Anne de Gaulle
Anne de Gaulle (Treveris, Prusiako Estatu Askea, 1928ko urtarrilaren 1a – Colombey-les-Deux-Églises, Marne Garaia, Frantzia, 1948ko otsailaren 6a) Charles de Gaulle eta Yvonne de Gaulleren hiru seme-alabetatik gazteena izan zen.
Anne de Gaulle | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Treveris, 1928ko urtarrilaren 1a |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Colombey-les-Deux-Églises, 1948ko otsailaren 6a (20 urte) |
Hobiratze lekua | grave of Charles de Gaulle (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Charles de Gaulle |
Ama | Yvonne de Gaulle |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Bizitza
aldatu1928ko urtarrilaren 1ean jaio zen Treverisen (han, aita batailoiko komandante zela). Downen sindromearekin jaio zen[1].
De Gaulleren senideen arabera, bera ez zen oso erakusgarria senideekin. Philippe eta Élisabeth seme-alabekin aita zorrotza zen, baina Annerekin oso irekia eta maitakorra[2].
Annek Marguerite Potel izeneko irakaslea zuen[3]. 1947an, lana utzi zuen hamabost urteko zerbitzuaren ostean[4].
1948ko otsailaren 6an Anne hil zen, 20 urte zituela, bronkopneumoniaren ondorioz. Hil zen egunean, Charles de Gaullek emaztearen besoa hartu eta esan zion: «Orain besteak bezalakoa da»[5]. Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten otsailaren 8an[6].
Ondarea
aldatu1945ean, Yvonne de Gaullek Vert-Cœur gaztelua erosi zuen Milon-la-Chapellen (Yvelines) eta Anneren omenez emakume gazte desgaituentzako osasun-etxe bat jarri zuen[7].
1962ko abuztuaren 22an, Jean Bastien-Thiryk Charles de Gaulle hillzen saiatu zen Petit-Clamarteko atentatuan. Beraren bertsioaren arabera, bala hilgarria gelditu egin zen, hain zuzen ere, Anneren argazkian[8].
1970eko azaroan, Charles de Gaulle Colombey-les-Deux-Églisesko hilerrian lurperatu zuten alabaren ondoan. Handik bederatzi urtera, haren emaztea ere han lurperatu zuten[9].
De Gaulle 2020ko filmean, Clémence Hittinek Anne de Gaulleren papera egin zuen[10].
2022ko abenduaren 3tik 10era, Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Egunaren esparruan, Paris-Charles de Gaulle aireportuaren izena aldi baterako aldatu zuten Anne de Gaulle bihurtzeko, pertsona desgaituen inklusioari arreta erakartzeko[11].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Fenby, Jonathan. «The little girl who conquered de Gaulle» The Times 2010-06-15 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Le Bihan, Adrien. (1996). Le Général et son double : de Gaulle écrivain. Paris: Flammarion, 231 or. ISBN 2080673416..
- ↑ (Ingelesez) Argyle, Ray. (2014). The Paris Game. Charles de Gaulle, the Liberation of Paris, and the Gamble that Won France. Dundurn Press ISBN 9781459722880. (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Neau-Dufour, Frédérique. (2010). Yvonne de Gaulle. Fayard, 308 or. ISBN 9782213627502..
- ↑ (Frantsesez) Boisdeffre, Pierre de. (1978). De Gaulle malgré lui. Albin Michel, 39 or..
- ↑ (Frantsesez) Cabot, Emilie. «Le touchant hommage de Sophie Cluzel à Anne de Gaulle» Paris Match 2018-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Geais, Pierrick. «Récit : La véritable histoire d’Anne de Gaulle, la fille handicapée du Général» Vanity Fair 2020-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Tauriac, Michel. «Philippe de Gaulle : la mort de mon père» Le Point 948: 58. 1990-11-19.
- ↑ (Frantsesez) «Tombe du general de Gaulle a Colombey-les-Deux-Églises» Pays de Chaumont en Champagne (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Bariéty, Aude. «Clémence, interprète d'Anne de Gaulle et atteinte de trisomie, a retrouvé un établissement» Le Figaro 2020-06-13 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).
- ↑ (Frantsesez) Vuillez, William. «Roissy : pourquoi l’aéroport est-il renommé "Anne-de-Gaulle" ?» RTL 2022-12-03 (Noiz kontsultatua: 2023-09-22).