Urtarrilaren 9
data
Urtarrilaren 9a gregoriotar egutegiaren urteko bederatzigarren eguna da. 356 egun falta dira urtea amaitzeko, 357 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1977 – Juan Manuel Iglesias Sánchez, 15 urte zituela, bihotzekoak jota hil zen Sestaon; manifestazio bat igaro eta poliziak gogor kargatzen hasi ziren baita ere gazteen lokalean sartuz.
- 1979 – ETAk Ciriaco Sanz Garcia goardia zibila hil zuen Laudion.
- 1980 – ETAk Sebastian Arroyo Gonzalez goardia zibil ohia hil zuen Altsasun.
- 1980 – Ana Tere Berrueta 19 urteko gaztea bortxatu eta erail zuten eskuin-muturreko indar parapolizialek Loiun. Handik aurrera hainbat bortxaketa egin zituzten Euskal Herrian, asko eskuin-muturreko taldeek erreibindikatuak. Ekintza hauek salatzeko, hilaren 17an greba orokorra burutu zen Oreretan, non bortxaketa ugari pairatu baitzituzten.
- 2009 –
- Iñaki Goirizelaia izendatu zuten EHUko errektore berri.
- Unai Sordo hautatu zuten Euskadiko Langile Komisioen idazkari nagusi.
- 2010 – Jose Ignacio Munilla izendatu zuten Donostiako apezpiku, Artzain Onaren katedralan egindako elizkizun jendetsuan.
- 2016 – Sarek deituta Bilbo eta Baiona hirietan euskal preso politikoen eskubideen eta haien sakabanaketa politika amaitzearen aldeko manifestazioak burutu ziren.
Mundua
aldatu- 1951 – Nazio Batuen New Yorkeko egoitza inauguratu zuten.
- 1974 – Lidia Txukovskaia sobietar idazlea Idazleen Elkartetik bota zuten Andrei Sakharov babesteagatik.
- 2005 –
- Mahmoud Abbas, aginte palestindarraren buru aukeratu zuten Yasser Arafat ordezkatuz.
- Erresuma Batua eta Eskandinaviako penintsulan egondako haizete eta euri bortitzek 13 hildako eragin zituzten.
- 2011 – Iran Air konpainiaren 277 hegaldiak istripua izan zuen Iran iparraldean, gutxienez 70 pertsona hilez.
- 2012 – Erresuma Batuko David Cameron lehen ministroa Eskoziari independentzia erreferenduma eskaintzeko prest zegoela aipatu zuen, beti ere datozen 18 hilabeteetan egiten bazen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2008 – Ken Follett idazle galestarrak Gasteizko Katedralean The World Without End bere liburu berria aurkeztu zuen.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2006 – Roberto Laisekak txirrindularitza uztea erabaki zuen, Euskaltel-Euskadi taldean 13 urte eman ondoren, belauneko lesioa ez baitzitzaion ondo osatu.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1814 – Julian Zulueta, arabar politikari, merkatari, esklabo-trafikatzaile eta indianoa (h. 1878).
- 1844 – Julian Gaiarre, nafar tenorra (h. 1890).
- 1848 – Frederika Hannoverkoa, alemaniar jatorriko britainiar aristokrata, Biarrizko urrezko aroaren protagonistetako bat, Hannoverren (h. 1926).
- 1866 – Frantzisko Lopez Alen, euskal idazle eta margolaria (h. 1910).
- 1874 – José Ametzola, bilbotar pilotaria, Olinpiar Jokoetan domina bat irabazi zuen Euskal Herriko lehenengo kirolaria (h. 1922).
- 1875 – Julian Etxeberria, euskal enpresari eta irakaslea (h. 1948).
- 1879 – Beatrix Borboi-Parmakoa, italiar noblea (h. 1946).
- 1886 – Txomin San Sebastian, gipuzkoar idazlea eta pentsalari herrikoia, Astigarragako "seme kuttuna" (h. 1964).
- 1889 – Marcelino Olaetxea, euskal artzapezpikua eta Iruñeko apezpikua (h. 1972).
- 1893 – Julian Bergaretxe, gipuzkoar medikua, gastroenterologian aditua (h. 1968).
