Beraien hitzetan, hiru lerro nagusi ditu emanaldiak: gorputza, lehia eta lotsa. Bestalde, Galdakako eta Alkizako bertso jaialdiak izango ditugu hizpide. Igandean, 15:00etatik aurrera.
Hirugarren lana argitaratuko du abeslariak eta oraingoan ere bertsolariekin aritu da lanean.
Gainera Eibar eta Donostiako bertsoaldiak izango dituzte saioan.
Ez galdu elkarrizketa osoa eta beste guztia, larunbatean 21:00etan, ETB1 eta eitb.eus-en
'Kantu berri bat gara. Harri eta Herri' Zumaiako Itzurun hondartzan egitekoa zen ikuskizuna bertan behera geratu da eguraldiaren iragarpena dela eta. "Biba Zuek!" saioan egon da Jon Maia bertsolari, musikari eta idazlea eta hartutako erabakiaren inguruan hitz egin du, besteak beste.
Pasaian Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolariaren bizitza kontatzen duen filmaren zati bat grabatzen ari dira. Zizurkilgo herriak bere bertsolaria agurtzen duen unea. 'Ombuaren itzala' filma azaroan estreinatuko da Zizurkilen.
Egun garrantzitsua da Zumarragan. Antton Fernandez ezpata-dantzari ohia izan ez ezik, bertsozalea ere bada, eta horregatik, bertsoa bota dio Santa Isabel egunari. Antioko ermitan. Aitor Mendiluze eta Nerea Elustodorekin egin dugu topo, biek ere bertsoa eskaini diote uztaileko data bereziari.
Portugaleten egin zen Señora sariketaren laugarren edizioa. Sailkapen eta final kontuak albo batera utzi eta egun bakarreko saio gisa osatu zuten. Aldarrikapenerako tartea hartu zuten, espazio seguruan, ohiko umore kutsu eta guzti. Orain arte bezala, Pamela jantzi zuen garaileak, baina Tokado saria ere eskaini zuten. Honen inguruko xehetasunak ere jasoko ditugu siao honetan. Uda soiari hasiera emateaz batera, irrati-urteari ere amaiera emango diogunez, irailera arte etengo dugu gure 9koa. Ba ote dakizu nork osatu duen oraingoa?
Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena.
Amasa-Villabonako Subijana etxea, oihal fabrika izan zen 1860tik1980ra. Gaur egun Euskal Herriko Bertsozale elkartearen egoitza da. Hala, Subijana etxearen memoria historikoa berreskuratzeko garai batean nolakoa zen, zer eta nola egiten zuten ezagutuko dugu, eta gaur egungo begietatik aztertu. Lana egiteko zituzten moduak, horien ajeak, soldataren ingurukoak edota lantokian izandako aldaketak ezagutuko ditugu besteak beste. Nerea Ibarzabal, Alaia Martin eta Oihana Iguaran entzungo ditugu bertsotan eta Amaia Agirre izango da azalpenak eskaini eta gaiak josiko dituena.
Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua.
Gaztetxoak izango ditugu saio honetan ardatz. Datorren astean jokatuko den Euskal Herriko Eskolartekoaren atariko, Gipuzkoako eta Nafarroako eskolarteko finaletako printzak ekarri dizkizuegu. Eskola garaia aitzakiatzat hartuta, gure artxiboko perla bat ere berreskuratu dugu. Baina etorkizunean perla izan litekeen liburu bat ere aurkeztuko dizuegu; hain zuzen ere belaunaldi berriek bertako erreferentziak izan ditzaten ondu baitu Pako Aristik Zestoako eta Urepeleko herrien arteko anaikidetzea aitzaki hartuta "Uztapide eta Xalbador" liburua.
"Uztapide eta Xalbador" liburuan (Erein, 2024), euskal kulturaren bi erreferenteri begiratzen zaie, Urepele eta Zestoa beren jaioterriak senidetu izana dela kari.
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, Maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan entzundako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londondik iritsi zaigu oraingoan; Nora bidali ote dute orain erronka?
