1981
urte
1981. urtea | |
---|---|
Kronologia | |
Mendeak | XIX.a • XX.a • XXI.a |
Hamarkadak | 1960(e)koa • 1970(e)koa • 1980(e)koa • 1990(e)koa • 2000(e)koa |
Urteak | 1978 • 1979 • 1980 • 1981 • 1982 • 1983 • 1984 |
Beste egutegi batzuetan | |
Gregoriotar egutegia | 1981 MCMLXXXI |
Ab urbe condita | 2734 |
Armeniar egutegia | 1430 ԹՎ ՌՆԼ |
Bahá'í egutegia | 137 – 138 |
Bengaliar egutegia | 1388 |
Berber egutegia | 2931 |
Egutegi budista | 2525 |
Myanmarko egutegia | 1343 |
Bizantziar egutegia | 7489 – 7490 |
Koptoen egutegia | 1697 – 1698 |
Etiopiar egutegia | 1973 – 1974 |
Hebrear egutegia | 5741 – 5742 |
Egutegi hinduak | |
Bikram Samwat | 2037 – 2038 |
Shaka Samvat | 1903 – 1904 |
Kali Yuga | 5082 – 5083 |
Iraniar egutegia | 1359 – 1360 |
Islamiar egutegia | 1401 – 1402 |
Japoniar egutegia | Shōwa 56 (昭和56年) |
Korear egutegia | 4314 |
Thailandiar eguzki egutegia | 2524 |
Unix denbora | 347155200 – 378691199 |
Holozeniar egutegia | 11981 |
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- Urtarrilaren 13a – Kioskoetara El Pensamiento Navarroren azken alea alea atera zen. 1897ko urriaren 17an "La Lealtad Navarra" ren ondorengo moderno gisa sortu zen egunkari karlista.
- Urtarrilaren 29a – Jose María Ryan Lemoizko zentral nuklearreko ingeniari nagusia bahitu zuen ETA militarrak. Astebeteko epean lanak gelditu ezean, Ryan hilko zutela mehatxu egin zuten.
- Otsailaren 4a – Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen. Herri Batasunako eta Langile Abertzale Iraultzaileen Alderdiko (LAIA) kideek "Eusko gudariak" abestu zioten.
- Otsailaren 13a – Joxe Arregi Izagirre, ETAkide zizurkildarra hil zen pairatutako torturen ondorioz.
- Otsailaren 27a – Victor Fernandez Otxoa tabernari hernaniarrari tiro egin zion Batallon Vasco Españolek, betirako tetraplegiko utziz.
- Apirilaren 27a – Maulen Charles Etchandy industrial aberatsaren helikopteroa lehergailuarekin lehertu zuen Iparretarrak talde armatuak.
- Irailaren 7a – Nafarroa Garaian Otsagabiko dantzariek militarren aurrean dantzatzeari uko egin zioten.
Mundua
aldatu- 1981eko Irlandako gose greba: Ipar Irlandako gatazka garaian irlandar errepublikar presoek burututako protestaldien ondorioz burutako gose-greba; 10 gose grebalari hil ziren, tartean Bobby Sands, Erresuma Batuko Parlamenturako legebiltzarkide hautatua.
- Urtarrilaren 8a – Andorran lehen aldiz presidente bat aukeratu zuten.
- Urtarrilaren 18a – New Crosseko sutea piztu zen Londres ekialdeko etxebizitza batean, beltzen komunitatearen aurkako ustezko eraso arrazista larria. 14 eta 22 urte arteko 13 gazte beltz erreta hil ziren.
- Urtarrilaren 20a – Ronald Reagan AEBetako presidente izendatu zuten, Jimmy Carter ordezkatuz.
- Otsailaren 23a – Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua, kongresukideekin batera, armaz hartzea izan zen. Kongresua guardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero Molina teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen 23tik 24rako gauean. Juan Karlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak 24ko goizean geratu ziren aske, guardia zibilen errendizioarekin batera.
- Apirilaren 11 – Brixtonen, XX. mendean Londresen izan zen istilu larrienetakoan, 279 polizia eta 45 lagun zaurituak izan ziren.
- Maiatzaren 5a – Bobby Sands, IRAko kidea, hil zen gose grebaren 66. egunean. Gobernu britainiarrak beren preso politiko izaera onar zezala lortzeko borroka luzearen parte izan zen greba.
- Maiatzaren 7a – Irlanda Iparraldean 100.000 lagunetik gora batu ziren Bobby Sands IRAko militantearen hiletan.
- Maiatzaren 10a -
- Guardia Zibilak Juan Mañas Morales, Luis Montero García eta Luis Manuel Cobo Mier Santanderko gazteak torturatu eta hil zituen Almerían, ETAko kideak zirelakoan.
- François Mitterrand Frantziako presidente izendatu zuten.
- Maiatzaren 13a – Mehmet Ali Ağcak Joan Paulo II.a Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
- Ekainaren 4a – HIESaren birusak eragindako lehen heriotza, Ameriketako Estatu Batuetan.
- Abuztuaren 8a – 1981eko Irlandako gose greban ari zen Thomas McElwee IRAko presoa hil zen Maze espetxean.
- Irailaren 21a – Belize Britainiar Inperiotik independizatu zen.
- Azaroaren 1a – Antigua eta Barbudak independentzia lortu zuen.
- Abenduaren 9a – Mumia Abu-Jamal kazetaria atxilotu zuten. Pantera Beltza Alderdiko kide izandakoa, Kazetari Beltzen Elkarteko lehendakaria zen.
Arte eta kultura
aldatu- Uztailaren 5a – 1981eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Jean Pier Mendiburuk bere lehenengo txapela jantzi zuen.
- Irailaren 10a – "Gernika" margolana Espainiara eraman zuten New Yorkeko Museum of Modern Art (MoMA) museotik, beste 23 irudirekin batera.
Zientzia eta teknologia
aldatu- Abuztuaren 12a – IBMk PC-a edo Personal Computer-a (Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen.
- Irailaren 22a – Frantziako abiadura handiko trenak, TGVak, lehen bidaia egin zuen Paris eta Lyon bitartean.
Kirolak
aldatu- Apirilaren 26a – Real Sociedad Donostiako futbol taldeak bere historian lehenengo aldiz Espainiako Liga txapelketa irabaztea lortu zuen, Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi bezalako jokalariek talde mitikoa osatzen zutela. Hurrengo denboraldian arrakasta bera errepikatuko zuten.
- Ekainaren 7a – 1981eko Nafarroako Itzulia: Iñaki López Arregi irabazle.
- Uztailaren 19a – Bernard Hinaultek Frantziako Tourra hirugarren aldiz irabazi zuen.
Jaiotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Sandra Vilanova, kataluniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 2a – María Isabel Moreno, kataluniar txirrindularia.
- Urtarrilaren 2a – Pedrie Wannenburg, hegoafrikar errugbilaria (h. 2022).
- Urtarrilaren 3a – Saioa Villanueva, Sopelako alkate ohia.
- Urtarrilaren 4a – Diana Trujillo, kolonbiar ingeniari aeroespaziala, NASAren Curiosity misioaren burua.
- Urtarrilaren 5a – Israel Nash, estatubatuar abesti egile, abeslari eta gitarra jotzailea.
- Urtarrilaren 5a – Tom Voyce, ingeles errugbilaria (h. 2024).
- Urtarrilaren 6a – Rinko Kikuchi, japoniar aktorea.
- Urtarrilaren 8a – Lourdes Pastor, espainiar abeslari, soziologo eta aktibista feminista.
- Urtarrilaren 9a – Yren Rotela, pertsona transgeneroen, LGBTI+ kolektiboaren eta sexu-langileen eskubideen aldeko paraguaitar ekintzailea.
- Urtarrilaren 9a – Euzebiusz Smolarek, poloniar futbolari ohia.
- Urtarrilaren 10a – Tamta, georgiar jatorriko greziar abeslaria.
