Martxoaren 29
data
Martxoaren 29a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita zortzigarren eguna da, 89.a bisurteetan. 277 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1975 – ETAk, Jose Diaz Linares poliziako azpi-inspektorea erail zuen Donostian.
- 1980 – ETAk jarritako bonba batek, Azpeitian, José María Piris 13 urteko haurra hil zuen, eta Fernando García 11 urteko haurra larri zauritu.
- 1985 – Baionako "Les Pyreneés" taberna metrailatu zuten. Benoit Pecasteing hilik suertatu zen eta Jean Marc Mutio eta Pedro José Pikabea zaurituta gertatu ziren. Pierre Baldés in fraganti harrapatu zuten.
- 1992 – ETAren zuzendaritza atxilotu zuten Bidarten, Lapurdin. Frantziako eta Espainiako Poliziek elkarlanean egindako operazioan. Francisco Mujika Garmendia "Pakito", Jose Luis Álvarez Santacristina "Txelis" eta Joseba Arregi Erostarbe "Fiti" atxilotu zituzten.
- 2006 – Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleek deituriko greba izan zen.
- 2010 – Euskal Herriako gatazkari irtenbidea erraztu nahian nazioarteko aditu eta elkarte batzuek Bruselako Adierazpena sinatu zuten.
- 2012 –
- Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrinaren aurkako helegiteak bertan behera utzi zituen.
- Hego Euskal Herriko eta Espainiako greba orokorrak erantzun handia izan zuen.
Mundua
aldatu- 968 – Normandiarren eta galiziarren arteko Fornelosko gudua
- 1956 – Espainiako errege izango zen Juan Carlos Borboikoak, Alfonso bere anaia gaztea hil zuen tiroz. Familiak hasieran esan zuen bere buruari egin ziola tiro Alfonsok nahi gabe.
- 1974 – Qin Shi Huang enperadorearen Terrakotazko armada aurkitu zen Xi'an hiritik gertu.
- 1976 – Jorge Videla jeneralak boterea hartu zuen Argentinan.
- 2010 – 39 pertsona hil ziren Moskuko metroan egindako atentatuan.
- 2004 – Irlandan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2001 – 12. Korrikari hasiera eman zitzaion Gasteizen, apirilaren 8an Baionan amaitu zelarik.
- 2015 – Martxoaren 19an Urepelen hasitako 19. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
Mundua
aldatu- 1947 – Out of the Past (Iraganetik Kanpo) filma estreinatu zen, Jacques Tourneurek zuzendu eta Robert Mitchum, Jane Greer, Kirk Douglas eta Rhonda Fleming aktoreek antzeztu zuten.
- 1959 – Some Like It Hot (Batzuei Bero Gustatzen Zaie) filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta Marilyn Monroe, Tony Curtis, Jack Lemmon, George Raft, Joe E. Brown eta Pat O'Brien aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1948ko Bost Nazioen Txapelketa: Irlandak partida guztiak irabazi eta txapelketaz gain haren lehenengo Slam Nagusia eskuratu zuen.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1494 – Madalena Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea (h. 1504).
- 1801 – Eustasio Amilibia, Gipuzkoako diputatu nagusia eta Donostiako alkatea (h. 1864).
- 1853 – Ramón Castro, nafar politikari liberala, Valentzian bizi zena (h. 1923).
- 1864 – Henri Lutz, lapurtar musikagilea, sinfonietan aditua (h. 1919).
- 1882 – Antonio Lezama, arabar kazetari eta idazlea (h. 1971).
- 1896 – Francisco López Sanz, nafar kazetari eta politikari karlista (h. 1977).
- 1902 – Marcelino Agirrezabala, Txirri I.a, bizkaitar futbolaria (h. 1975).
- 1903 – Elvira Azkarate Etxebarria, 110 urte eta 206 egun bizi izandako bizkaitarra (h. 2013).
- 1910 – Joaquín Urkiaga, bizkaitar futbolaria (h. 1965).
- 1911 – Jose Antonio Arkotxa, euskal idazle eta antzerkigilea (h. 1996).
- 1925 – José Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistularia (h. 2015).
- 1926 – Luis Peña Gantxegi, gipuzkoar arkitektoa (h. 2009).