Gipuzkoa Bertsotan ekimenaren bigarren faseari ekingo zaio honetan, lehenego faseko lau saiotako hautaketa egin dugu. Zehatzago esanda, maiatzaren 2an Altzon eta Zaldibian izandako saioak, eta maiatzaren 3an Orion eta Legorretan izandako saioetako ale batzuk ekarri ditugu. Gure bederatzikoa Londrestik iritsi zaigu oraingoan. Nora bidali ote dute orain erronka?
Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu.
Zuen bertso-grina asetzeko asmoz, Donostiako Lugaritz Kultur etxean izandako saio bati egin diogu gaur lekua; txapeldunen saioari. Bilintxen Menda bertso hamabostaldiaren bigarren edizioari eman zion hasiera. Umore kutsuko saioa izan zen, jolaserako tartea hartu zuten baina gogoeta eta hausnarketek ere izan zuten beren lekutxoa. Txapelak baina, artxiboan arakatzeko aitzakia ere eskaini digu eta 1995ean Legazpin entzun zen bertsoaldi batera eramango gaitu.
Ekin zaio Gipuzkoa Bertsotan ekimenari. Hasiak dira lehen faseko saioak eta hori dela eta Txapelketako lehen saioetako bertsoaldi batzuk hautatu ditugu. Eskoriatza, Gabiria eta Zestoako saioetakoak. Txapelketan, egun eta ordu berean diren saioetan, gaitegi berbera izan dute eta beraz, Zestoako eta Gabiriako kasuan bateko zein besteko aleak batu ditugu.
Biriatun urteroko bertso saioaren txanda iritsi da. Elizan batu zirenek gozatu zuten beste gozatzeko egin dugu gaurko hautaketa. Barruko giro freskoa, umore kutsuz berotu zuten. Euskara abiapuntu hartu bazuten ere, maitasun kontuak, eritasunak, amets harraroak ulertzeko doktorearen gomendioak,... Denetariko gaiez jantzi zuten saioa. Ikastolen aldeko saioa izaki, gure artxiboan 1999ko perla bat ere topatu dugu; Jon Lopategi zena entzungo dugu ikastolen ingurukoak kantatzen.
Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du.
Azpeitian jokatu zen XII.Erniarraitz Bertso sariketa izango da saio honetako ardatzetako bat. Bestea berriz, Deustuko jaietako bertso saioa. Parranda giroko gaiez gain, gaurkotasun betekoak, familiako zein lagun arteko harreman kontuak,... Denetarikoak izango ditugu. gure bederatzikoak ere jarraipena izango du.
Bertsoak eta dantza uztartzeko ideiarekin Unai Elizasuk eta Aiert Beobidek "Errimak oinetan" emanaldia sortu zuten duela 10 urte. 5 urte dira bigarren edizioa hasi zutela, hainbat formatura ekarrita: "Errimak bi oinetan". Saioan ikuskizunari buruz hitz egin digu Unai Elizasu zuzendariak.
Andoainen, joan den martxoaren 24an Bastero Kulturgunean izan zen Sahararen aldeko bertso saioari egin diogu lekua. Puntutan Bertso eskolak eta Andoaingo Hurria-Sahara Elkarteak antolatutako saioa izan zen. Bertan entzundako bertsoen artean egin dugu gaurko hautaketa. Saharako errealitatea eta bestelako gaiak ere jorratu zituzten. Bederatzikoa ere berreskuratu dugu.
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinalde Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.
Aner Peritz izan da aurtengo Osinalde sariko irabazlea, entzuleen saria eta bertsorik onenaren sariak, berriz, Aitor Tatiegik eskuratu zituen. Hiru kanporaketen ostean jokatu zen apirilaren 6an finala, ohi bezala, afal-osteko saio gisa eta mikrofonorik gabe. Gabiriako Osinale Elkartean 140 lagun inguru batu ziren sei bertsolari gazteen jardunaz gozatzera. Giro horretan borobildutako bertsoak eta ondutako ariketak entzungo ditugu saio honetan.