- Urtarrilaren 13a – Luis Zubeldía, argentinar futbolari ohia eta futbol entrenatzailea.
- Urtarrilaren 14a – Rosa López, andaluziar abeslaria.
- Urtarrilaren 14a – Sven Vanthourenhout, belgikar ziklo-kroseko eta errepideko txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 15a – Pitbull, kubatar jatorriko estatubatuar produktore eta abeslaria.
- Urtarrilaren 16a – Marta Roure, andorratar abeslaria, Eurovision Abesti Lehiaketan katalanez abestu zuen lehen artista.
- Urtarrilaren 17a – Antton Luengo, arabar txirrindulari ohia.
- Urtarrilaren 19a – Asier del Horno, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 19a – Chris Warren, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Urtarrilaren 20a – Iker Gimeno, kantabriar traineru-estropadetako patroia.
- Urtarrilaren 21a – Michel Teló, brasildar abeslari eta konpositorea.
- Urtarrilaren 25a – Alicia Keys, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Urtarrilaren 26a – Amaia Egidazu, bizkaitar idazlea eta ilustratzailea.
- Urtarrilaren 28a – Elijah Wood, estatubatuar aktorea.
- Urtarrilaren 29a – Álex Ubago, gipuzkoar abeslari eta konpositorea.
- Urtarrilaren 30a – Roberto Cuevas, bizkaitar futbolaria.
- Urtarrilaren 31 – Lucía Lapiedra, espainiar aktore porno ohia.
- Urtarrilaren 31 – Danilo Napolitano, italiar txirrindularia.
- Urtarrilaren 31 – Justin Timberlake, estatubatuar abeslari, aktore eta enpresaria.
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Pablo Casado, PPko espainiar politikaria.
- Otsailaren 3a – Estela Navascués, nafar atleta, maratoian aditua.
- Otsailaren 4a – Lorena Castell, kataluniar irrati-esatari, telebista aurkezle eta aktorea.
- Otsailaren 4a – Sonia García Galán, espainiar ikertzailea, historian doktorea eta irakaslea.
- Otsailaren 5a – Mia Hansen-Løve, frantziar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea.
- Otsailaren 7a – Éva Bisséni, lapurtar judoka.
- Otsailaren 9a – Tom Hiddleston, ingeles zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- Otsailaren 10a – Uzo Aduba, estatubatuar aktorea.
- Otsailaren 10a – Natasha St-Pier, kanadar abeslaria.
- Otsailaren 11 – Aritz Aduriz, gipuzkoar futbolari ohia, Athleticeko historiako aurrelari eraginkorrenetakoa.
- Otsailaren 11 – Juan José Cobo, espainiar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 11 – Ivan Nikčević, serbiar eskubaloi jokalaria.
- Otsailaren 11 – Sonia Rolland, franko-ruandar modelo eta antzezlea.
- Otsailaren 12a – Ana Ibáñez Llorente, errioxar kazetaria eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 13a – Yosuke Fujigaya, japoniar futbolari ohia.
- Otsailaren 13a – Jonathan González, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 13a – Gonzalo Miró, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- Otsailaren 14a – Randy de Puniet, motoziklismoko frantziar pilotua.
- Otsailaren 17a – Anna Fernandez de Paco, kataluniar zinegilea.
- Otsailaren 17a – Paris Hilton, estatubatuar modelo, aktore, diseinatzaile eta abeslaria.
- Otsailaren 21a – Floor Jansen, herbeheretar musikaria, Nightwish taldeko abeslaria.
- Otsailaren 22a – Arantza Loureiro, bizkaitar atleta, 100 metroko hesidunean aditua.
- Otsailaren 22a – Élodie Yung, frantziar aktorea.
- Otsailaren 24a – Lleyton Hewitt, australiar tenislari ohia.
- Otsailaren 24a – Jean de Villiers, hegoafrikar errugbilari ohia.
- Otsailaren 26a – Pamela Díaz, La Fiera, txiletar modelo eta hedabideetako ospetsua.
- Otsailaren 26a – Getari Etxegarai, arabar aktore eta zuzendaria.
- Otsailaren 27a – Ander Azpitarte, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Otsailaren 27a – Kepa Peñagarikano, gipuzkoar pilotari ohia.
- Otsailaren 28a – Roberto Trashorras, espainiar futbolaria.
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Párvusz, hungariar artista grafikoa.
- Martxoaren 2a – Bryce Dallas Howard, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 3a – Ainara Ortega, gipuzkoar aktore eta abeslaria.
- Martxoaren 4a – Aketza Peña, bizkaitar txirrindularia.
- Martxoaren 5a – Ainhoa Lendinez, gipuzkoar mendi-lasterkari eta kazetaria.
- Martxoaren 6a – Gorka Iraizoz, nafar futbolari ohia.
- Martxoaren 9a – Ainara Urrutia, gipuzkoar mendi lasterkaria.
- Martxoaren 10a – Samuel Eto'o, kamerundar futbolaria.
- Martxoaren 11 - Romina Ressia, argentinar artista eta argazkilaria.
- Martxoaren 12a – Xavier Daramy, lapurtar izotz hockey jokalaria.
- Martxoaren 12a – Katarina Srebotnik, esloveniar tenislaria.
- Martxoaren 17a – Nicky Jam, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Martxoaren 18a – Fabian Cancellara, suitzar txirrindularia.
- Martxoaren 20a – Marcinho, brasildar futbolari ohia.
- Martxoaren 23a – Oinatz Aulestia, bizkaitar futbolaria.
- Martxoaren 23a - Jennifer eta Michele Steffin, estatubatuar aktoreak, biki berdin-berdinak.
- Martxoaren 25a - Francisco José Terciado, espainiar txirrindulari ohia.
- Martxoaren 26a – Naroa Intxausti, bizkaitar sopranoa.
- Martxoaren 26a – Xabier Ormazabal, gipuzkoar alpinista (h. 2004).
- Martxoaren 27a – Cacau, alemaniar-brasildar futbolaria.
- Martxoaren 27a – Liliana Colanzi, boliviar idazle, editore eta kazetaria.
- Martxoaren 28a – Javier Hurtado, madrildar politikaria, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Komertzio eta Kontsumoko sailburua.
- Martxoaren 28a – Julia Stiles, estatubatuar aktorea.
- Martxoaren 29a – Kepa Errasti, gipuzkoar aktorea.
Apirila
aldatu- Apirilaren 2a – Julien Peyrelongue, lapurtar errugbilari ohia.
- Apirilaren 7a – Beñat Marmissolle, zuberotar atleta, Ultra-trailetan aditua.
- Apirilaren 7a – Óscar Pérez, venezuelar poliziakide, aktore eta disidente politikoa, Nicolás Maduro presidentearen aurkako polizia-disidentziaren burua (h. 2018).
- Apirilaren 9a – Albin Pelak, bosniar futbolari ohia.
- Apirilaren 9a – Sergi Vidal, kataluniar saskibaloi jokalaria.
- Apirilaren 10a – Joel Parkinson, australiar surflaria.
- Apirilaren 11 – Alessandra Ambrosio, brasildar modelo eta aktorea.
- Apirilaren 11 – Miyuki Yanagita, japoniar futbolari ohia.
- Apirilaren 12a – Angélique Adrianna Govy, govy, frantziar artista (h. 2023).
- Apirilaren 13a – Laida Lertxundi, bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- Apirilaren 15a – Filiz Ahmet, turko-mazedoniar aktorea.
- Apirilaren 15a – Patricia López Arnaiz, arabar aktorea.
- Apirilaren 17a – Lea T, brasildar emakumezko modelo transexuala.
- Apirilaren 17a – Hanna Pakarinen, finlandiar pop eta pop-rock abeslaria.
- Apirilaren 17a – Viktória Varga, hungariar haltera.
- Apirilaren 17a – Bolatta Silis-Høegh, groenlandiar artista eta idazlea.