- 1931 – José Ramón Gurrutxaga, bizkaitar apaiz salestarra, Perun apezpiku izandakoa (h. 2017).
- 1940 – Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais, nafar poeta (h. 2015).
- 1948 – Daniel Astrain, nafar futbolari ohia.
- 1957 –
- Txarli Prieto, arabar politikaria, arabako PSE-EEko idazkari nagusia.
- Fernando Adolfo Gutiérrez Díaz de Otazu, bizkaitar militar eta politikaria.
- 1959 – Itxaro Borda, lapurtar idazlea.
- 1966 – Iñigo Urrutia, EHUko Administrazio-Zuzenbideko irakaslea.
- 1968 – Mario García Segura, nafar futbolari ohia.
- 1971 – Sara Oceja Salazar, bizkaitar arkitektua.
- 1972 - Joseba Irazusta, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – María del Mar Blanco, PPko bizkaitar politikaria.
- 1976 – Igor Astarloa, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1980 –
- Aritz Arruti, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Pablo Urtasun, nafar txirrindularia.
- 1981 – Kepa Errasti, gipuzkoar aktorea.
- 1984 – Aitor Zubieta, nafar pilotaria.
- 1985 –
- Fernando Amorebieta, bizkaitar futbolari ohia, Venezuelan.
- Maite López, gipuzkoar idazlea, poeta eta itzultzailea.
- 1986 – Xabier Castillo, bizkaitar futbolaria.
- 1992 – Ander Barrenetxea, bizkaitar txirrindularia.
- 2001 – Iñigo San Clemente, bizkaitar futbolaria.
- 2003 – Beñat Gerenabarrena, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1561 – Santorio Santorio, veneziar medikua (h. 1636).
- 1589 – Francisco de Alarcón, gaztelar apezpikua, Iruñeko apezpiku izandakoa (h. 1675).
- 1613 – Louis-Isaac Lemaistre de Sacy, frantziar apaiz, teologo, Bibliaren ikertzaile eta humanista (h. 1684).
- 1746 – Carlo Buonaparte, Napoleonen aita, nekazari eta merkataria (h. 1785).
- 1769 – Nicolas Jean de Dieu Soult, Burdinezko eskua, Frantziako Lehen Ministroa (h. 1851).
- 1788 – Karlos Maria Isidro Borboikoa, Espainiako infantea eta lehendabiziko erregenahi karlista (h. 1855).
- 1790 – John Tyler, Ameriketako Estatu Batuetako 10. Presidentea (h. 1862).
- 1799 – Edward Smith-Stanley, Erresuma Batuko lehen ministroa (h. 1869).
- 1816 – Tsultrim Gyatso, Tibeteko 10. Dalai Lama (h. 1837).
- 1826 – Wilhelm Liebknecht, alemaniar politikaria (h. 1900).
- 1853 – Elihu Thomson, ingeles ingeniari eta asmatzailea (h. 1937).
- 1854 – Lasminingrat, indonesiar idazle, itzultzaile eta irakaslea (h. 1948).
- 1865 – Gabriel Narutowicz, Poloniako presidentea (h. 1922).
- 1869 – Edwin Lutyens, ingeles arkitektoa (h. 1944).
- 1873 – Tullio Levi-Civita, italiar matematikaria (h. 1941).
- 1874 – Louise Henry Hoover, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 1944).
- 1877 – Aurora Cáceres Moreno, perutar idazle, kazetari eta feminista (h. 1958).
- 1879 – Alan Gardiner, XX. mende hasierako egiptologo ezagunenetakoa (h. 1963).
- 1885 – Dezső Kosztolányi, hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea (h. 1936).
- 1886 – Bertha Krupp, alemaniar industria-emakumea (h. 1957).
- 1889 – Warner Baxter, estatubatuar aktorea (h. 1951).
- 1892 – József Mindszenty, hungariar kardinala (h. 1975).
- 1895 – Ernst Jünger, alemaniar eleberrigilea (h. 1998).
- 1896 – Wilhelm Ackermann, alemaniar logikari matematikoa (h. 1962).
- 1899 – Lavrenti Beria, sobietar buruzagi komunista, polizia eta zerbitzu sekretuko (NKVD) zuzendaria (h. 1953).
- 1900 – John McEwen, Australiako 18. lehen ministroa (h. 1980).