- 1900 – Philippe Veyrin, lapurtar historialaria eta margolaria (h. 1962).
- 1920 – Rubén Ruiz Ibarruri, Dolores Ibarruri Pasionariaren semea eta Armada Gorriko gudaria (h. 1942).
- 1937 – Javier Retegi, gipuzkoar politikaria eta Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia.
- 1945 –
- Loren Arkotxa, bizkaitar politikaria, Ondarroako alkate ohia.
- Ángel Urrutia, bizkaitar arraunlari ohia.
- 1950 – Juan Luis Goenaga, gipuzkoar margolari espresionista (h. 2024).
- 1957 – Manuel Sarabia, Bilboko Athletic Klubeko jokalari ohia.
- 1966 – Aitor Zarate, arabar saskibaloi jokalari ohia.
- 1970 – Tonino Carotone, nafar abeslaria, Burgosen.
- 1974 – Beatriz Unzue Esnaola, gipuzkoar idazkaria eta politikaria.
- 1990 – Adriana Maldonado, PSNko nafar politikaria.
- 1992 – Cristina Cornejo, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – Carlos Txokarro, nafar futbolari ohia.
- 1995 – Ander Cantero, nafar futbolaria.
- 1999 – Gorka Zabarte, arabar futbolaria. Madrilen.
Mundua
aldatu- 1554 – Gregorio XV.a, Aita santua (h. 1623).
- 1590 – Simon Vouet, frantziar margolaria (h. 1649).
- 1624 – Meishō, Japoniako 109. monarka (h. 1696)
- 1659 – Baltasar de Zuñiga, Nafarroako erregeordea (h. 1727).
- 1674 – Reinhard Keiser, alemaniar musikagilea eta opera-idazlea (h. 1739).
- 1753 – Luísa Todi, portugaldar mezzosopranoa (h. 1833).
- 1797 – Ferdinand von Wrangel, errusiar baltikoko germaniar esploratzailea (h. 1870).
- 1802 – Catharine Parr Traill, inglesez idazten zuen kanadar idazle, botanikari eta naturalista (h. 1899).
- 1819 – William Powell Frith, ingeles margolaria (h. 1909).
- 1831 – Fatima Sheikh, indiar hezitzaile eta gizarte-erreformatzailea, Indiako lehen maistra musulmantzat joa (h. 1900).
- 1851 – Luis Coloma, Aita Coloma, espainiar idazlea eta kazetaria (h. 1915).
- 1854 – Lady Randolph Churchill, estatubatuar-britainiar socialitea eta Winston Churchillen ama (h. 1921).
- 1856 – Anton Aškerc, esloveniar apaiz katolikoa eta poeta (h. 1912).
- 1858 – Elizabeth Gertrude Britton, estatubatuar briologoa, botanikaria, pteridologoa eta idazlea (h. 1934).
- 1859 – Carrie Chapman Catt, estatubatuar feminista eta sufragio unibertsalaren bultzatzailea (h. 1947).
- 1861 – Jean-Claude Nicolas Forestier, frantziar arkitekto paisajista (h. 1930).
- 1876 – Robert Michels, alemaniar jatorriko italiar soziologoa (h. 1936).
- 1878 – John Broadus Watson, estatubatuar psikologoa (h. 1958).
- 1881 –
- Édouard Beaupré, Willow Buncheko erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,51 metro garai izatera heldu zen kanadarra (h. 1904).
- Giovanni Papini, italiar idazlea (h. 1956).
- 1883 – William Garbutt, ingeles futbolari eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (h. 1964).
- 1890 –
- Karel Capek, txekiar eleberrigile eta drama-idazlea (h. 1938).
- Kurt Tucholsky, alemaniar eleberrigile eta poeta (h. 1935).
- 1898 – Steen Eiler Rasmussen, daniar arkitektoa (h. 1990).
- 1902 –
- José María Escrivá, espainiar apaiza, Opus Deiaren eta Nafarroako Unibertsitatearen fundatzailea (h. 1975).
- Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea (h. 1984).
- 1904 –
- Antonio Garrigues Díaz-Cañabate, espainiar legegizon eta diplomatikoa (h. 2004).
- Brígida Pardo López, Espainiako Gerra Zibilaren hasieran fusilatutako emakumea (h. 1936).