- Apirilaren 18a – Aintzane Gamiz, gipuzkoar aktorea.
- Apirilaren 18a – Aritz Itxisoa, arabar kirolari ohia, taekwondon aritua.
- Apirilaren 18a – Eduardo Maura, bizkaitar irakasle eta politikaria.
- Apirilaren 18a – Audrey Tang, taiwandar software aske programatzailea eta munduko lehen ministro transgeneroa.
- Apirilaren 19a – Hayden Christensen, kanadar aktorea.
- Apirilaren 19a – Laura García, nafar judoka paralinpikoa.
- Apirilaren 19a – Catalina Sandino Moreno, kolonbiar aktorea.
- Apirilaren 20a – Uxue Apaolaza, gipuzkoar idazlea.
- Apirilaren 20a – Laura Mora, kolonbiar zinema-zuzendaria eta gidoilaria.
- Apirilaren 21a – Natxo Garro, arabar futbolaria.
- Apirilaren 23a – Valmiro Lopes, espainiar futbolaria.
- Apirilaren 24a – Xavier Aldekoa, Afrikako gaietan berezitutako kataluniar kazetaria.
- Apirilaren 24a – Marcus Tulio Tanaka, japoniar futbolaria.
- Apirilaren 24a – Jasmine Trinca, italiar aktorea.
- Apirilaren 25a – Leixuri Arrizabalaga, bizkaitar politikaria.
- Apirilaren 25a - Mariam Hernandez, kanariar aktorea.
- Apirilaren 25a – Felipe Massa, 1 Formulako brasildar pilotua.
- Apirilaren 27a - Montse Pena, galiziar literatur kritikaria, idazlea eta irakaslea.
- Apirilaren 28a – Jessica Alba, estatubatuar aktorea.
- Apirilaren 30a – Kunal Nayyar, indiar jatorriko britainiar aktorea.
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 2a – Benito Ros, nafar txirrindularia, trial modalitatean aditua.
- Maiatzaren 2a – Duda Salabert, brasildar politikari, ekologista eta irakaslea.
- Maiatzaren 4a – Miren Larrea, bizkaitar antzezlea, gizarte hezitzailea eta ipuin kontalaria.
- Maiatzaren 5a – Craig David, britainiar abeslaria.
- Maiatzaren 5a – Danielle Fishel, estatubatuar aktore, idazle, sukaldari eta telebista zuzendaria.
- Maiatzaren 7a – Irati Eguren, bizkaitar arkitekto eta ilustratzailea.
- Maiatzaren 7a – Iratxe Esnaola Arribillaga, gipuzkoar informatika-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea, PuntuEus proiektuko koordinatzailea.
- Maiatzaren 7a – Lorena Guréndez, arabar gimnasta ohia, Atlantako Jokoetan urrezko domina lortutakoa eta bitan munduko txapelduna izandakoa.
- Maiatzaren 7a – Igor Oka, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- Maiatzaren 9a -
- Kazuyuki Morisaki, japoniar futbolari ohia.
- Koji Morisaki, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 10a – Belén Arjona, espainiar abeslaria.
- Maiatzaren 11 – Juan José Martín, arabar izotz hockey jokalari ohia.
- Maiatzaren 11 – Daisuke Matsui, japoniar futbolaria.
- Maiatzaren 12a – Nerea Barros, galiziar aktorea.
- Maiatzaren 12a – Lorena Bernal, euskal herritar modelo eta aktorea.
- Maiatzaren 12a – Naohiro Ishikawa, japoniar futbolari ohia.
- Maiatzaren 12a – Rami Malek, estatubatuar aktorea.
- Maiatzaren 13a – David López García, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 13a – Elisabeth Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia eta enpresaburua.
- Maiatzaren 13a – Patri Pinedo, arabar eskubaloi jokalari ohia.
- Maiatzaren 15a – Diego Beaskoetxea, bizkaitar puntista.
- Maiatzaren 15a – Carlos Nozal, Euskal Herrian jaiotako espainiar txirrindularia.
- Maiatzaren 16a – Oihana Muga Zuriarrain, nafar medikua.
- Maiatzaren 16a – Iker Zubeldia, gipuzkoar bertsolaria.
- Maiatzaren 17a – Beñat Albizuri, bizkaitar txirrindularia.
- Maiatzaren 17a – Laura Hojman, espainiar dokumentalista, gidoilaria, produktorea eta film-zuzendaria.
- Maiatzaren 19a – Maritxu Housset, lapurtar gomazko paleta pilotaria.
- Maiatzaren 20a – Iker Casillas, espainiar futbolaria.
- Maiatzaren 20a – Rachel Platten, estatubatuar abeslari eta abesti-idazlea.
- Maiatzaren 21a – Mikel Azparren Arizkuren, nafar futbolari ohia.
- Maiatzaren 22a – Iker Cobo, gipuzkoar toreatzailea.
- Maiatzaren 22a – Bassel Khartabil, siriar palestinar software irekiko garatzailea eta kultura librearen defendatzailea (h. 2015).
- Maiatzaren 23a – Josu Agirre, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Maiatzaren 23a – Erika Lagoma, nafar bertsolaria eta feminista.
- Maiatzaren 23a – Gwenno Saunders, galestar abeslaria.
- Maiatzaren 24a – Jon Benito, gipuzkoar idazlea.
- Maiatzaren 26a – Eda-Ines Etti, estoniar abeslaria.
- Maiatzaren 26a – Pastora Filigrana García, ijito jatorriko abokatu, sindikalista, feminista, idazle eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Maiatzaren 28a – Iñaki Narros, nafar saskibaloi jokalaria.
- Maiatzaren 30a – Celia Flores, espainiar abeslaria.
Ekaina
aldatu- Ekainaren 1a – Iñaki Gurrutxaga, gipuzkoar idazlea eta bertsolaria.
- Ekainaren 1a – Amy Schumer, estatubatuar komediagile, idazle, aktore eta ekoizlea.
- Ekainaren 2a – Eneko Zarrabeitia, bizkaitar aktibista.
- Ekainaren 3a – Xabier Madariaga, bizkaitar kazetaria.
- Ekainaren 4a – Xabier Urberuaga, bizkaitar pilotari ohia.
- Ekainaren 5a – Isabel Rodríguez García, espainiar abokatua eta politikaria.
- Ekainaren 7a – Juncal Alzugaray, bizkaitar fisioterapeuta eta osteopata.
- Ekainaren 7a – Anna Kournikova, errusiar tenislaria.
- Ekainaren 9a – Parinya Charoenphol, thailandiar boxeolari, modelo eta aktore kathoeya.
- Ekainaren 9a – Natalie Portman, israeldar-estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 9a – Julen Ribas, gipuzkoar ilustratzaile, marrazkigile eta komikigilea.
- Ekainaren 9a – Anoushka Shankar, bengalar-ingeles abeslari, artista eta sitar konpositorea.
- Ekainaren 11 – Asier García Pereiro, bizkaitar saskibaloi jokalari paralinpikoa.
- Ekainaren 12a – Klemen Lavrič, esloveniar futbolari ohia.
- Ekainaren 12a – Adriana Lima, brasildar modeloa.
- Ekainaren 13a – Chris Evans, estatubatuar aktorea.
- Ekainaren 13a – Mick Fanning, australiar surflaria.
- Ekainaren 17a – Jaione Munarriz, gipuzkoar meteorologoa.
- Ekainaren 17a – Eduardo Prieto Iglesias, nafar futbol arbitroa.
- Ekainaren 19a – Mario Duplantier, lapurtar musikaria, Gojira death metal taldekoa.
- Ekainaren 20a – Joseba del Olmo, bizkaitar futbolaria.
- Ekainaren 25a – Simon Ammann, suitzar eski-jauzilaria.
- Ekainaren 26a – Panmela Castro, brasildar artista eta ekintzailea.