Manex Agirrek txapelketak uztea erabaki du eta Arabako txapelketaren finalean iragarri zuen bere agurra. Bertsolariak birritan irabazi izan du Arabako bertsolari txapelketa; "Biba Zuek"en bere ibilbideari buruz hitz egin digu.
Sevillan da Jon Maia bertsolari zumaiarra ere, milaka athleticzalerekin batera. Athletic Hirian jarritako oholtzatik kantatu duen bertsoaren amaieran, hau esan die: "Umetako amets bat da daukaguna bihotzean. Zuri-gorri! Gogoratu zelaira ateratzean: ez zara bakarrik joango, herri bat duzu atzean".
Laudion, Emakumeen nazioarteko egunaren atarian izan zen saioko lagin batzuk hautatu ditugu batetik eta bestetik Tolosan, lehenengoz egin den "Bertsopentsiotan" bertso jarrien sariketak emandakoa ere jaso nahi izan dugu. Aurreikuspen guztiak gaindituta, parte-hartze handia izan dute eta hasiera batean aurreikusten ez zituzten sariak ere banatu dituzte. Erretretaz edo jubilazioaz aritu garenez, artxiboan ere arakatu dugu eta 1997ko Beskooitzeko bertsoaldi bat ekarri dugu.
Akilino Izagirre "Zepai" zena ekarri du gogora Andoni Egañak "Biba Zuek!" saioan. Dioenez, belaunaldien arteko katebegi lana egin zuten Zepaik eta Txapelek. Haren ezaugarri nagusienetakoa ahots ikaragarri indartsua eta agudoa omen zen, eta bi doinu baino ez omen zituen erabiltzen.
Aroa Arrizubieta da Arabako Bertsolari Txapeldun berria, baina finalean entzun ziren bertsoak berreskuratuko ditugu saio honetan. Aroarekin batera, oholtzan izan ziren Peru Abarrategi, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Paula Amilburu eta Asier Otamendi, Oier Suarezek jarritako gaiei erantzuten. Umore kutsukoak eta serioagoak denetik izan zituzten. Andoaingo Basteron, igande honetan izango den Sahararen aldeko bertso saio baterako gonbitea ere jaso dugu.
Onintza Enbeitaren bertso ibilbidearen errepasoa egingo dugu hitzez eta bertsoz "Hitzetik Hortzera"n. Gogoratu, aste honetan, igandean izango dela saioa, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
Korrikaren abestiak izan ditu hizpide Andoni Egañak, horietako asko bertsolariek idatzitakoak baitira. Xabier Amurizak, Lontxo Aburuzak, Egañak berak, Maialen Lujanbiok, Igor Elortzak eta Uxue Alberdik idatzi dituzte. Mezuak ere idatzi izan dituzte bertsolariek, eta omenduak ere izan dira.
Aroa Arrizubieta Arabako bertsolari txapeldun berria da. Finalean bizi zituen emozioei buruz hitz egin digu eta bertsolaritzaren egoeraren etorkizuna nola ikusten duen azaldu digu.
Aroa Arrizubieta da Arabako bertsolari txapeldun berria. Gasteiztarra da, 22 urte ditu eta bizitza osoa darama bertsotan. Hain justu ere, bertsogintzan izaten ari den belaunaldi aldaketa azpimarratu du ETBk txapela jantzi eta biharamunean egin dion elkarrizketan.
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia…
Bertsozale Elkarteak antolaturiko txapelketako saioei buruzko albisteak
Iparraldeko Bertsolari Txapelketari buruzko azken albisteak
Nafarroako Bertsolari Txapelketa
46. Nafarroako Bertsolari Txapelketako saioen azken ordukoa
Bertsolari Txapelketaren epaimahaikideen irizpideak eta lana ezagutu ditugu, gertutik
ANER MURUA URKIA | EITB MEDIA
Zazpi epaimahaikidek puntuatzen dituzte Txapelketa Nagusiko saioak. Faseka berritu egiten dira epaileak. Gaiari erantzutea, errimak, denbora, doinua, hizkera, neurria hartzen dira kontuan bertsoa baloratzeko.
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.