Kontxako Bandera
Kontxako Bandera Donostiako Kontxako badiatik abiatuta jokatzen den estropada ospetsua da. 1879. urtean ospatu zen lehen aldiz eta, horrela, egun Bizkaiko golkoko estropada zaharrena da. 128 edizio izan ditu gizonezkoetan (2023 artean), eta guztira 741 traineru lehiatu dira bertan historian zehar. Emakumezkoetan 16 edizio izan ditu (2023 artean).
Kontxako badia, Donostia, Euskal Herria 2024ko Kontxako Banderako txapeldunak: Bermeo Urdaibai (gizonezkoak) Arraun Lagunak (emakumezkoak) | |
1933ko estropadako une bat. | |
Kirola | Arrauna |
---|---|
Sorrera urtea | 1879 |
Partehartzaileak | TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Galiziako Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuak daude |
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Errekorrak | Gizonezkoak: 18:53.52 (Bermeo, 2017) 38:04.76 (Bermeo, 2014) Emakumezkoak: 10:23.32 (Arraun Lag, 2023) 21:01.14 (Arraun Lag, 2023) |
Saria | Kontxako Bandera |
2024ko Kontxako Bandera | |
Kontxako Banderaren webgunea |
Arraunaren Olinpiada ezizena jaso ohi du, estropada denetan ospetsuenetakoa baita. Izena traineru irabazleak garaikur moduan jasotzen duen Donostiako bandera handi brodatutik dator. Iraileko lehen bi asteburuetan jokatzen da, zortzi traineruren artean; lehen igandearen aurreko ostegunean, erlojuaren aurkako sailkapen estropada bat egiten da, zortzi horiek zehazteko.
Estropada ikusi eta euren traineruak animatzeko, hirira 100.000 pertsona inguru bertaratzen dira[1] eta Kantauri itsasoko kostaldeko milaka jarraitzaile Donostiako kaian, Pasealeku Berria, Santa Klara uhartea, Urgull eta Igeldo mendien magaletan biltzen dira, horietako asko beren traineruen kolorez jantzita. Bestalde, egun horretan kalean nahiz tabernetan artekariak eta apustulariak ere izan ohi dira. Estropadaren ondoren, Donostiako Parte Zaharrean jai giroan biltzen dira jarraitzaile guztiak.
2008tik aurrera, emakumezkoen Kontxako Bandera ere jokatzen da. Hasieran lau traineru aritzen ziren, eta, 2016tik aurrera, zortzi ontziren artean jokatzen da bandera, gizonezkoen kasuan bezala.
Ezaugarriak
aldatuEstropada eremua
aldatuEstropada honetan era tradizionalean arraunean egiten da, hau da, 4 traineru luzeko txanda bi, hiru itsas milia eta egun bitan. Joan-etorri bakarreko (ziaboga bat) estropada da. Irteera balizak Kontxako hondartzatik gertu eta kanpokoak Kontxako badiatik at daude.
Sailkapen estropada
aldatuEstropadan parte hartzeko, lehenengo jardunaldiaren aurreko ostegunean sailkapen estropada egiten da. Erlojuaren aurkako estropada honetan, TKE Ligako klub guztiak eta KAE Liga eta Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako klub onenak gonbidatuta daude. Sailkapen estropada honetako zazpi traineru onenak Kontxako Banderan parte hartzen dute. Zortzigarren trainerua anfitrioia da, berez, Donostiako talde bat. Donostiako talde bakarra badago, zuzenean sailkatzen da, baina, gehiago badaude, Aste Nagusian egiten den erlojuaren aurkako estropada bateko irabazlea da hautatua. 2007an traineru donostiar guztiak bateratu egin ziren eta Donostirarra Kaiarriba elkartea zuzenean sartzen da.
2008tik aurrera emakumezkoen traineruen Kontxako Bandera ere jokatzen da eta sailkapenerako sistema bera erabiltzen da.
Amaierako sailkapena eta bandera ematea
aldatuIraileko lehen bi igandetan jokatzen da eta egun bietako denborak batzen dira Banderaren sailkapena osatzeko. Bigarren igandean lehen txandako traineruek ere posible dute Bandera irabazte, inoiz gertatu ez bada ere. Lehen udaletxean ematen zen Bandera baina azken hamarkadetan Ciudad de San Sebastián itsasontzian ematen zaie irabazleei. Han biltzen dira gizonezko eta emakumezko arraunlari txapeldunak.