- Ekainaren 27a – Rubén Castro, espainair futbolaria.
- Ekainaren 27a – Raphaël Larrieu, lapurtar izotz hockey jokalari ohia.
- Ekainaren 29a – Elixabet Ibarra, gipuzkoar futbolaria.
- Ekainaren 30a – Àlex Casademunt, kataluniar abeslaria, aktorea eta aurkezlea (h. 2021).
- Ekainaren 30a – Barbora Špotáková, txekiar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezializatua.
Uztaila
aldatu- Uztailaren 2a – Jimmy Barnatán, espainiar aktorea.
- Uztailaren 3a – Inés Arrimadas, kataluniar politikari eta abokatua.
- Uztailaren 4a – Holly Sweet, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala.
- Uztailaren 5a – Laura Fernández, kataluniar kazetaria eta idazlea.
- Uztailaren 6a – Elena Ballesteros, espainiar aktorea.
- Uztailaren 7a – Jon Juaristi Ostolaza, gipuzkoar erremontelaria.
- Uztailaren 8a – Keita Suzuki, japoniar futbolari ohia.
- Uztailaren 9a – Zar Amir Ebrahimi, irandar-frantziar aktorea.
- Uztailaren 9a – Lee Chun-Soo, hegokorear futbolari ohia.
- Uztailaren 9a – Xabi Pascual, euskal herritar futbolaria.
- Uztailaren 13a - Niveen Khashab, libanoar kimikaria.
- Uztailaren 14a - Gimena Llamedo, asturiar psikologoa eta politikaria.
- Uztailaren 16a – Angelica Ross, estatubatuar enpresaburu, aktorea eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Uztailaren 17a – Gorka Amuriza, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Uztailaren 17a – Mélanie Thierry, frantziar modelo eta aktorea.
- Uztailaren 18a – Michiel Huisman, nederlandar aktorea, musikaria eta abeslaria.
- Uztailaren 21a – Romeo Santos, estatubatuar abeslari eta aktorea.
- Uztailaren 22a – Sara Gandara, bizkaitar kazetaria.
- Uztailaren 22a – Ager Imaz, bizkaitar futbolari ohia.
- Uztailaren 24a – Nayib Bukele, salvadortar enpresaburu eta politikaria.
- Uztailaren 24a – Summer Glau, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- Uztailaren 25a – Yuichi Komano, japoniar futbolaria.
- Uztailaren 27a – Francesc Cabeza, kataluniar saskibaloi jokalari ohia.
- Uztailaren 29a – Fernando Alonso, 1 Formulako asturiar pilotua.
- Uztailaren 30a – Nicky Hayden, motoziklismoko estatubatuar pilotua (h. 2017).
- Uztailaren 30a – Hope Solo, estatubatuar futbol atezain ohia.
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 4a – Manuel Lloret, espainiar txirrindularia.
- Abuztuaren 4a – Meghan Markle, Sussexeko dukesa, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 5a - Laura Baena, espainiar publizitate-sortzailea, ekintzailea eta influencerra.
- Abuztuaren 5a – Xabier Landabidea, Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaile bizkaitarra, ikus-entzunezko komunikazioan aditua.
- Abuztuaren 6a – David Doblas, espainiar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 6a – Leslie Odom Jr., estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Abuztuaren 7a – Lorena Roldán, kataluniar abokatu eta politikaria.
- Abuztuaren 8a – Roger Federer, suitzar tenislaria, historiako inoizko hoberenetarikoa.
- Abuztuaren 8a – Mirjana Povic, serbiar astrofisikaria eta aktibista.
- Abuztuaren 9a – Julián Cerdá Vicente, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 10a – Fumino Sugiyama, japoniar trans aktibista eta eskrimalari ohia.
- Abuztuaren 11 – Urko Otegi, gipuzkoar saskibaloi jokalaria.
- Abuztuaren 13a – Dady, caboverdetar-portugaldar futbolari ohia.
- Abuztuaren 14a – Ray William Johnson, estatubatuar aktorea.
- Abuztuaren 15a – Ella Thomas, eritrear-estatubatuar aktore, modelo eta ekoizlea.
- Abuztuaren 17a – Helen Lindes, espainiar modeloa.
- Abuztuaren 18a – Iñaki Garmendia Larrea, arabar futbolaria.
- Abuztuaren 18a – Kazuki Hiramoto, japoniar futbolari ohia.
- Abuztuaren 20a – Patxi Garat, euskal kantautore eta abeslaria.
- Abuztuaren 20a - Pablo de Rojas Sanchez-Franco, eskuin muturreko apaiz eskumikatua.
- Abuztuaren 21a – Eder Salas, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Abuztuaren 21a – Silvio Spann, trinitatear futbolaria.
- Abuztuaren 21a – Madelen Urieta, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- Abuztuaren 21a – Oihan Vega, gipuzkoar aurkezle, esatari eta musikaria.
- Abuztuaren 22a – Nancy Langat, kenyar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista.
- Abuztuaren 22a – Christina Obergföll, alemaniar xabalina jaurtitzaile ohia.
- Abuztuaren 23a – Carlos Cuéllar, espainiar futbolaria.
- Abuztuaren 24a – Charlie Christina Martin, britainiar auto-lasterketa pilotua eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Abuztuaren 25a – Alberto del Rey, errioxar pilotaria.
- Abuztuaren 28a - Catherine Apalat, ugandar argazkilaria eta kazetaria.
- Abuztuaren 28a – Oihana Azkorbebeitia, bizkaitar mendi lasterkaria.
- Abuztuaren 29a – Émilie Dequenne, valoniar aktorea.
- Abuztuaren 29a – Yuliana Peniche, mexikar aktorea.
- Abuztuaren 30a – Diodato, italiar kantagilea.
- Abuztuaren 31 - Maite Guevara, arabar aktorea eta pailazoa.
Iraila
aldatu- Irailaren 1a – Arantzazu Azpiroz, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Irailaren 3a – Bracha van Doesburgh, herbehereetar aktorea.
- Irailaren 4a – Beyoncé Knowles, estatubatuar abeslari, konpositore, dantzari, aktore eta enpresaria.
- Irailaren 4a – Jamila Medina Ríos, kubatar irakasle, poeta, kontalari, saiakeragile eta editorea.
- Irailaren 6a – Yuki Abe, japoniar futbolaria.
- Irailaren 6a – Santiago Salcedo, paraguaiar futbolaria.
- Irailaren 8a – Kate Abdo, britainiar aurkezle eta kazetaria.
- Irailaren 8a – Teruyuki Moniwa, japoniar futbolaria.
- Irailaren 8a – Daiki Takamatsu, japoniar futbolari ohia.
- Irailaren 10a – Xabi Borda, gipuzkoar idazlea.
- Irailaren 12a – Jennifer Hudson, estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 13a – Koldo Fernandez de Larrea, arabar txirrindularia.
- Irailaren 14a – Gurutze Frades, bizkaitar triatloilaria.
- Irailaren 15a – Sara Carracelas, gipuzkoar igerilari paralinpikoa.
- Irailaren 15a – Nerea Elustondo, gipuzkoar bertsolaria.
- Irailaren 16a – Fan Bingbing, txinatar aktore eta abeslaria.
- Irailaren 16a – Alexis Bledel, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Irailaren 16a – Sandra Sánchez, espainiar karateka.
- Irailaren 16a – Rodrigo Sorogoyen, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- Irailaren 18a – Aitor Luna, gipuzkoar aktorea.
- Irailaren 18a – Teresa Rodríguez, andaluziar irakaslea eta politikaria.
- Irailaren 18a - Mikel Urkixo Aierdi, Euskara eta Literatura irakaslea eta idazle bizkaitarra.
- Irailaren 19a – Damiano Cunego, italiar txirrindulari ohia.
- Irailaren 20a – Feliciano López, espainiar tenislaria.
- Irailaren 22a – Koji Yamase, japoniar futbolaria.
- Irailaren 23a – Rosa Catrileo, Txileko etnia maputxearen mestizoa, giza eskubideen defendatzailea.
- Irailaren 23a – Natalie Horler, alemaniar abeslaria.
- Irailaren 25a – Dan Mintz, estatubatuar aktorea.
- Irailaren 25a – Anartz Ormaza, bizkaitar arkitektoa, hezitzailea eta dantzaria.
- Irailaren 26a – Jaime Penedo, panamar futbolaria.
- Irailaren 26a – Serena Williams, estatubatuar tenislaria, historiako jokalari onenen artean sailkatua.
- Irailaren 27a – Uxue Juárez, nafar literatura irakasle eta eleberrigilea.
- Irailaren 28a – Nihan Büyükağaç, turkiar aktorea.
- Irailaren 28a – José Manuel Calderón, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- Irailaren 28a – Carlos Coloma, espainiar mendi-txirrindulari ohia.
- Irailaren 29a – Manu Herrera, espainiar futbolaria.
- Irailaren 30a – Iban Mayoz, gipuzkoar txirrindularia.
Urria
aldatu- Urriaren 1a – Satoshi Ōtomo, japoniar-filipinar futbolaria.
- Urriaren 3a – Zlatan Ibrahimović, suediar futbolaria.
- Urriaren 4a – Joseba Usabiaga, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 5a – Mikel Aurrekoetxea, bizkaitar futbolari ohia.
- Urriaren 9a – Ryoichi Maeda, japoniar futbolaria.
- Urriaren 9a – Sergi Romero, gipuzkoar aktorea.
- Urriaren 10a – Daisuke Nasu, japoniar futbolaria.
- Urriaren 11 – Patricia Ribeiro, portugaladar emakumezko abeslari transgeneroa.
- Urriaren 12a – D'or Fischer, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- Urriaren 13a – Juan Jose Aranburu, gipuzkoar tiratzailea, skeet modalitatean aditua.
- Urriaren 13a – Josu Mondelo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Urriaren 16a – Yásnaya Elena Aguilar Gil, hizkuntzalaria, idazlea, itzultzailea, hizkuntza-eskubideen ekintzailea eta ayuujk hizkuntzako ikertzailea.
- Urriaren 16a – Jon Martin, gipuzkoar bertsolaria, idazlea eta abeslaria.
- Urriaren 21a – Nemanja Vidić, serbiar futbolaria.
- Urriaren 23a – Leticia Dolera, kataluniar aktorea.
- Urriaren 24a – Tila Tequila, estatubatuar abeslari, aktore eta modeloa.
- Urriaren 26a – Miren Zabaleta, nafar politikaria, Sortuko Nafarroako arduradun politikoa.
- Urriaren 27a – Katixa Agirre, arabar idazlea, EHUko irakaslea eta Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea.
- Urriaren 28a – Ignacio Azpilikueta, gipuzkoar futbolari ohia.
- Urriaren 28a – Milan Baroš, txekiar futbolari ohia.
- Urriaren 30a – Rubén Pérez, bizkaitar txirrundularia.
- Urriaren 30a – Ivanka Trump, estatubatuar enpresaburu, socialité eta modeloa.
- Urriaren 31 – Igotz Garde, nafar futbolari ohia.
Azaroa
aldatu- Azaroaren 2a – Ander Alaña, bizkaitar futbolaria.
- Azaroaren 4a – Juan Martinez de Irujo, nafar pilotari ohia, hiru txapel nagusiak urte berean janztea bi aldiz lortu duen pilotari bakarra.
- Azaroaren 9a – Natacha Bustos, espainiar komiki-marrazkilaria.
- Azaroaren 9a – Javier Urriza, nafar erremontelaria.
- Azaroaren 11a – Abril Zamora, kataluniar aktorea eta zuzendaria.
- Azaroaren 13a – Greg Minnaar, mendi-bizikletako hegoafrikar txirrindularia, downhill modalitatean munduko txapelduna izandakoa.
- Azaroaren 13a – Haritz Mujika, gipuzkoar futbolaria.
- Azaroaren 14a – Verónica Gerber Bicecci, mexikar artista eta idazlea.
- Azaroaren 15a – Lorena Ochoa, mexikar golflaria.
- Azaroaren 17a – Sarah Harding, ingeles abeslaria, modeloa eta aktorea (h. 2021).
- Azaroaren 17a – Iker Piedrafita, nafar abeslari eta gitarrista, konpositore eta ekoizlea.
- Azaroaren 18a – Thierry Dusautoir, bolikostar-frantziar errugbi jokalari ohia.
- Azaroaren 18a - Maral Yazarloo-Pattrick, irandar artista eta moda diseinatzailea.
- Azaroaren 20a – Tamara Falcó, espainiar moda-diseinatzailea, telebistako aurkezlea eta laguntzailea, aristokrata eta sozialitea.
- Azaroaren 20a – Erica Malunguinho, brasildar hezitzailea, artista plastikoa eta politikaria, São Pauloko legebiltzarreko lehen diputatu transgeneroa.
- Azaroaren 25a – Xabi Alonso, gipuzkoar futbolaria, 2000ko hamarkadako ezagunenetarikoa Europa mailan.
- Azaroaren 28a – Louise Bourgoin, bretainiar aktore, modelo eta telebista-aurkezlea.
- Azaroaren 30a – Swann Arlaud, frantziar aktorea.
Abendua
aldatu- Abenduaren 1a – Kenji Haneda, japoniar futbolari ohia.
- Abenduaren 1a – Aleksa Lundberg, suediar emakumezko aktore eta kazetari transgeneroa.
- Abenduaren 2a – Britney Spears, estatubatuar pop abeslari, aktore eta dantzaria.
- Abenduaren 3a – David Villa, espainiar futbolaria.
- Abenduaren 4a – Florencia de Saracho, mexikar aktorea.
- Abenduaren 9a - Nani Jiménez, espainiar aktorea eta modeloa.
- Abenduaren 9a - Dia Mirza, indiar modeloa, aktorea eta ekoizlea.
- Abenduaren 10a – Jenni Alvarado, bizkaitar artista.
- Abenduaren 11 – Javier Saviola, argentinar futbolari ohia.
- Abenduaren 12a – Alex Txikon, bizkaitar mendizalea, alpinista, aizkolaria eta kirolaria.
- Abenduaren 13a – Tania Elosegi, gipuzkoar golf-jokalaria.
- Abenduaren 13a – Jule Goikoetxea Mentxaka, gipuzkoar filosofo politikoa eta irakaslea.
- Abenduaren 13a – Amy Lee, estatubatuar abeslari eta musikaria, Evanescence taldearen sortzailetako bat.
- Abenduaren 14a – Itziar Mendizabal, gipuzkoar ballet-dantzaria.
- Abenduaren 15a – Michelle Dockery, ingeles aktorea.
- Abenduaren 18a – Lucy Prebble, britainiar antzerkigilea, gidoilaria eta idazlea.
- Abenduaren 19a – Beth Ditto, estatubatuar abeslari eta moda diseinatzailea.
- Abenduaren 20a – Lia, japoniar abeslaria.
- Abenduaren 20a – María Elisa Quinteros, txiletar odontologoa, zirujau dentista, epidemiologoa, ikertzailea eta politikaria.
- Abenduaren 21a - Marta Fernández, kataluniar saskibaloi-jokalaria.
- Abenduaren 22a – Ander Lanbarri, bizkaitar futbolaria.
- Abenduaren 23a – Beth, kataluniar abeslaria eta aktorea.
- Abenduaren 23a – Angelo Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea.
- Abenduaren 24a – Dima Bilan, errusiar egile abeslaria eta aktorea.
- Abenduaren 24a – Josu Larrazabal, bizkaitar txirrindularitzako prestatzaile fisiko eta kirol zuzendaria.
- Abenduaren 25a - Sonia Jontxeva, bulgariar opera sopranoa.