- 1908 – Simone de Beauvoir, frantziar idazle, filosofo eta feminista (h. 1986).
- 1909 –
- Danielle Casanova, Frantziako militante komunista eta erresistentziako kidea (h. 1943).
- Anthony Mamo, Maltako azken gobernadore orokorra eta lehenbiziko presidentea (h. 2008).
- 1912 – Annemarie Heinrich, alemaniar-argentinar argazkilaria, erretratuetan eta biluzietan espezializatua (h. 2005).
- 1913 – Richard Nixon, Ameriketako Estatu Batuetako 37. Presidentea (h. 1994).
- 1914 – Lucien Bodard, frantziar kazetari eta idazlea (h. 1998).
- 1920 – João Cabral de Melo Neto, brasildar idazlea (h. 1999).
- 1922 –
- Har Gobind Khorana, indiar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2011).
- Ahmed Sékou Touré, lehendabiziko Gineako presidentea (h. 1984).
- 1924 –
- Walkiria Terradura, Italiako emakume partisano antifaxista (h. 2023).
- René Fernández Apaza, boliviar elizgizona (h. 2013).
- 1925 – Lee van Cleef, estatubatuar aktorea (h. 1989).
- 1926 – Bucky Pizzarelli, estatubatuar gitarra-jotzailea (h. 2020).
- 1928 – Domenico Modugno, italiar abeslaria (h. 1994).
- 1929 –
- Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria (h. 2012).
- Heiner Müller, alemaniar antzerkigilea (h. 1995).
- 1933 –
- Sonia Garmers, curaçaotar idazlea.
- Wilbur Smith, zambiar-hegoafrikar eleberrigilea (h. 2021).
- 1939 – Susannah York, ingeles aktorea (h. 2011).
- 1940 –
- Pierre Combescot, frantziar kazetari eta idazlea (h. 2017).
- Miguel Ángel Rodríguez Echeverría, Costa Ricako presidente ohia.
- 1941 –
- Joan Baez, estatubatuar folk abeslaria.
- Josef Jelínek, txekiar futbolaria (h. 2024).
- Robert Putnam, estatubatuar politologoa.
- 1942 – Lee Kun-hee, hegokorear enpresaburua (h. 2020).
- 1943 – Scott Walker, britainiar kantautorea (h. 2019).
- 1944 – Jimmy Page, britainiar rock gitarra-jotzailea, Led Zeppelin taldearen sortzaleetakoa.
- 1946 –
- Fred Hemmings, hawaiiar surflari eta politikaria.
- Jean-Pierre Lux, frantziar errugbilaria (h. 2020).
- Levon Ter-Petrosian, lehendabiziko Armeniako presidentea.
- 1948 – Cassie Gaines, estatubatuar abeslaria, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 1977).
- 1951 – Michel Barnier, frantziar politikaria, Europar Batasunak izendatutako Negoziatzaile Nagusia Brexitaren aferan.
- 1953 – Danny Morrison, irlandar idazle eta ekintzaile errepublikarra.
- 1955 – J. K. Simmons, estatubatuar aktorea.
- 1956 – Imelda Staunton, britainiar aktorea.
- 1958 – Mehmet Ali Ağca, 1981ean Joan Paulo II.a Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen turkiarra.
- 1959 – Rigoberta Menchu, indiarren eta giza eskubideen aldeko Guatemalako kitxe borrokalaria, 1992ko Bakearen Nobel Saria.
- 1961 –
- Didier Camberabero, frantziar errugbilari ohia.
- Sandra Myers, estatubatuar-espainiar atleta ohia, musikologo eta politikaria.
- 1965 – Rhoda Griffis, estatubatuar aktorea.
- 1970 –
- Axel Rodrigues de Arruda, brasildar futbolari ohia.
- Lara Fabian, belgikar abeslari eta piano jotzailea.
- 1971 - Yolanda Soler, espainiar judoka.
- 1973 – Sean Paul, jamaikar dancehall abeslari eta ekoizlea.
- 1975 – David Bernabeu, espainiar txirrindularia.
- 1978 – Falete, espainiar flamenko eta andaluziar kopla abeslaria.
- 1980 – Michael Baumgartner, belgikar ziklo-kross txirrindularia.