-
Donostiako portua jendez lepo.
Historia
aldatuAurrekariak
aldatuEuskal Herrian estropadak bizimodu jakin baten ondorioz sortu ziren: itsaso irekiko arrantza nahiz arrantzaleen bizimodua eta giroa. Traineruen eskifaiak ordu luzez arraunean aritzeko gai ziren gizaseme sendoez osatuak zeuden; traineruetan arrantza-guneetara iritsi eta behin arraina ontziratu ondoren, martxa egin eta bizi-bizi porturantz itzultzen ziren, bertan arraina enkantean lehenbailehen saltzeko asmoz.
Denbora igaro ahala, eta jada XIX. mendean, ontzietan motorrek giza indarra ordezkatu zuten. Baina, urte askotan zehar, arraunak eta estropadek arrantza munduarekin estuki lotuta jarraitu zuten. Euskal Kostaldeko arraunlari onenak arrantza sektoreko arrantzale profesionalak ziren. Gaur egun ere, nahiz eta arraunlarien artean mota askotako kirolariez osatuak egon, arrantzale usadio luzea duten udalerrietako elkarteetan taldekatu ohi dira arraunlariak: Hondarribia, Pasai Donibane, Pasai San Pedro, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Ondarroa, Bermeo, Sestao, Santurtzi...
Kontxako Bandera
aldatuKontxako Bandera ez zen izan traineruen arteko lehenengo estropada, baina gaur egun urtero egiten direnen artean zaharrena da. Datu historikoen arabera, 1871n Hondarribia eta Pasaiak elkarren arteko desafioa jokatu zuten: Hondarribiatik Donostiaraino pasaitar eta hondarribitarrak nor lasterragoan aritu ziren, azkenik pasaitarrak nagusituz.
Lehenengo edizioa 1879an jokatu zen eta Donostiako Udako Jai Egitarauko beste osagai bat besterik ez zen. Estropada horretan, aurretik beraien nagusitasuna erakutsi eta diruaren truke desafioetan lehiatu ohi ziren udalerrietako traineruek parte hartu zuten; horregatik, Donostiako Udalak lehen aipatutako Hondarribia eta Pasaiako traineruak gonbidatu zituen.[2] Iraileko igande hartan ospatutako estropadaren arrakastaren eta hirira bertaratutako jendetza andanaren ondorioz, Donostiako Udalak ondorengo urteetako jai egitarauetan estropadak sartzea eragin zuen.
Geroztik, Gerra Zibilean eta XIX. mendeko bukaerako eta XX. mendeko hasierako urte batzuetan izan ezik, urtero jokatu izan da Kontxako Bandera.
Arraun munduan egun duen garrantzia ikusita harrigarria bada ere, 1882-1888, 1902-1907 eta 1912-1914 urte bitartean ez zen Banderarik izan, batzuetan traineruak parte-hartzeko interesatuak ez zeudelako eta beste hainbat ikamika ere izan zirelako. Bestalde, hainbat urtetan Donostiako udalarentzat kategoria gutxiko kirola omen zen arrauna; horien ordez belaontzien estropadak egin zituzten XX. mendeko hasierako urte horietako batzuetan. Hala ere, herrian zuen indarra ikusita, urte apur horietako eten txikia gainditu zen, eta traineru estropadak antolatzen jarraitu zen.
1950eko hamarkada inguruko urte batzuk ere ez ziren batere errazak izan antolatzaileentzat. Urte latzak izan ziren arraun kirolarentzat: apenas ontzirik eratzen zen lehiarako, eta Donostiako antolatzaileek herriz herri bila joan behar izaten zuten, tripulazioak eratu eta Donostiara joan zitezen, Bandera bertan behera ez uzteko. Arraunarentzat oso urte latzak ziren haiek, eta Donostiak antolakuntzan egindako ahaleginari esker jarraitu zuen aurrera estropada hark. Gerora, indarra berreskuratzen hasi zen, arraunketa indarberritzearekin batera. Gaur egun, TKE Liga eta bestelako ligak eratuta dauden arren, Kontxako Bandera irabazteak urte osoa justifikatzen duen ospea ematen du oraindik ere.
-
Festa giroa: Parte Zaharreko Portu kalea Kanpandegi kaletik ikusia, 2005eko Kontxako Banderaren egunean.
-
Zumaiako zaletuak Parte Zaharrean.
-
Pasai Donibaneko zaletuak Pasealeku Berrian.
Araudia
aldatuUrtero iraileko lehenbiziko bi igandetan jokatu ohi da, eguerdiko hamabietan: zortzi traineruekin launako bi txanda egiten dira, eta lehen igandeko lau denbora onenak lortzen dituzten traineruak bigarren igandeko txanda nagusira igarotzen dira, ohorezko txandara. Bi igandeetako denborak batuz eratzen da azken sailkapena.
Estropadak 3 itsas miliako distantzia klasikoa du, baina lau luzeren ordez, ziaboga bakarra eta bi luze izan ohi dira Kontxan.
Horiek oinarrizko arauak dira. Beste arau gehigarri batzuk ere badaude, urteak pasatu ahala garai ezberdinetara moldatuz joan diren arauak. Honela, 1950-70 hamarkadetan Donostiako Udalak jarritako traineruetan aritu behar izan zuten klubek. Diseinu bereko traineruak ziren 300 kg baino gehiagoko Ikatzeta traineru astun haiek. Gaur egun 200 kilo inguruko ontziak erabiltzen dira (ezin dira 200 kilo baino arinagoak izan).
Arraunlariak
aldatuArraunlariak eta euren elkarteekiko loturari dagokionez, Kontxako Banderako araudia garaien arabera aldatuz joan da. Honako urte hauek gutxi gorabehera Kontxako Banderan arraunlariei elkarte batean arraun egiteko eskatzen zitzaizkien eskakizunak adierazten dituzte:[3]
- 1879-1912: Arrantza traineruko lan-talde edo kuadrillan ohiko kidea izatea.
- 1913-1928: Ordezkatzen zen udalerriko arrantza industrian jardutea.
- 1929-1958: Traineruak ordezkatzen zuen udalerriko bizilaguna izatea.
- 1958-1976: Ordezkatzen zen udalerria edo elkartea kokatzen zen ibai-arroan bizitzea.
- 1976tik aurrera: Kontratazio askatasuna eta arraun egiten zen arraun taldean fitxa edukitzea.
Saria: Bandera
aldatuUrte askotan, Donostiako Banderaren egilea Itziar Alduntzin donostiarra izan zen, lan horretan eskuz aritu izan zen urte luzez. Eginkizun hau hiri honetako Etxaide kalean jostun-tailerra zuen Maruja Carballorekin 8 urtez ikasi zuen, eta gero bere gain hartu zuen garaikurra bordatzeko ardura.[3]
Azken urteotan, bestelako enpresek hartu izan dute bandera egiteko zeregina.
Bitxikeriak
aldatuDonostiako Banderari buruzko hainbat datu:[3]
- Bandera egiteko behar den oihal kopurua: 7 metro eta erdi.
- Erabilitako haria: Urdina (6000 m.); Urre Zaharra (2500 m.); Hainbat Kolore (2000 m.)
- Erabilitako denbora: 400 ordu inguru.
Estatistikak
aldatuHerriak, lorturiko banderen arabera
aldatu- Guztira:
Herria | Banderak |
Orio | 35 |
Donostia | 16 |
Pasai San Pedro | 15 |
San Juan | 15 |
Hondarribia | 14 |
Sestao | 8 |
Bermeo | 7 |
|
|
Patroiak, lorturiko banderen arabera
aldatu
|
|
Arraunlariak, lorturiko banderen arabera
aldatu
|
|
Denborarik onenak
aldatu
|
|
Jarraian irabazitako edizioen errekorrak
aldatuErrekorra | Kluba | Banderak | Urteak |
Edizio kontsekutiboak | Donostia | 7 | 1883 - 1894[4] |
Urte kontsekutiboak (gizonezkoak) | San Pedro | 6 | 1927 - 1932 |
Urte kontsekutiboak (emakumeak) | Galizia (Rías Baixas) | 5 | 2008 - 2012 |
San Juan | 5 | 2014 - 2018 |
Emakumezkoen Kontxako Bandera
aldatu2008ko irailean Emakumezkoen lehenengo Kontxako Bandera egin zen. Zortzi taldek hartu zuten parte, hiru gipuzkoarrek, bizkaitar batek, kantabriar batek, galiziar batek eta bi kataluniarrek. Emakumezkoen Kontxako Bandera 2.778 metrotara (1,5 itsas milia) jokatzen da, gizonezkoen distantziaren erdia.
Sailkapena erlojupeko estropadan egiten da eta lau onenek parte hartzen zuten Kontxako Banderan hasiera batean. 2016tik aurrera, berriz, aldaketa izan zen: gizonezkoek bezala zortzi partaide dira igandeetan, eta horietako bat traineru donostiarra izaten da. Azken urteetan bi traineru donostiar izan dira goren mailan, baina Donostiarra soilik da sailkapena jokatu behar ez duena.
Hasierako ekitaldietan iraileko bigarren igandean jokatu bazen ere 2011tik aurrera bi jardunaldi izaten ditu estropadak, iraileko lehen bi igandeetan, alegia. Emakumezkoen txandak jokatzen dira lehenik, eta jarraian gizonezkoenak.
Bandera jokatu zen lehen bost edizioetan Galizia izan zen garaile, eta lehen garaile euskalduna Zumaia izan zen. Ondoren sanjuandarren bolada etorri zen Hibaikarekin lehia gogorrean. Azken urteetan Orio eta Arraun Lagunak izan dira nagusi. Aipatzekoa da Arraun Lagunak taldeak 2021ean donostiarren garaipen berri bat lortu zuen 71 urteren ondoren.
Edizio guztien aurkibidea
aldatuEdizio guztietako irabazleak
aldatuGizonezkoak
aldatuEmakumezkoak
aldatuEdizioa | Urtea | Garailea | Trainerua | Patroia |
I | 2008 Gehiago |
Galizia | Laura Hermo | |
II | 2009 Gehiago |
Galizia (Rias Baixas) | Laura Hermo | |
III | 2010 Gehiago |
Galizia (Rias Baixas) | Laura Hermo | |
IV | 2011 Gehiago |
Galizia (Rias Baixas) | Laura Hermo | |
V | 2012 Gehiago |
Galizia (Rias Baixas) | María Gil | |
VI | 2013 Gehiago |
Zumaia | Telmo Deun | Nagore Osoro |
VII | 2014 Gehiago |
San Juan | Batelerak | Inder Paredes |
VIII | 2015 Gehiago |
San Juan | Batelerak | Nerea Perez |
IX | 2016 Gehiago |
San Juan | Batelerak | Nerea Perez |
X | 2017 Gehiago |
San Juan | Batelerak | Nerea Perez |
XI | 2018 Gehiago |
San Juan | Batelerak | Nerea Perez, Izaro Lestayo |
XII | 2019 Gehiago |
Orio | Txiki | Nadeth Agirre |
XIII | 2020 Gehiago |
Orio | Txiki | Nadeth Agirre |
XIV | 2021 Gehiago |
Arraun Lagunak | Lugañene | Andrea Astudillo |
XV | 2022 Gehiago |
Orio | Txiki | Nadeth Agirre |
XVI | 2023 Gehiago |
Arraun Lagunak | Lugañene | Andrea Astudillo |
XVII | 2024 Gehiago |
Arraun Lagunak | Lugañene | Andrea Astudillo |
Iruditegia
aldatuIkus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Donostiako Bandera. Donostiako Udal webgunea
- ↑ Arraunaren Olinpiadak. Argia.com[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b c Donostiako Bandera. Historia. Donostiako Udal Webgunea. (Gaztelaniaz)
- ↑ Urte bitarte horretako hainbat urtetan ez zen jokatu banderarik. Gainera, Donostiak ez zuen errekorra handitzeko aukerarik izan, 1895ko edizioan ez zitzaiolako parte hartzen utzi, beste herriak apunta zitezen animatzeko. (AGUIRRE, Rafael (2002): 20 or.)
Bibliografia
aldatu- AGUIRRE, Rafael (2002): Donostiako Estropadak (1879 - 2001) Regatas de la Concha. Donostia: Kutxa Fundazioa, ISBN 84-7173-414-1
- OBREGÓN SIERRA, Angel (2015): Historia de las traineras. 1939 - 1963. Del esplendor a la crisis. Santander. ISBN 978-84-608-4724-3
Kanpo estekak
aldatu- Webgune ofiziala
- Kontxako Banderaren webgune bat, urte guztietako parte hartzaileak, denborak eta bestelako datuak eskaintzen ditu.
- (Gaztelaniaz) Kontxako Banderari buruzko dokumentala ikusgai. Canal+. Youtube.com
- Argazki galeria Kontxako Banderako argazki zahar ugari, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gure Gipuzkoa webgunean.