- Abenduaren 27a – Emilie de Ravin, australiar aktorea.
- Abenduaren 28a – Sienna Miller, estatubatuar aktore, modelo eta moda diseinatzailea.
- Abenduaren 31 – Deniz Çakır, turkiar aktorea.
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Ainara Gorostitzu, gipuzkoar idazle eta kazetaria.
- Ainhoa Unanue, bizkaitar idazle eta olerkigilea.
- Alaitz Zabala, bizkaitar politikari jeltzale eta kontularia.
- Alfonso Zapico, asturiar komikigilea.
- Ana Goitia, bizkaitar moda munduko profesionala eta telebistako aurkezlea.
- Borja Barragué, gipuzkoar irakasle, idazle eta ikertzailea.
- Céline Mounole, Paueko eta Aturrialdeko herrialdeetako unibertsitatean gramatika ikerlaria.
- Eider Conde, Aranzadi Zientzia Elkarteko komunikazio-arduraduna.
- Estibaliz Larrauri, arabar abokatu, funtzionario, EHUko irakasle eta EAJko politikaria.
- Fredi Paia, bizkaitar bertsolari eta kazetaria.
- Gaizka Fernández Soldevilla, bizkaitar historialaria, eusko abertzaletasunean aditua.
- Garbiñe Ortega, arabar zinema-komisarioa.
- Haizea Barcenilla, gipuzkoar unibertsitate irakaslea, ikerlaria eta arte-kritikaria.
- Idoia Buruaga, Elorrioko alkatea.
- Iñaki Rikarte, arabar antzezlea.
- Iñaki Sanz Azkue, gipuzkoar biologo eta Bigarren Hezkuntzako irakaslea.
- Iñigo Izagirre, gipuzkoar bertsolaria.
- Iosu Zapata, nafar artista plastikoa eta musikaria.
- Itxaro Perez Urzelai, gipuzkoar biokimikaria, EHUko irakaslea eta ikertzailea.
- Itxaso Martin, gipuzkoar idazle eta antropologoa.
- Iván Redondo, gipuzkoar aholkulari politikoa.
- Ixone Azkorra, bizkaitar artista eta aktibista.
- Jose Luis Barberia Villabona, nafar bertsolaria (h. 2023).
- Josu Estarrona Elizondo, arabar musikari, irakasle eta EH Bilduko politikaria.
- Kepa Urbieta, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- Libe Garcia de Cortazar, bizkaitar abeslaria.
- Lohitzune Zuloaga, gipuzkoar soziologo eta ikertzailea.
- Maider Maraña, gipuzkoar gizarte-ekintzailea, Baketik erakundeko zuzendaria.
- Maitane Arnoso, EHUko irakaslea eta ikerlari gipuzkoarra.
- Matxus Perugorria, nafar biokimikaria.
- Miren Gorrotxategi, gipuzkoar idazlea.
- Miren Tirapu, nafar antzerkigilea.
- Nere Gabantxo, bizkaitar ilustratzailea eta diseinatzaile grafikoa.
- Oihane Perez, gipuzkoar kazetaria.
- Pascal Ezkurra, lapurtar trinketelaria.
- Pili Aguado, gipuzkoar ilustratzailea.
- Xabier Maia, nafar bertsolaria.
- Xabier Terreros, nafar bertsolaria.
- Xabier Uribe-Etxebarria, bizkaitar enpresaburua, Sherpa, Anboto group, BestFarmers.eco eta Web Summit enpresen sortzailea.
- Maider Uriarte, bizkaitar arkitektoa eta EHUko irakaslea (h. 2016).
- Aroa Moreno Durán, espainiar kazetaria eta idazlea.
- Emilia Landaluce, espainiar kazetaria eta idazlea.
- María Pachón, Espainiako Aireko Armadako emakume militarra, Espainiako Indar Armatuetako lehen emakume transexuala.
- Marta Olazabal, bizkaitar ikertzailea.
- Miriam Rivera, mexikar emakumezko aktore pornografiko eta modelo transexuala (h. 2019).
- Nacho Carretero, espainiar idazle eta kazetaria.
- Nancy Porsia, italiar kazetaria eta analista, Afrika iparraldeko eta Ekialde Hurbileko gatazketan aditua.
- Nerea Irigoyen, espainiar birologoa.
- Rosa García-Malea López, Espainiako armadako lehen emakume ehiza-pilotua.
- Wendy Flores, nicaraguar abokatua eta giza eskubideen defendatzailea.
Heriotzak
aldatuUrtarrila
aldatu- Urtarrilaren 1a – Ramon Belaustegigoitia, Rabel, arabar idazle eta futbolaria (j. 1891).
- Urtarrilaren 1a – Manuel de Irujo, nafar abokatu eta politikari jeltzalea (j. 1891).
- Urtarrilaren 2a – Cora Ratto de Sadosky, matematikaria, giza eskubideen eta Argentinako emakumeen eskubideen aldeko aktibista (j. 1912).
- Urtarrilaren 5a – Harold Clayton Urey, estatubatuar kimikaria, 1934ko Kimikako Nobel Saria (j. 1893).
- Urtarrilaren 5a – Lanza del Vasto, italiar-frantziar pentsalari eta idazlea (j. 1901).
- Urtarrilaren 6a – Archibald Joseph Cronin, ingeles eleberrigilea (j. 1896).
- Urtarrilaren 6a – Antonio Suárez, espainiar txirrindularia (j. 1932).
- Urtarrilaren 10a – Richard Boone, estatubatuar aktorea (j. 1917).
- Urtarrilaren 14a – José Caeiro, gipuzkoar futbolaria (j. 1925).
- Urtarrilaren 19a – Francesca Woodman, estatubatuar argazkilari feminista (j. 1958).
- Urtarrilaren 22a – Maria Moliner, espainiar filologoa (j. 1900).
- Urtarrilaren 23a – Samuel Barber, estatubatuar konpositorea (j. 1910).
- Urtarrilaren 24a – Martha Betz Shapley, estatubatuar astronomoa, izar bitar eklipsatzaileei buruzko ikerketarengatik ezaguna (j. 1890).
Otsaila
aldatu- Otsailaren 1a – Eric Hultén, suediar botanikaria (j. 1894).
- Otsailaren 6a – Frederika Hannoverkoa, Greziako erregina ezkontidea (j. 1917).
- Otsailaren 6an hilik aurkitua – José María Ryan, Lemoizko zentral nukelarreko eraikuntzen ingeniari burua, ETAk bahitu eta eraila (j. 1943).
- Otsailaren 9a – Bill Haley, estatubatuar musikaria, rock and rollaren sortzaileetako bat (j. 1925).
- Otsailaren 10a – Julio Jauregi Lasanta, bizkaitar politikaria (j. 1910).
- Otsailaren 13a – Joxe Arregi Izagirre, gipuzkoar ETAkidea, Espainiako Polizia Nazionalak egindako torturen ondorioz (j. 1951).
- Otsailaren 17a – Roberto Etxebarria, euskal herritar futbolaria (j. 1908).
- Otsailaren 19a – Juan Thalamas Labandibar, gipuzkoar apaiza, filosofo, idazle, poeta eta soziologoa (j. 1906).
- Otsailaren 28a – Álvaro Cunqueiro, galiziar idazle eta kazetaria (j. 1911).
Martxoa
aldatu- Martxoaren 1a – Consuelo Rubio, espainiar soprano eta mezzosopranoa (j. 1927).
- Martxoaren 3a – Miguel Ángel Alonso Samaniego, errioxar farmazialari eta politikaria, Arabako gobernadore zibila (j. 1921).
- Martxoaren 8a – Juan Agustin Zumalabe, euskal olerkaria eta itzultzailea (j. 1914).
- Martxoaren 9a – Max Delbruck, estatubatuar biologoa, 1969ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- Martxoaren 9a- Telesforo Monzon, bergarar idazle, euskaltzain eta politikaria, buruzagi jelkidea eta ondoren Herri Batasunaren sortzaileetako bat (j. 1904).
