Aleksandr Kerenski
Aleksandr Fiodorovitx Kerenski, errusieraz Алекса́ндр Фёдорович Ке́ренский, (Simbirsk, 1881eko maiatzaren 4a[1] - New York, 1970eko ekainaren 11) politikari sozialdemokrata, abokatu eta errusiar iraultzaile nagusietako bat izan zen, tsarrari boterea kendu zitzaion garaian.
Aleksandr Kerenski | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1917ko uztailaren 21a - 1917ko azaroaren 7a ← Georgi Lvov - Vladimir Lenin →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Ulianovsk, 1881eko apirilaren 22a (juliotar egutegia) | ||||||
Herrialdea | Errusiako errepublika Errusiar Inperioa | ||||||
Lehen hizkuntza | errusiera | ||||||
Heriotza | New York, 1970eko ekainaren 11 (89 urte) | ||||||
Hobiratze lekua | Putney Vale Cemetery (en) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Fedor Kerensky | ||||||
Ezkontidea(k) | Olga Kerensky (en) 1939) Lydia Tritton (en) (1939 - | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Faculty of Law, Saint Petersburg State University (en) | ||||||
Hizkuntzak | errusiera ingelesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua eta iraultzailea | ||||||
Parte-hartzailea
| |||||||
Lantokia(k) | San Petersburgo | ||||||
Enplegatzailea(k) | Stanford Unibertsitatea | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa | ||||||
Alderdi politikoa | Alderdi Sozialista Iraultzailea Trudoviks (en) | ||||||
Otsaileko Iraultzaren ondoren, lehen ministro izan zen (bigarrena) eta Korniloven estatu kolpea eragotzi zuen. Ez, ordea, Urriko Iraultza eta agintea boltxebiken esku geratu zen.
Lehenengo urteak
aldatuKerenski, Lenin bezalaxe, Simbirsk hirian sortu zen (egun, Uljanovsk izena du). Aita, Fiodor, eskolako zuzendaria zen eta Vladimir Uljanoven irakasle izan zen Kazan unibertsitatean.
Kerenskik zuzendaritza ikasi zuen San Petersburgoko unibertsitatean. Hizlari aparta, berehala izan zen Nikolas II.aren aurkako oposizio sozialistaren lider.
Otsaileko Iraultza
aldatu1917an, Otsaileko Iraultza hasi zenean, Kerenski Petrogradoko sobietaren zuzendaritzan zegoen. Behin-behineko gobernua eratu zenean, Justizia ministroa izan zen eta Gerra Ministerioa hartu zuen geroago, uztailean lehen ministro izatera iritsiz.
Nikolas II.a eta haren familia ezagutu zituen. Abdikatu eta gero, preso zeuden eta badirudi Kerenskik estimu handian hartu zituela: atzerriratzeko tramite sekretuak egin zituen. Siberiara bidali zituen, haien hilketa saihestu nahian, baina sobietak horren guztiaren berri izan zuenean, tsarrarekiko harremana zaindu behar izan zuen.
Korniloven udako estatu kolpearen ondoren, Errusia neka-neka eginda zegoen eta bakearen premia erabatekoa zen. Horixe zen Leninek eta haren alderdi boltxebikeak agintzen zutena: "Bakea, lurra eta ogia". Errusiar Zurien buru, Kerenski boltxebikeen aurka zegoen eta monarkia berrezarri nahi zutenen aurka ere bai.
Desertzioak zirela-eta, armada hondoratzen ari bazen ere, Kerenskik aurrez hartutako konpromisoak bete nahi izan zituen. Gerra uzteak galera handiak ekarriko zizkiolako segitu zuen borrokan, baina horrek ospe txarra ekarri zion.
Urriko Iraultza
aldatuKorniloven estatu kolpea gertatu zenean, Kerenskik armak banatu zituen Petrogradoko langileen artean, baina langile horiek boltxebikeen alderdira igaro ziren gero. Urriaren 25ean (azaroaren 7a, Gregoriar Egutegian) boltxebikeak agintearen jabe egin ziren.
Kerenskik Pskovera alde egitea lortu zuen eta saiatu zen berriro boterera itzultzen, baina ez zuen lortu. Berriro lortu zuen alde egitea eta Frantziara iritsi zen.
Erbestea
aldatuKerenski Parisen bizi zen 1940 arte eta, alemanak Frantzian sartu zirenean, AEBetara alde egin zuen betiko. Hitlerrek SESB inbaditu zuenean, badirudi bere laguntza eskaini ziola Stalini, baina ez zuen erantzunik jaso.
New Yorken instalatu zen eta Stanford Unibertsitatean eman zituen eskolak. Erruz idatzi zuen eta irratian ere aritu zen Errusiako historia eta politikaren inguruan.
1970an hil zen New Yorken. Bertako Errusiar Eliza Ortodoxoak ez zion hileta berezirik egin nahi izan, Errusia komunismoaren eskuetan erori izanaren errudun nagusietako bat izatea leporatuta. Serbiako beste eliza ortodoxo batek ere ukatu egin zionez, gorpua Londreseraino eraman behar izan zuten eta hilerri akonfesional batean ehortzi.
Erreferentziak
aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aleksandr Kerenski |