- 1981 –
- Yren Rotela, pertsona transgeneroen, LGBTI+ kolektiboaren eta sexu-langileen eskubideen aldeko paraguaitar ekintzailea.
- Euzebiusz Smolarek, poloniar futbolari ohia.
- 1982 –
- Katalina Cambridgekoa, Cambridgeko dukesa ezkontidea.
- Weronika Korthals, kaxubiar abeslari eta musikagilea, kaxubieraz eta polonieraz abesten duena.
- 1985 – Juanfran Torres, espainiar futbolaria.
- 1989 – Nina Dobrev, bulgariar aktorea.
- 1993 – Carolina Díaz Pimentel, perutar kazetaria.
- 1997 – Alicia Faubel, espainiar modelo eta aktorea.
- 2000 – Teresa Abelleira, galiziar futbolaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1830 – Juan Antonio Jandiola, bizkaitar politikaria (j. 1786).
- 1866 – Jose Maria Zubia Zigaron, Aita Mari, gipuzkoar marinela (j. 1809).
- 1900 – Jose Erbiti, gipuzkoar musika irakaslea (j. 1852).
- 1919 – Antonio Arruti, gipuzkoar idazlea (j. 1882).
- 1921 – Remigia Etxarren, nafar funanbulista (j. 1853).
- 1927 – Ramon Illarramendi, gipuzkoar antzerkigilea (j. 1879).
- 1935 – Jean Etxepare Bidegorri, medikua, Argentinan jaiotako euskal idazlea (j. 1877).
- 1964 – Jose Zinkunegi, gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea (j. 1886).
- 1971 – Andres Narbarte, Xalto, nafar bertsolaria (j. 1927).
- 1977 – Juan Manuel Iglesias Sánchez, Sestaotar gaztea, polizia karga bortitz batetik ihesean zegoelarik bihotz-gutxiegitasunak jota (j. 1961).
- 1998 – José Ignacio Iruretagoiena, gipuzkoar politikaria, ETAk eraila (j. 1963).
- 2005 – Dioni Ardanza, bizkaitar jostuna (j. 1914).
Mundua
aldatu- 1514 – Ana Bretainiakoa, Bretainiako dukesa eta Frantziako erregina ezkontidea (j. 1477).
- 1688 – Marcela de San Félix, espainiar Trinitateko-moja, antzerkigilea eta poeta (j. 1605).
- 1757 – Bernard Le Bovier de Fontenelle, frantziar filosofo eta poeta (j. 1657).
- 1774 – Jacques-François Blondel, arkitekto, frantziar hirigile eta teorigilea (j. 1705).
- 1798 – Pedro Pablo Abarca de Bolea, X. Arandako kondea, espainiar noble, militar eta estatu-politikaria (j. 1719).
- 1799 – Maria Gaetana Agnesi, italiar matematikaria, hizkuntzalaria, teologoa eta filosofoa (j. 1718).
- 1842 – Alexandre Duval, frantziar aktore eta dramagilea (j. 1767).
- 1848 – Caroline Lucretia Herschel, alemaniar astronomoa (j. 1750).
- 1870 – Sir George Lacy Evans, britainiar militar eta politikaria (j. 1787).
- 1873 – Napoleon III.a, Frantziako enperadorea (j. 1808).
- 1878 – Viktor Emanuel II.a Italiakoa, Sardiniako azken erregea eta Italiako lehenbizikoa (j. 1820).
- 1884 – Vito D'Ancona, italiar margolaria (j. 1825).
- 1905 – Louise Michel, frantziar anarkista (j. 1830).
- 1914 – Oskars Bārs, letoniar arkitektoa (j. 1848).
- 1923 – Katherine Mansfield, zeelandaberritar idazlea (j. 1888).
- 1936 – John Gilbert, estatubatuar antzezlaria, zinema mutuaren garaian famatuenetakoa (j. 1899).
- 1939 – Jānis Alksnis, letoniar arkitektoa (j. 1869).
- 1943 – Jelizaveta Andrejević, jugoslaviar eta serbiar partisanoa, Jugoslaviako Herriaren Heroi izendatua (j. 1923).
- 1944 – Antanas Smetona, Lituaniako lehenbiziko presidentea (j. 1874).