- Martxoaren 12a – Ángeles Ottein, espainiar sopranoa (j. 1895).
- Martxoaren 15a – René Clair, frantziar zinemagilea (j. 1898).
- Martxoaren 19a – André Capagorry, lapurtar politikaria (j. 1894).
- Martxoaren 19a – Margarita Lecuona, kubatar kantari eta konpositorea (j. 1910).
- Martxoaren 23a – Claude Auchinleck, britainiar militarra (j. 1884).
- Martxoaren 23a – Beatrice Tinsley, britainiar-zeelandaberritar kosmologoa eta astronomoa (j. 1941).
Apirila
aldatu- Apirilaren 5a – Bob Hite, estatubatuar abeslaria, Canned Heat taldeko abeslaria (j. 1943).
- Apirilaren 7a – Norman Taurog, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1899).
- Apirilaren 8a – Omar Bradley, estatubatuar militarra (j. 1893).
- Apirilaren 10a – Ignacio Untzeta, euskal herritar politikaria, EBBko presidentea.
- Apirilaren 12a – Luis Aranaz, nafar futbolari eta entrenatzailea (j. 1914).
- Apirilaren 12a – Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (j. 1914).
- Apirilaren 18a – Jose Muxika Muxika, gipuzkoar legegizona eta politikaria (j. 1894).
- Apirilaren 23a – Josep Pla, kataluniar idazlea (j. 1897).
- Apirilaren 25a – Joaquina Eguaras, nafarroan jaiotako andaluziar hebraista eta arabista, Granadako Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea (j. 1897).
- Apirilaren 26a – Francisco Belaustegigoitia, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria (j. 1897).
- Apirilaren 27a – Demetrio Beriain, Kataluniako nafar anarkista eta idazlea (j. 1911).
- Apirilaren 30a – Paco Bienzobas, euskal herritar futbolaria (j. 1909).
- Apirilaren 30a – María Josefa Cerrato Rodríguez, Espainian albaitaritzako unibertsitate-titulua lortu zuen lehen emakumea (j. 1897).
Maiatza
aldatu- Maiatzaren 1a – Rafael Aizpun, nafar legelari eta politikaria (j. 1889).
- Maiatzaren 1a – Heinosuke Gosho, japoniar zinemagilea (j. 1902).
- Maiatzaren 2a – René Kalisky, belgikar idazlea (j. 1936).
- Maiatzaren 3a – Nargis Dutt, indiar zinema aktore eta abeslaria (j. 1929).
- Maiatzaren 3a – Rafael Eguskiza Aurrekoetxea, bizkaitar futbolaria (j. 1912).
- Maiatzaren 5a – Bobby Sands, IRAko kide mitikoa, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- Maiatzaren 9a – Nelson Algren, estatubatuar idazlea (j. 1909).
- Maiatzaren 9a – Margaret Lindsay, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- Maiatzaren 9a – Lezo Urreztieta, euskal itsasgizon, abertzale, mugalari eta kontrabandista (j. 1907).
- Maiatzaren 11 – Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria (j. 1897).
- Maiatzaren 11 – Bob Marley, jamaikar abeslari eta musikagilea, reggae musikari ezagunena (j. 1945).
- Maiatzaren 12a – Francis Hughes, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1956).
- Maiatzaren 12a – Benjamin Sheares, Singapurreko 2. presidentea (j. 1907).
- Maiatzaren 18a – Juana Cruz, madrildar toreatzailea, Espainiako emakume toreatzaile aitzindarietako bat (j. 1917).
- Maiatzaren 18a – William Saroyan, estatubatuar idazlea (j. 1908).
- Maiatzaren 21a – Raymond McCreesh, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- Maiatzaren 21a – Patsy O'Hara, INLAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- Maiatzaren 23a – Joaquín Roa, euskal aktorea (j. 1895).
- Maiatzaren 24a - Marie-Andrée Schwindenhammer, trans pertsonen eskubideen aldeko ekintzaile frantziarra (j. 1909).
- Maiatzaren 25a – Ruby Payne-Scott, australiar fisikari eta astronomoa, erradiofisikan eta irrati-astronomian aitzindarietako bat (j. 1912).
- Maiatzaren 26a – Alberto Schommer Koch, alemaniar argazkilaria, Alberto Schommer García arabar argazkilariaren aita (j. 1897).
- Maiatzaren 28a – Mary Lou Williams, estatubatuar jazz piano-jotzaile eta musikagilea (j. 1910).
- Maiatzaren 28a – Stefan Wyszyński, poloniar kardinala (j. 1901).
- Maiatzaren 30a – Ziaur Rahman, Bangladeshko presidentea (j. 1936).
- Maiatzaren 31 – Giuseppe Pella, Italiako lehen ministroa (j. 1902).
Ekaina
aldatu- Ekainaren 2a – Nikolas Alzola, Bitaño, euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea (j. 1922).
- Ekainaren 2a – Andres Azkarate, nafar apaiz eta monjea (j. 1891).
- Ekainaren 4a – Augustin Anabitarte, gipuzkoar idazlea eta euskaltzain urgazlea (j. 1891).
- Ekainaren 11 – María Martos, espainiar feminista, Lyceum Clubaren sortzaileetako bat (j. 1888).
- Ekainaren 14a – Crescente Olariaga, gipuzkoar futbolaria (j. 1903).
- Ekainaren 19a – Juan José Crespo Galende, PCE (r)-ko eta GRAPOko bizkaitar militantea, 97 egun gose-greban igaro ondoren (j. 1953).
- Ekainaren 19a – Lotte Reiniger, alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea (j. 1899).
- Ekainaren 28a – Terry Fox, kanadar kirolaria eta minbiziaren ikerketa-ekintzailea (j. 1958).
Uztaila
aldatu- Uztailaren 1a – Marcel Breuer, hungariar-estatubatuar arkitekto eta altzarien diseinatzailea (j. 1902).
- Uztailaren 1a – Rushton Moreve, estatubatuar baxu-jotzailea, Steppenwolf taldeko kidea (j. 1948).
- Uztailaren 2a – Mercedes Prendes, asturiar aktorea (j. 1903).
- Uztailaren 5a – Jorge Urrutia, txiletar musikagilea eta irakaslea (j. 1903).
- Uztailaren 8a – Joe McDonnell, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1951).
- Uztailaren 12a – Boris Nikolaievitx Polevoi, errusiar idazlea (j. 1908).
- Uztailaren 13a – Martin Hurson, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1956).
- Uztailaren 16a – Jacob Wolfowitz, poloniar-estatubatuar estatistikaria (j. 1910).
- Uztailaren 19a – José María Pemán, espainiar idazle, politikari eta intelektuala (j. 1897).
- Uztailaren 21a – José Daniel Lacalle, euskal herritar militarra, Espainiako Aire Ministroa (j. 1897).
- Uztailaren 22a – Mattin Treku, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1916).
- Uztailaren 26a – Etienne Salaberri, So egilea, euskal apaiz, idazle eta kazetaria (j. 1903).
- Uztailaren 27a – William Wyler, suitzar-estatubatuar film zuzendaria (j. 1902).
- Uztailaren 31 – Omar Torrijos, panamar militarra eta politikaria (j. 1929).
Abuztua
aldatu- Abuztuaren 1a – Paddy Chayefsky, estatubatuar antzerkigile, gidoilari eta eleberrigilea (j. 1923).
- Abuztuaren 1a – Álvaro de Laiglesia, gipuzkoar eleberrigilea, antzerkigilea eta kazetaria (j. 1922).
- Abuztuaren 1a – Kevin Lynch, INLAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1956).
- Abuztuaren 2a – Kieran Doherty, Behin-behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1955).
- Abuztuaren 4a – Melvyn Douglas, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- Abuztuaren 5a – Jerzy Neyman, poloniar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria (j. 1894).