- 1902 –
- Marcel Aymé, frantziar idazlea (h. 1967).
- William Walton, ingeles musikagilea (h. 1983).
- 1905 – Edward Burra, ingeles margolari, marrazkilari eta grabatzailea (h. 1976).
- 1907 – Elizabeth Thomas, estatubatuar egiptologoa (h. 1986).
- 1912 – Hanna Reitsch, alemaniar hegazkinlaria, nazien garaian hegazkin probatzailea, hegaldi errekor asko ezarri zituena (h. 1979).
- 1913 – Georges Candilis, azerbaijandar jatorriko frantziar arkitektoa (h. 1995).
- 1919 – Eileen Heckart, estatubatuar aktorea (h. 2001).
- 1922 – Francisco Rodríguez Adrados, espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa (h. 2020).
- 1927 – John Vane, britainiar farmakologoa, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2004).
- 1928 – Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea (h. 2009).
- 1929 – Lennart Meri, estoniar idazle, zinemagile eta politikaria (h. 2006).
- 1930 –
- Enrique V. Iglesias, espainiar-uruguaitar ekonomista eta politikaria.
- Anerood Jugnauth, Maurizioko presidente eta lehen ministroa (h. 2021).
- 1936 – Richard Rodney Bennett, britainiar musikagile eta piano-jotzailea (h. 2012).
- 1937 – Gordon Milne, ingeles futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1939 – Terence Hill, italiar aktorea.
- 1940 – Astrud Gilberto, brasildar abeslaria (h. 2023).
- 1941 – Joseph Hooton Taylor, Jr., estatubatuar fisikaria, 1993ko Fisikako Nobel Saria.
- 1943 –
- Paola Binetti, italiar medikua, pedagogo eta politikaria.
- Eric Idle, ingeles umorista, aktorea, zinema zuzendaria, gidoigilea eta musikagilea, Monty Python taldeko kidea.
- John Major, Erresuma Batuko lehen ministro ohia.
- Vangelis, musika elektronikoko greziar konposatzailea (h. 1943).
- 1944 –
- Nana Akufo-Addo, Ghanako presidentea.
- Jane Hawking, ingeles idazle eta hezitzailea.
- 1946 – Robert J. Shiller, estatubatuar ekonomialaria, 2013ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1947 – Aleksandr Viktorenko, errusiar kosmonauta (h. 2023).
- 1949 – Dave Greenfield, ingeles teklatu-jotzaile, abeslari eta egile abeslaria, The Stranglers taldeko kidea (h. 2020).
- 1950 –
- Mory Kanté, ginear abeslari eta kora-jotzailea (h. 2020).
- Mukar Txolponbaiev, kirgizistandar politikaria (h. 2020).
- 1951 – Roger Myerson, estatubatuar ekonomialari eta matematikaria, 2007ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1952 –
- John Gilligan, irlandar krimen antolatuko burua eta droga-trafikatzailea.
- Teófilo Stevenson, kubatar boxeolaria, adituen iritzian historiako boxeolari amateur onena (h. 2012).
- 1954 – Karen Ann Quinlan, 21 urterekin koman eroritako estatubatuar emakumea, eutanasiaren debatearen historian garrantzitsua (h. 1985).
- 1955 – Brendan Gleeson, irlandar aktorea.
- 1957 – Christopher Lambert, frantziar aktorea.
- 1958 – Tsutomu Sonobe, japoniar futbolari ohia.
- 1960 – Jo Nesbø, norvegiar idazle, futbolari ohi eta musikaria.
- 1961 – Michael Winterbottom, britainiar film editore, ekoizle eta zuzendaria.
- 1964 – Elle Macpherson, australiar top-model ohia, bere belaunaldiko modelorik ospetsuenetarikoa.
- 1966 – Jeroen Dijsselbloem, herbehereetar politikaria, Eurotaldeko presidentea.
- 1967 – Michel Hazanavicius, frantziar zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea.
- 1968 –
- Esther Arroyo, espainiar aktorea, modelo eta telebista aurkezlea.
- Lucy Lawless, zeelandaberritar aktorea.
- 1969 – Alicia Senovilla, espainiar aurkezlea.
- 1971 – Attila Csihar, Mayhem black metal taldeko abeslaria.
- 1972 –
- Rui Costa, portugaldar futbolari ohia.
- Priti Patel, britainiar politikaria.
- 1974 – Edwina Tops-Alexander, australiar zaldizkoa.
- 1975 – Claudia Zapata, txiletar akademiko feminista eta Latinoamerikako historia garaikidean espezialista.
- 1976 – Jennifer Capriati, estatubatuar tenislari ohia, historiako onenetakoa.
- 1978 –
- Eva Guillamón, espainiar artista, dokumentalgilea, kantaria, idazlea eta dramagilea.
- Igor Rakočević, serbiar saskibaloi jokalaria.
- 1979 – Estela Giménez, espainiar gimnasia-erritmiko ohia, entrenatzailea, publizitate-modeloa eta telebistako aurkezlea.
- 1983 – Maite Alberdi, txiletar ikus-entzunezko zuzendaria, zinema-zuzendaria, gidoigilea eta zinema-kritikaria.
- 1989 – Latavious Williams, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1995 – Ben Bentil, ghanatar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1874 –
- Eustaquio Díaz de Rada, nafar jeneral karlista (j. 1815).
- Nicolás Ollo, nafar jeneral karlista (j. 1816).
- 1900 – Victor Txabarri, bizkaitar enpresaburua, Marseillan (j. 1854).
- 1964 – Jazinto Rivas, Elgeta, euskal trikilaria (j. 1906).
- 1975 – Eugenio Zendoia, gipuzkoar arkitektoa, Bartzelonan (j. 1894).
- 1978 –
- Sylvia Baleztena Azkarate, nafar idazlea eta orientalista (j. 1886).
- Martin Plaa, euskal tenislaria (j. 1901).
- 1982 –
- Antonio Emery, gipuzkoar futbolaria (j. 1905).
- Esteban Muruetagoiena, bizkaitar medikua, tortura aztarna nabarmenak zituela (j. 1943).
- 2012 – Florentino Goiburu, gipuzkoar bertsolari eta artzaina (j. 1933).
- 2016 – Tomás Tueros, euskal sindikalista eta politikaria (j. 1932).
- 2017 – Hasier Etxeberria, euskal idazle, kazetari eta blogaria (j. 1957).
- 2021 – Xabier Markiegi, bizkaitar politikaria, irakaslea eta Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoa, Aguadulcen (j. 1938).
Mundua
aldatu- 1058 – Eztebe IX.a, Aita santua (j. c. 1020).
- 1582 – Obata Masamori, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat (j. 1534).
- 1629 – Jacob de Gheyn II.a, herbeheretar margolaria (j. c. 1565).
- 1675 – Juana de la Cruz, espainiar idazlea (j. 1597).
- 1772 – Emmanuel Swedenborg, suediar mistikoa, filosofoa eta zientzialaria (j. 1688).
- 1781 – Samuel Anton Bach, alemaniar organista (j. 1713).
- 1792 – Gustavo III.a Suediakoa, Suediako erregea (j. 1746).
- 1803 – Gottfried van Swieten, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren zerbitzuan zegoen aristokrata (j. 1733).
- 1830 – James Rennell, ingeles kartografoa eta geografoa (j. 1742).
- 1848 – John Jacob Astor, AEBetako lehen milioiduna (j. 1763).
- 1866 – Floris Adriaan van Hall, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1791).
- 1880 – Constantin Hansen, Danimarkako Urre Aroko margolaria (j. 1804).
- 1891 – Georges Seurat, frantziar margolaria (j. 1859).
- 1896 – Leo Fränkel, hungariar irultzailea (j. 1844).
- 1912, Terra Nova espedizioko kideak Hego Polotik itzuleran -
- Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scotten laguntzailetako bat zoritxarreko Terra Nova espedizioan (j. 1883).
- Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina (j. 1868).
- Edward Adrian Wilson, ingeles polar esploratzailea, medikua, naturalista eta ornitologoa (j. 1872).
- 1927 – Luigi Luzzatti, Italiako lehen ministroa (j. 1841).
- 1937 – Karol Szymanowski, poloniar musikagilea (j. 1882).
- 1939 – Gerardo Machado, Kubako presidentea (j. 1871).
- 1940 – Alexander Obolensky, anglo-errusiar printze, militar eta errugbi jokalaria (j. 1916).
- 1944 – Grace Chisholm Young, ingeles matematikaria (j. 1868).
- 1945 – Eileen O'Shaughnessy, britainiar poeta eta idazlea, George Orwellen lehen emaztea (j. 1905).
- 1947 – Hendrik van Gent, herbeheretar astronomoa (j. 1889).
- 1956 – Alfontso Borboikoa, Espainiako infantea, Juan Carlos I.a Espainiakoaren anaia (j. 1941).
- 1957 – Joyce Cary, irlandar eleberrigilea (j. 1888).
- 1970 –
- Vera Brittain, ingeles idazlea, anglikanoa, feminista eta bakezalea (j. 1893).
- Lev Kulexov, sobietar zinema teoriko eta pedagogoa, sobietar zinemaren aitzindarietakoa (j. 1899).
- Anna Louise Strong, estatubatuar kazetari, idazle eta aktibista (j. 1885).
- 1976 – Margarita Fofanova, errusiar militante boltxebikea (j. 1883).
- 1977 – Eugen Wüster, austriar industrialaria eta terminologoa, terminologia diziplinaren sortzailea (j. 1898).
- 1979 – Yahya Petra Kelantangoa, Malaysiako erregea (j. 1917).
- 1980 –
- William Gemmell Cochran, eskoziar estatistikaria (j. 1909).
- Vicente López Carril, espainiar txirrindularia (j. 1942).
- 1982 –
- Walter Hallstein, alemaniar politikari eta diplomazialaria, Europako Batzordeko lehenbiziko lehendakaria (j. 1901).
- Carl Orff, alemaniar musikagilea (j. 1895).
- 1983 – Maurice Kendall, britainiar estatistikaria, Kendallen tau estatistikoaren asmatzailea (j. 1907).
- 1985 –
- Jeanine Deckers, ordena erlijioso dominikarreko belgikar moja eta abeslaria (j. 1933).
- Janet Watson, britainiar geologo eta geologia-irakaslea (j. 1923).
- 1988 – Dulcie September, apartheidaren aurkako hegoafrikar ekintzaile politikoa (j. 1935).
- 1990 – Isabel de Ceballos-Escalera y Contreras, espainiar museo zuzendaria eta kontserbadorea (j. 1919).
- 1992 – Paul Henreid, estatubatuar zinema-aktore eta zuzendaria (j. 1908).
- 1997 - Ruth Sager, estatubatuar genetista (j. 1918).
- 1999 – Gyula Zsengellér, hungariar futbolaria (j. 1915).
- 2003 – Tadao Horie, japoniar futbolaria (j. 1913).
- 2007 – Tosiwo Nakayama, Mikronesiako Estatu Federatuetako lehendabiziko presidentea (j. 1931).
- 2009 – Helen Levitt, estatubatuar argazkilaria (j. 1913).
- 2015 – Margarita Rivière, kataluniar kazetari eta idazlea (j. 1944).
- 2016 – Patty Duke, estatubatuar aktorea (j. 1946).
- 2017 – Alexei Alexeevitx Abrikosov, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria (j. 1928).
- 2019 – Agnès Varda, frantziar argazkilari eta zinemagilea, Nouvelle vague mugimenduko kidea (j. 1928).
- 2020 –
- Philip Warren Anderson, estatubatuar fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- José Luis Capón, espainiar futbolaria (j. 1948).
- Emilia Currás, espainiar irakaslea, kimikaria, dokumentalista eta informatologoa (j. 1927).
- Krzysztof Penderecki, poloniar musikagilea (j. 1933).
- 2021 –
- Carlos Busqued, argentinar idazlea, irratsaio-ekoizlea, ingeniaria eta unibertsitate irakaslea (j. 1970).
- Bashkim Fino, Albaniako lehen ministroa (j. 1962).
- 2024 –
- Jules Ajodhia, surinamdar politikaria (j. 1945).
- Gerry Conway, ingeles musikaria, Jethro Tull eta Fairport Convention taldeetako kidea (j. 1947).
- Louis Gossett Jr., estatubatuar aktorea (j. 1936).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Sehaska egutegiko izendegia: Hegoi, Hodei/Hodeia/Hodeitza eta Ubedi (Ataungo mendia).
Kanpo estekak
aldatu