rdfs:comment
| - Louis Saguer, born Wolfgang Simoni, (26 March 1907 – 1 March 1991) was a composer of German origin who became a naturalized French citizen in 1947. (en)
- Louis Saguer, né Wolfgang Simoni le 26 mars 1907 à Berlin-Charlottenbourg et mort le 1er mars 1991 à Paris 16e, est un compositeur d'origine allemande naturalisé Français en 1947. (fr)
- Louis Saguer (Berlin, 1907ko martxoaren 26a - Paris, 1991ko martxoaren 1a) alemaniar jatorriko frantses musikagilea izan zen. Haurtzaroa eta gaztaroa ospitaletan igaro zituen, tuberkulosiak jota baitzegoen. Baina denboraldi horietan, musika-hezkuntza sendoa izan zuen. Berlingo Stern Kontserbatorioan ikasi zuen, Wilhelm Klatterekin, eta 1926an Parisa joan zen, denboraldi batez. Hurrengo urtean, laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta Berlingo Staatsoperen, koruko zuzendari gisa. Ondoren, Piscator antzokiko orkestra-zuzendari izan zen, eta zenbait filmetarako musika idazten hasi zen. 1929an, berriz ere Parisa joan zen, eta han, Arthur Honegger eta Darius Milhaud musikagileekin aritu zen lanean. Berlina itzuli zenean, Paul Hindemithekin eta lan egin zuen. 1933an Parisa ihes egin behar izan zue (eu)
|
has abstract
| - Louis Saguer (Berlin, 1907ko martxoaren 26a - Paris, 1991ko martxoaren 1a) alemaniar jatorriko frantses musikagilea izan zen. Haurtzaroa eta gaztaroa ospitaletan igaro zituen, tuberkulosiak jota baitzegoen. Baina denboraldi horietan, musika-hezkuntza sendoa izan zuen. Berlingo Stern Kontserbatorioan ikasi zuen, Wilhelm Klatterekin, eta 1926an Parisa joan zen, denboraldi batez. Hurrengo urtean, laguntzaile gisa hasi zen lanean, eta Berlingo Staatsoperen, koruko zuzendari gisa. Ondoren, Piscator antzokiko orkestra-zuzendari izan zen, eta zenbait filmetarako musika idazten hasi zen. 1929an, berriz ere Parisa joan zen, eta han, Arthur Honegger eta Darius Milhaud musikagileekin aritu zen lanean. Berlina itzuli zenean, Paul Hindemithekin eta lan egin zuen. 1933an Parisa ihes egin behar izan zuen, judua baitzen. Bizitza iluna izan zuen, eta intelligentsia komunistan ibili zen. Nazioarteko brigadetan sartu zen, eta Espainiara joan zen, Francoren kontra borrokatzera. Bigarren Mundu Gerran, erresistentziako kide egin zen, eta 1947an frantses hiritartasuna hartu zuen. 1949. urtetik aurrera, irakasle izan zen Darmastadten, eta orkestra-zuzendari gisa eta laguntzaile gisa aritu zen lanean. Idatzi zituen lanen artean aipagarriak dira: bi opera, Lili Merveille eta Mariana Pineda (1967); bi kantata, Sei kanta eta Quant´e bella giovinezza. Orkestrarako, Musique d´après-midi, txirula eta orkestrako (1942); Musique d´été, klabezin eta orkestrarako (1944); Suite Sefardi; Musique en sol, biolin eta orkestrarako; Mouvement 60, harizko musika-tresnetarako (1963); Sine nomine (1968-1971). (eu)
- Louis Saguer, born Wolfgang Simoni, (26 March 1907 – 1 March 1991) was a composer of German origin who became a naturalized French citizen in 1947. (en)
- Louis Saguer, né Wolfgang Simoni le 26 mars 1907 à Berlin-Charlottenbourg et mort le 1er mars 1991 à Paris 16e, est un compositeur d'origine allemande naturalisé Français en 1947. (fr)
|