Adlatibo
Adlatibo izenaren kasuetako bat da[1], deklinabidea lantzen denean erabili ohi den termino teknikoa da. Modu xaloagoan 'nora kasua' bezala ere aipatu ohi da. Izena latinezko allatum hitzetik dator, afferre edo "eraman" aditzaren partizipio pasiboa.
Kasu honek -(e)ra (singularrez) eta -etara (pluralez) atzizkiak erabiltzen ditu. Gainera, euskal gramatikan zenbait motako adlatibo daude:[2]
- adlatibo destinatibo, -rako (singularrez), -etarako (pluralez) deklinabide-atzizkien bidez gauzatzen dena.
- hurbiltze-adlatibo, norantz galdetzaileari erantzuten diona, -rantz (singularrez), -etarantz (pluralez) kasu-atzizkien bitartez gauzatzen dena.
- muga-adlatiboa edo adlatibo bukatuzkoa, noraino galdetzaileari erantzuten diona eta -raino (singularrez), -etaraino (pluralez) kasu-atzizkiaren bitartez gauzatzen dena.
Bizidunekin norengana adlatiboa erabiltzen da. -arengana (singularrez), -engana (pluralez) (genitiboaren singular edo pluralaren marka + -ga- artizkia, bizidunekin erabili ohi den deklinabide marka[3] + -a, adlatiboaren marka). Genitibo markarik gabe ere erabili izan da, -arengana beharrean, soilik -gana.[4]
Euskaraz gain, esaterako finlandieraz, lituanieraz[5] edota antzinako grezierazko deklinabideak deskribatzeko erabiltzen da terminologia hau.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «20.3. Adlatiboak: [… -RA; [… -RAINO]; [… -RANTZ]; [… -(RA)KO] - Euskararen Gramatika»] www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. adlatibo. .
- ↑ «“Norengan” adieraztea: gizonengan, gizonetan - JAGONET galde-erantzunak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ IRTEERA 5 | Elizen Arteko Biblia; EAB Biblia | 2009ko online bertsioa. (Noiz kontsultatua: 2024-09-29).
- ↑ Aliatyvas. in: Visuotinė lietuvių enciklopedija, T. I (A-Ar). Vilnius: Mokslo ir enciklopedijų leidybos institutas.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |