Antonio Oliden
Antonio Oliden Tolosa (Orio, 1926ko otsailaren 8a - Lasarte-Oria, 2023ko uztailaren 6a) euskal arraunlaria izan zen. Kirol honen historiako kirolari handienetakoa izan zen, beste zenbait garaipenen artean 11 Kontxako Bandera irabazi baitzituen (10 arraunlari gisa eta bat patroi lanetan).
Antonio Oliden | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Orio, 1926ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Lasarte-Oria, 2023ko uztailaren 6a (97 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arraunlaria |
Kirol ibilbidea
aldatuAntonio Oliden Orioko Ortzaika auzoan jaio zen. 1946ko Espainiako Txapelketa irabaziz egin zuen debuta traineruan. Haren kirol jardueraren zatirik handiena Orioko traineruari loturik egon zen arren, lehenengo Kontxako Bandera Donostiako Esperanzarekin lortu zuen, 1950an; izan ere, gipuzkoarren selekzio bat egin zen Zierbenak Kontxako Bandera irabaz zezan ekiditeko. Hurrengo banderak Orioko traineruarekin lortu zituen; tartean, Aginagarekin eskuraturiko bi ere badaude, 1957koa eta 1960koa. Oriorekin lortu zuen azken Kontxako Bandera 1964koa izan zuen.
1965ean, Orio Arraunketa Elkartea sortu zen, eta hasieratik aulki mugikorra bultzatzen hasi zen Antonio Oliden. Ortzaikako hainbat arraunlarik Lasartera jo zuten, eta bi Kontxako bandera irabazi zituzten, bigarrena Oliden patroi zela. 1971ean egin zuen debuta patroi lanetan, Klaudio Etxeberria "Gorria" ordezkatuz, eta 1978 arte ibili zen bertan. Tartean, Gipuzkoako 5 txapelketa eta Kantauri itsasaldeko bandera garrantzitsuenak irabazi zituen. 1980an, Zumaiako patroia ere izan zen; ordurako, 54 urte zituen jadanik.
Hauek dira, beraz, izan zituen taldeak, hurrenez hurren:
Taldea | Denboraldiak |
---|---|
Orio | 1946-1964 |
Esperanza (Donostia) | 1950 |
Aginaga | 1957 eta 1960 |
Lasarte-Michelin | 1971-1978 |
Zumaia | 1980 |
Palmaresa
aldatu- Kontxako Banderak (11): 1950, 1951, 1952, 1953, 1955, 1957, 1958, 1960, 1964, 1969 eta 1973.
- Espainiako Traineru Txapelketak (5): 1946, 1951, 1952, 1955, 1969.
- Gipuzkoako Traineru Txapelketak (5): 1970, 1974, 1975, 1976, 1977.
- Espainiako Trainerilla Txapelketak (2): 1952, 1953.
- Espainiako Batel Txapelketak (2): 1951, 1952.
- Bandera nagusiak:
- Nerbioiko Sari Handia (2): 1969, 1975.
- El Corte Ingles Bandera (1): 1974.
- Generalisimoaren Kopa (A Coruña) (2): 1973, 1975.
- Zarauzko Ikurrina (1): 1977.
Ikus, gainera
aldatuBibliografia
aldatu- Orio en el Remo, 75 años de historia, Luis Azcue Aldaz
Kanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Auñamendi Eusko Entziklopedia.