- Abuztuaren 8a – Thomas McElwee, irlandar errepublikarra, Behin-behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1957).
- Abuztuaren 10a – Carlos Iturraspe, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- Abuztuaren 14a – Karl Böhm, austriar orkestra zuzendaria (j. 1894).
- Abuztuaren 17a – Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (j. 1929).
- Abuztuaren 18a – Anita Loos, estatubatuar aktore, eleberrigile, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1888).
- Abuztuaren 20a – Michael Devine, INLAko kide sortzaileetako bat, 1981eko Irlandako gose greban (j. 1954).
- Abuztuaren 22a – Glauber Rocha, brasildar zinemagilea (j. 1939).
- Abuztuaren 27a – Valeri Kharlamov, euskal jatorriko izotz hockey jokalari sobietarra, historiako jokalari onenetakotzat hartua (j. 1948).
- Abuztuaren 29a – Mariano Ansó, Iruñeko lehen alkate errepublikarra (j. 1889).
Iraila
aldatu- Irailaren 1a - Benita Gorostizu Imaz, gipuzkoar baserritar eta idazlea (j. 1915).
- Irailaren 1a – Juanito Lope, gipuzkoar eskultorea eta marrazkilaria (j. 1917).
- Irailaren 1a – Albert Speer, alemaniar arkitektoa, Hirugarren Reicharen garaian Adolf Hitlerren arkitekto pertsonala (j. 1905).
- Irailaren 2a – Tadeusz Baird, poloniar musikagilea (j. 1928).
- Irailaren 3a – Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea (j. 1903).
- Irailaren 7a – Christy Brown, irlandar margolari eta idazlea (j. 1932).
- Irailaren 8a – Patricio Caicedo, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1899).
- Irailaren 8a – Bill Shankly, futbol manager eskoziarra (j. 1913).
- Irailaren 8a – Hideki Yukawa, japoniar fisikaria, 1949ko Fisikako Nobel Saria (j. 1907).
- Irailaren 9a – Jacques Lacan, frantziar psikiatra (j. 1901).
- Irailaren 12a – Eugenio Montale, italiar olerkaria, 1975eko Literaturako Nobel Saria (j. 1896).
- Irailaren 15a – Imanol Berriatua, euskal idazle, fraide frantziskotar eta euskaltzaina (j. 1914).
- Irailaren 16a – Tene Mujika, debar idazlea (j. 1888).
- Irailaren 16a – Émile Seitz, lapurtar politikaria (j. 1896).
- Irailaren 21a – Tony Aubin, frantziar konpositorea (j. 1907).
- Irailaren 25a – Hélène Elizaga, lapurtar margolaria (j. 1896).
- Irailaren 25a – Elena Mederos, giza eskubideen defendatzailea eta emakumeen eskubideen aldeko aktibista kubatarra (j. 1900).
- Irailaren 27a – Robert Montgomery, estatubatuar zinema aktore, zuzendari eta ekoizlea (j. 1904).
- Irailaren 28a – Rómulo Betancourt, Venezuelako presidentea (j. 1908).
- Irailaren 29a – Bill Shankly, eskoziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1913).
Urria
aldatu- Urriaren 5a – Gloria Grahame, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Urriaren 6a – Anuar as Sadat, Egiptoko presidentea (j. 1918).
- Urriaren 16a – Moshe Dayan, israeldar jenerala eta politikaria (j. 1915).
- Urriaren 17a – Luis Bernaola, bizkaitar jesuita eta ekonomialaria (j. 1903).
- Urriaren 17a – Albert Cohen, suitzar eleberrigilea (j. 1895).
- Urriaren 24a – Edith Head, estatubatuar jantzi-diseinugilea (j. 1897).
- Urriaren 29a – Georges Brassens, frantziar abeslari eta musikagilea, herrialde hartako ezagunenetarikoa (j. 1921).
- Urriaren 29a – Stylianos Mavromichalis, Greziako lehen ministroa (j. 1899).
Azaroa
aldatu- Azaroaren 1a – Joan Iturralde, euskal apaiza (j. 1897).
- Azaroaren 3a – Jean Eustache, frantziar idazle, aktore eta zinemagilea (j. 1938).
- Azaroaren 3a – Eraldo Monzeglio, italiar futbolaria (j. 1906).
- Azaroaren 7a – Will Durant, estatubatuar idazle, historialari eta filosofoa (j. 1885).
- Azaroaren 7a – Anjela Duval, bretainiar poeta (j. 1905).
- Azaroaren 10a – Abel Gance, frantziar zinemagilea (j. 1889).
- Azaroaren 12a – William Holden, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- Azaroaren 13a – Gerhard Marcks, alemaniar eskultorea (j. 1889).
- Azaroaren 19a – Lorenzo Albizua, bizkaitar futbolaria (j. 1920).
- Azaroaren 19a – Alphonse De Waelhens, belgikar filosofo neoeskolastikoa (j. 1911).
- Azaroaren 20a – Eduardo Aznar Coste, euskal kirolari eta enpresaburua (j. 1920).
- Azaroaren 21a - Maritxu Egiguren, bizkaitar erraketista (j. 1921).
- Azaroaren 22a – Hans Adolf Krebs, alemaniar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1900).
- Azaroaren 25a – Jack Albertson, estatubatuar aktore, komediante, dantzari eta abeslaria (j. 1907).
- Azaroaren 26a – Max Euwe, nederlandar xake jokalaria eta FIDEko presidentea (j. 1901).
- Azaroaren 27a – Lotte Lenya, austriar abeslari eta aktorea (j. 1898).
- Azaroaren 29a – Natalie Wood, estatubatuar aktorea (j. 1938).
Abendua
aldatu- Abenduaren 6a – Luis Olaso, gipuzkoar futbolari eta palaria (j. 1900).
- Abenduaren 6a – Aurora Villar Buceta, kubatar idazle, kazetari eta ekintzailea (j. 1907).
- Abenduaren 8a – Big Walter Horton, estatubatuar abeslari eta harmonika-jotzailea (j. 1917).
- Abenduaren 8a – Ferruccio Parri, Italiako lehen ministroa (j. 1890).
- Abenduaren 10a – Fermin Izurdiaga, eskuin muturreko nafar apaiza (j. 1903).
- Abenduaren 19a – María Dolores de Pablos, espainiar poeta eta astrologoa (j. 1917).
- Abenduaren 29a – Miroslav Krleža, kroaziar idazlea (j. 1893).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
aldatu- Otsaila – Milton Sirotta, Edward Kasner matematikariaren iloba, 10100 zenbakia izendatzeko googol izena proposatu zuena (j. 1911).
- Abuztua – Jose Lorenzo-Solís, bilbotar margolaria (j. 1916).
- Arsenio Merodio, Gallartako Txikitoa, bizkaitar palaria (j. 1897).
- Daniel Aranguren Mendizabal, gipuzkoar politikari jelkidea (j. 1905).
- Eduardo Baeza, arabar mediku eta politikaria, FET y de las JONSeko buruzagia (j. 1901).
- Eugène-Henri Duler, lapurtar eskultorea (j. 1902).
- Jan Gaztelu-Etxegorri, okzitanierazko zuberoar idazlea (j. 1896).
- Ramon Belaustegigoitia, Rabel, arabar idazle eta futbolaria (j. 1891).
- Salvador Arqueta, bizkaitar futbolaria (j. 1914).
- Petar Đurkovic, serbiar astronomoa (j. 1908).
- Fisika: Nicolaas Bloembergen, Arthur Leonard Schawlow eta Kai M. Siegbahn.
- Kimika: Kenichi Fukui eta Roald Hoffmann.
- Literatura: Elias Canetti.
- Medikuntza: Roger W. Sperry, David H. Hubel eta Torsten Wiesel.
- Ekonomia: James Tobin.
- Bakea: Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandataria.
Kanpo estekak
aldatu