Antonio Tejero
Antonio Tejero Molina (Alhaurín el Grande, Málaga, Espainia, 1932ko apirilaren 30a -) Espainiako militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia da eta 1981eko otsailaren 23ko Espainian jazotako estatu kolpearen buruzagietako bat. Tejerazo delako horretan, Espainiako Kongresuan hitza hartu eta ordu batzuz parlamentariak bahitu zituen. 30 urteko espetxe zigorra jaso zuen eta, teniente koronel izatera iritsi bazen ere, gorputzetik kanporatu zuten.
Antonio Tejero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alhaurín el Grande eta Las 3000 Viviendas, 1932ko apirilaren 29a (92 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | General Military Academy (en) UNED Geografia eta Historia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | guardia zibila eta ofizierra |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Guardia Zibila |
Gradua | mamografia |
Parte hartutako gatazkak | Sanjurjada |
Biografia
aldatuAntonio Tejero Molina Alhaurín el Granden jaio zen, Málagan, 1932ko apirilaren 30ean.
Antonio Tejero Molina guardia zibil egin zen 19 urte besterik ez zituenean eta Zaragozako Akademia Jeneral Militarrean ikasi zuen. 1951n egin zen guardia zibil eta Guardia Zibilak Gipuzkoan zuen komandantziako buru izan zen.
1955eko abenduan, Teniente mailara igo zuten, bere lehen jomuga Manresa izanik eta 3 urtez egon zen han. Afrika Mendebaldeko Polizia Territorial Espainiarrera igotzea eskatu zuen, baina ez zuten onartu, Katalunian soldaduen behar handia zegoela-eta.
1958an, Kapitain mailara igo zuten eta Galiziara mugitu zen, Miñoko konpainia batean agintari modura jarduteko. Ondoren Andaluziara mugitu zuten, Vélez-Málagara eta, azkenik, Kanarietara.
1963an, Komandante mailara igo zen eta Las Palmas Kanaria Handikora mugitu zen eta, hurrengo etapa Badajoz izan zen, bere karrerako etapa baketsuena pasa zuen tokia.
1974an, Teniente Koronel mailara igo zuten eta Gipuzkoara mugitu. Donostia eta Gasteizko Guardia Zibilen Komandantzietan agindu zuen.
Lurralde horretan egon zen bitartean, guardia zibil bezala formatu zen eta espainiar banderen erreketaren lekuko izan zen; ez ateratzeko ordena bazuten ere, bai bera eta baita bere gizonak ere bandera horiek salbatzera atera ziren eta, honegatik hilabete batez atxilotuta egon zen Madrilen eta Komandantzian zuen buruzagitza amaitu zen.
Hurrengo jomuga Málagako Komandantziaren Buruzagitza izan zen. Komunisten manifestazio batek gazte-erakundeen legalizazioa eskatzen zuen eta 18 urterekin adinez-nagusi izatea. Tejero hari ekiditera atera zen eta, arrazoi honengatik, hilabete batez atxilotu zuten eta komandantzia utzi behar izan zuen.
Extremadurara joan zen, bertan zuen lursail batera, eta orduan iritsi zitzaion Guardia Zibilen Zuzendaritza Nagusiko Jomugen Taldeko Buru izatearen izendapena, Madrilen.
1978an, Espainiako Erregeari ospe handia izango zuen gutuna idatzi zion El Imparcial egunkarian eta honek ere 14 eguneko atxilotuta ekarri zion eta azkenean gauzatu ez zen balizko postu galtzea ere bai. Idatzi hartan, Antonio Tejero Konstituzioaren kontra agertzen zen.
1978ko azaroan, lagun batzuekin elkartu zen Galaxia kafetegian, Madrilen; hemen diseinatu zuten Galaxia Operazioa, 7 hilabeteko espetxeratzea kostatu ziona. Kartzelatik atera ondoren, hilabete batzuk geroago, 23-F antolatzen hasiko zen.
