dbo:abstract
|
- Alice Rose Provensen (née Twitchell; August 14, 1918 – April 23, 2018) and Martin Provensen (July 10, 1916 – March 27, 1987) were an American couple who illustrated more than 40 children's books together, 19 of which they also wrote and edited. According to Alice, "we were a true collaboration. Martin and I really were one artist." (en)
- Alice Rose Provensen (1918ko abuztuaren 14a — 2018ko apirilaren 23a ) eta Martin Provensen (1916ko uztailaren 10a — 1987ko martxoaren 27a) umeentzako liburuen ilustratzaileak ziren. 40 liburu baino gehiago ilustratu zituen bikote amerikarrak , eta horietatik 19 haiek idatzi eta editatuak dira. Alicek esan zuen bezala, “benetako kolaborazioa ginen. Martinek eta biok bat egiten genuen, artista bakarra ginen.” Haien bizitzari dagokionez, antzeko hasierak izan zituztela esan daiteke. Bi ilustratzaileak Chigagon jaio ziren, eta hamabi urte zituztela, Californiara joan ziren haien familiekin batera. 1943an Martin eta Alice Los Angelesen ezagutu zirenean, Alice Walter Lantz Studio-an zebilen lanean, estudioak sortzen zituen animazioatarako ilustrazioak egiten, hain zuzen ere. Beste aldetik, Martinek Disney estudioetan egin zuen lan (istiorioen sailean) Bigarren Mundu Gerra baino lehen; ondoren, itsas armadan sartu zen, eta Walter Lantzen estudiora bidali zuten gerrako gertaeren filmen sorkuntzan laguntzeko. Horrela ezagutu ziren Alice eta Martin. 1944an ezkondu eta Washington, D.C.ra joan ziren bizitzera. Bertan, gerrako gertaerekin lanean ibili ziren. Gerra amaitu (1945eko abuztua) eta New Yorkera joan ziren; haien laguna zen Gustaf Tenggrenek liburuen ilustraziorako lehenengo lanak lortu zizkien. Momentu honetatik aurrera, Provensen bikotea lan-talde bihurtu zen. The Fireside Book of Folk Songs izan zen bikotearen lehenengo ilustrazio liburua, 1947an argitaratu zena. Horren ondoren, umeentzako liburu ilustratuen seriea zen Little Golden Books-eko zenbait libururen marrazkiak egin zituzten (The Color Kittens eta The Fuzzy Duckling, adibidez). Gainera, haiek sortutako testuak ere ilustratu zituzten, Provensen familiak baserrian zuen bizitza jasotzen zutenak (The Year at Maple Hill Farm eta The Animals at Maple Hill Farm, esate baterako). 1982an Newbery Award sariaren irabazle izan zen A Visit to William Blake´s Inn liburua -Nancy Willard-ek idatzia- ilustratzea erabaki zuten. Horrela, Blake jaunaren eta bere hainbat lagunen ilustrazio misteriotsu eta ikonikoak sortu zituzten, sepia tonuan eginak. Lan honi esker, Caldecott sarietan ohorezko liburuaren saria lortu zuten liburua argitarartu zen urte berean. Bi urte geroago, The Glorious Flight liburua idatzi eta ilustratzeari esker, Caldecott domina irabazi zuen bikoteak, urteko umeentzako liburu ilustratu hoberenaren saria, hain zuzen ere. Alicek eta Martinek Louis Bleriot hegazkin diseinatzailearen istorioa kontatzen dute lan honetan, Mantxako itsasartea gurutzatu zuen lehenengo pertsonaren istorioa, alegia. Martin 1987an hil zen bihotzekoak emanda. Gertakari honen ondorioz, Alicek zalantzak izan zituen bere lanean jarraitzeko gaitasunari dagokionez, baina bere historiarako zaletasunari esker, idazten eta marrazten jarraitu zuen. Horrela, The Buck Stops Here: The Presidents of the United States (1990) eta My Felow Americans: A Family Album (1995) lanak argitaratu zituen. Azken honek izandako arrakastak bultzada handia eman zion, istorioen idazketan eta ilustrazioan zuen interesa berpiztuz. Alicek bidaiatzea gogoko zuen, baita leku exotikoak ere; horregatik The Master Swordsmas & The Magic Doorway: Two Legands from Ancient China ( 2001) liburua sortu zuen. Izenburuak esaten duen bezala, Txinako bi kondaira tradizional kontatzen dira bertan. Ilustrazioei dagokionez, kolore biziagoak erabili zituen goxoagoak diren irudi hauek egiterakoan. 2015an Murphy in the City liburua argitaratu zen, A Day in the Life of Murphy-ren jarraipena zena. Liburu hauetan bere txakurraren abenturak kontatzen dira (baserritik hirira doan txakurraren bizipenak). (eu)
|
rdfs:comment
|
- Alice Rose Provensen (née Twitchell; August 14, 1918 – April 23, 2018) and Martin Provensen (July 10, 1916 – March 27, 1987) were an American couple who illustrated more than 40 children's books together, 19 of which they also wrote and edited. According to Alice, "we were a true collaboration. Martin and I really were one artist." (en)
- Alice Rose Provensen (1918ko abuztuaren 14a — 2018ko apirilaren 23a ) eta Martin Provensen (1916ko uztailaren 10a — 1987ko martxoaren 27a) umeentzako liburuen ilustratzaileak ziren. 40 liburu baino gehiago ilustratu zituen bikote amerikarrak , eta horietatik 19 haiek idatzi eta editatuak dira. Alicek esan zuen bezala, “benetako kolaborazioa ginen. Martinek eta biok bat egiten genuen, artista bakarra ginen.” Haien bizitzari dagokionez, antzeko hasierak izan zituztela esan daiteke. Bi ilustratzaileak Chigagon jaio ziren, eta hamabi urte zituztela, Californiara joan ziren haien familiekin batera. (eu)
|