Andres Narbarte
Andres Narbarte Olaizola, goitizenez “Xalto” ezaguna, (Goizueta, Nafarroa, 1927ko azaroaren 20a – 1971ko urtarrilaren 9a).
Andres Narbarte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Goizueta, 1927ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Heriotza | Goizueta, 1971ko urtarrilaren 9a (43 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta nekazaria |
Moxo baserrian jaio baina Txameneko bordan bizi zen txiki-txikitatik. Soldaduska Afrikan egitea suertatu zitzaion, eta han Lazkao Txikirekin bat egin zuen. Lanbidez nekazaria eta afizioz bertsolaria, Nafarroako Bertsolari Txapelketa bitan irabazi zuen. Eskola zaharreko bertsolaria zen, alfabetatugabea baina oso zorrotza. 1971ean mendian sasi-larrea erretzean izandako istripuan hil zen.[1]
Goizuetako eskolak bere izena darama.
Txapelketak
aldatu1960ko Txapelketa Nagusia eta Fabiola erregina
aldatu1960ko Bertsolari Txapelketa Nagusian Xaltori gertatutakoa, oraindik ere ezaguna da.
Alfonso Irigoien gai-jartzaileak, honako puntua jarri zion:
« | Belgatarren erregin egin da Fabiola. |
» |
Xaltok, ordea, ez zekien Fabiola hori nor zen, (orduko Belgikako erregea zen Badouinekin ezkondu berria) eta gorriak ikusi zituen bere bertsoa ontzeko, hala ere, ezer esan gabe, nola edo hala moldatu zen erantzuteko:
« | Igerri diot, Alfonso, egia diola beste gainekoan ez zen mintzatuko hola hantxen pentsatutzen det zerbait badagola. |
» |
Istorio hau ez zen bertan amaitu eta bi urte beranduago, 1962ko abuztuaren 19an, Goizuetan jokaturiko Nafarroako Bertsolari Txapelketaren kanporaketa batean, Irigoienek berak azken puntua emanik, Xaltori Donostiako gertaera famatua etorri zitzaion burura.[2][3]
Irigoienen azken puntua zen: "Gero juezak irakurri zun sententzia bat larria"
Xaltok orduan, hitzetik hortzera, bertso hau bota zuen:
« | Ni Donostira neure ustetan joan nintzen bertsolaria, aitortuko det dotore asko eskolarikan gabia, eman zidaten ustekabean Fabiolaren berria, gero juezak irakurri zun sententzia bat larria. |
» |