Euskal Herrian egon zen bitartean, 3 alditan atxilotu zuten. Lehenengoa, Rodolfo Martín Villa ministroarekin bat ez zelako etorri, 20.000 biztanle baino gehiagoko tokietan Beneméritaren atzera-egitea sustatu baitzuen honek; bigarrena, ORT komandoko buruzagia atxilotu zuten bi guardia zibilak atxilotzeari uko egiteagatik eta hirugarrena, berriz, ikurriñari esleitu behat zitzaizkon ohoreez galdetzeagatik. Azken honen ondorioz, Málagara lekualdatu zuten, eta hemen ere zigortu egin zuten:
« | ... guardia zibil baten hiletak ziren, Málagakoa bera eta Bartzelonan hila; hileta bazkal-orduan izan behar zuela agindu zidaten, furgonetaz eta jende gutxien zebilen kaleak zeharkatuz. Gorpua eguerdiko 12:00etan atera zen, oinez eta, bere teniente koronel eta beste kide batzuen sorbaldetan, kale nagusienak zeharkatuz....[1] | » |
1979an prozesatuta izan zen Galaxia operazioa zela-eta eta 7 hilabeteko kartzela-zigorra eman zioten. Beste bi konspiratzaile ere izan zituen berarekin batera: ezagutzen ez dugun Estatu Nagusiko koronel bat eta Ricardo Sáenz de Ynestrillas Polizia Armatuko kapitaina, gero komandante egingo zutena eta, 1986ko ekainaren 17an, ETAk Madrilen erailko zuena.
« | ... Enigma bat baino gehiago dago Cortina komandantearen partaidetzaren inguruan. Ez 23-F eta aurreko egunetan soilik, baita CESID-ek data horren aurreko hilabeteetan izan zuenari buruz ere. Gauza asko dago ulertzen ez dena eta bat, nagusiena, nire ustez, informazio zerbitzua denez, Tejero teniente koronelak, Galaxia operazioaren ondoren, bijilantziarik ez izatea -edo bazuen?- eta Armada eta Cortinan arteko elkarrizketen berri ez izatea...[2] | » |
Erasoa Diputatuen Kongresuari
aldatu1981eko otsailaren 23ko goiza Antonio Tejero teniente koronelak Guardia Zibilaren Trafikoaren Zuzendari-bulegoan igaro zuen Miguel Manchado koronelarekin hitz egiten. Ez zuen troparik bere kargu eta Diputatuen Kongresua erasotzeko bere kideen laguntza behar zuen. Laguntza erabakiorra izango zuen, CESID-en zegoen Vicente Gómez Iglesias guardia zibilen kapitainarena. Ez dago guztiz garbi, baina litekeena da era berean CESID-eko komandante zen José Luis Cortinak irratitransimisioak ere eskura jartzea, ikertzaileen arreta piztuz. Juan García Carrés izango zen zibil bakarra estatu-kolpean eta guardia zibilak kuarteletik Diputatuen Kongresura eramango zituen autobusak erosiko zituen Tejeroren emaztearen izenean.
1981eko otsailaren 23ko arratsaldean, 200 bat guardia zibilek lagundurik, Diputatuen Kongresua hartu zuen, Leopoldo Calvo-Sotelo gobernuburu egiten ari ziren unean. Hurrengo goizeko 10:00ak arte bahituta izan zituen diputatutak, estatu-kolpeak porrot egin zuela onartu arte. Une oro egon zen Frankismo garaiko Sindikatu Bertikaleko buruzagi izan zen Juan García Carrés abokatu ultraeskuindarrarekin harremanetan. Sevillako Pedro Merry Gordon kapitain jenerala, Valentziako kapitain jeneral zen Jaime Milans del Bosch, Bartzelonako Pascual Galmes kapitain jenerala eta Zaragozako Elícegui Prieto kapitain jenerala alde zituela esan zion eta Jaime Milans del Bosch nahi zutela gobernuburu. Dudatan zeuden Madrilgo Quintana Lacacci kapitain jenerala, Balearretako de la Torre Pascual kapitain jenerala eta Kanarietako González del Yerro kapitain jenerala.
Valladolideko Campano kapitain jeneralak está para lo que vos queráis esan zion Joan Karlos erregeari.
Zein ote zen Tejeroren helburu? Errege-etxeak eta PSOEk onartuko zuen Alfonso Armadak gidatutako gobernuaren bila zebilen ala konstituzioarekin amaitzeko xedean Jaime Milans del Boschk zuzenduriko estatu-kope militarra zen?[3] Armadak bere asmoak komunikatu zizkionean eta alderdi guztietako ordezkariak nahi zituela bertan (sozialista, komunista eta nazionalistak barne), Tejerok ez zion hemizikloan sartzen utzi eta gainontzeko hirien altxamendu militarraren zain geratu zen.
Ez zen denbora asko pasa Ricardo Pardo Zancada infanteriako komandantea Kongresura etorri, Brunete dibisio korazatuko 113 polizia militarrekin batera, eraikuntza inguratu eta Polizia Nazionaleko GEO-ri sarrera ekidin zien arte. Pardo Zancadak bere laguntza erakutsi nahi zion Tejerori, honela.
« | ... Gero, 1981eko otsailaren 23ko 23:50ak aldera, Armada jenerala sartu zen Diputatuen Kongresuan eta hemiziklotik tropak ateratzeko agindua eman zion Tejero teniente koronelari, diputatuei zuzendu behar zitzaiela-eta, berak zuzenduko zuen gobernu bat aurkeztuz. Harantz zihoazenean, Tejerok ea Milans del Bosch gobernu horretako kide izango zen galdetu zion Armadari eta ea zein neurri hartuko ziren separatismoa eta terrorismoa gerarazteko. Armadaren erantzuna ez zuen gustukoa izan eta Tejerok ez zion hemizikloan sartzen utzi...
Kolpe saiakera hartan mertzenario gisa erabili zuten Tejero jeneral erradikalenek. Tejero Molinak Kongresua hartu zuen diktadura ezartzeko, bere egitekoa zen espainiar militar zen heinean eta ez da sekula hartaz damutu -ezta kartzela-zigorra gutxiagotuko zitzaiolako ere-... [4] |
» |
Epaiketa eta ondorengo urteak
aldatu1982an Justizia Militarreko Goren mailako Biltzarrak 30 urteko kartzela-zigorra eman zion. Epai hori Espainiako Epaimahai Gorenak berretsi zuen. Zigorraren lehenengo partea Mugardosen pasatu zuen Palmako gazteluan (Coruña) eta, gero, Figueresko San Fernandoko gazteluan (Girona) eta Alcalá de Henaresen (Madril) egon behar izan zuen, baina 1982an, Ferrolera eraman zuten, CESIDek aurkitu baitzuen beste estatu kolpe saio bat prestatzen ari zela.
Kartzelan zegoen bitartean, memoriak idatzi zituen, hizkuntzak ikasi eta Geografia eta Historiako karrera egin zuen.
1993ko irailean, hirugarren gradua eman zioten eta, 1996ko abenduaren 3an, baldintzapeko askatasuna lortu zuen, 23-Fko prozesatuen artean ateratzen zen azkena izan zelarik.
Guardia Zibilen gorputik bidali zuten eta graduazioa galdu zuen. Egun Madrilen bizi da; ezkonduta dago eta 6 seme-alaba ditu, horietako bat apaiza. Margotzen ikasi zuen kartzelan eta afizio horrekin jarraitzen du.
Bere erretiroan, ezer gutxi agertzen da. 2006an, gutuna bidali zuen Melilla Hoy egunkarira Kataluniako Estatutua kritikatuz[5] eta, 2012an, berriz, Artur Mas salatu zuen konspirazio eta sedizio saiakera egiteagatik[6].
Ikus, gainera
aldatuKanpo loturak
aldatu- (Gaztelaniaz) "23-F"-ari buruzko webgune berezia elmundo.es atarian
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Francisco Medina 23F La Verdad, 53. or
- ↑ Santiago Segura eta Julio Merino Jaque al Rey. Los enigmas y las incongruencias del 23-F ... dos años después, Planeta, Barcelona, 1983 ISBN 84-320-5692-8. 22. or. Jaime Milans del Bosch teniente Generalak eginiko hitzaurrea
- ↑ Gregorio Morán Adolfo Suárez: Ambición y destino, Ed Debate; Barcelona, 2009. ISBN 84-8306-834-6. 299. or eta hurrengoak.
- ↑ Santiago Segura eta Julio Merino Jaque al Rey. Los enigmas y las "incongruencias del 23-F ... dos años después, Planeta; Barcelona, 1983. ISBN 84-320-5692-8. 84-86. or.
- ↑ http://www.20minutos.es/noticia/93721/11/tejero/23-f/melillahoy/
- ↑ http://www.elmundo.es/elmundo/2012/11/22/espana/1353576099.html