- 1947 – Karl Mannheim, hungariar jatorriko soziologoa (j. 1893).
- 1961 – Emily Greene Balch, estatubatuar idazle, sindikalista eta bakezalea, 1946ko Bakearen Nobel Saria (j. 1867).
- 1965 – Ana María Ibars, espainiar idazle eta maistra (j. 1892).
- 1967 – Waldo Frank, estatubatuar eleberrigile eta saiakera-idazlea (j. 1889).
- 1975 – Pierre Fresnay, frantziar antzezlea (j. 1897).
- 1977 – Letizia Quaranta, italiar aktorea (j. 1893).
- 1979 – Pier Luigi Nervi, italiar ingeniari eta arkitektoa (j. 1891).
- 1980 – Gaetano Belloni, italiar txirrindularia (j. 1892).
- 1990 – Bazilio Olara-Okello, Ugandako presidentea (j. 1929).
- 1991 – Perpetua Barjau Martín, espainiar jostun eta maistra (j. 1902).
- 1993 – Paul Hasluck, Australiako 17. gobernadore orokorra (j. 1905).
- 1995 – Souphanouvong, Laoseko lehendabiziko presidentea (j. 1909).
- 1998 – Kenichi Fukui, japoniar kimikaria, 1981eko Kimikako Nobel Saria (j. 1918).
- 2001 – Paul Vanden Boeynants, Belgikako lehen ministroa (j. 1919).
- 2002 – Isabel García Lorca, espainiar irakasle eta idazlea (j. 1909).
- 2004 – Norberto Bobbio, italiar filosofo eta politologoa (j. 1909).
- 2007 –
- Carlo Ponti, italiar zinema ekoizlea (j. 1912).
- Jean-Pierre Vernant, frantziar filosofoa eta helenista (j. 1914).
- 2012 – Malam Bacai Sanhá, Ginea-Bissauko 4. presidentea (j. 1947).
- 2013 – James M. Buchanan, estatubatuar ekonomialaria, 1986ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1919).
- 2014 –
- Amiri Baraka, estatubatuar antzerkigile, olerkari eta politikaria (j. 1934).
- Josep Maria Castellet, katalanezko eta gaztelaniazko idazlea eta literatura kritikaria (j. 1926).
- Dale T. Mortensen, estatubatuar ekonomialaria eta irakaslea, 2010eko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1939).
- 2017 – Zygmunt Bauman, judu jatorriko poloniar soziologo, filosofo eta saio-idazlea (j. 1925).
- 2018 –
- Maruja Callaved, kazetaria, telebistako aurkezlea, aitzindaria, zuzendaria eta errealizadorea (j. 1921).
- Odvar Nordli, Norvegiako lehen ministroa (j. 1927).
- 2019 –
- Fernando Aiuti, italiar immunologoa eta politikaria, Italiako ANLAIDS elkartearen sortzailea eta lehenengo lehendakaria (j. 1935).
- Anatoli Lukianov, Sobietar Batasuneko agintari nagusia (j. 1930).
- 2020 – Ivan Passer, txekiar zinemagilea (j. 1933).
- 2021 – W. John Hutchins, ingeles hizkuntzalari eta informatikaria, itzulpen automatikoan espezializatua (j. 1939).
- 2022 –
- Toshiki Kaifu, Japoniako Lehen Ministroa (j. 1931).
- Bob Saget, estatubatuar aktorea (j. 1956).
- 2023 –
- Seamus Begley, irlandar soinujole eta abeslaria (j. 1949).
- David Duckham, ingeles errugbilaria (j. 1946).
- Adolfo Kaminsky, frantziar argazkilaria (j. 1925).
- Ferenc Mészáros, hungariar futbolaria (j. 1950).
- Karl Alexander Müller, suitzar fisikaria, 1987ko Fisikako Nobel Saria (j. 1927).
- 2024 –
- James Kottak, estatubatuar bateria-jotzailea, Scorpions eta Kingdom Come taldeetako kidea (j. 1962).
- Philippe Fanoko Kossi Kpodzro, togoar elizgizon eta politikaria (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
aldatuSehaska egutegiko izendegia: Gontzal eta Julen.
Kanpo estekak
aldatu