Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Arcangelo Corelli (Fusignano, gaurko Ravenako probintzia eta Emilia-Romagna eskualdea, 1653ko otsailaren 17a-Erroma, 1713ko urtarrilaren 8a), biolin-jotzaile eta barroko garaiko musika-konposatzaile italiarra izan zen.

Arcangelo Corelli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakArcangelo Corelli
JaiotzaFusignano1653ko otsailaren 17a
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma1713ko urtarrilaren 8a (59 urte)
Hobiratze lekuaAgriparen Panteoia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
latina
Irakaslea(k)Leonardo Brugnoli (en) Itzuli
Giovanni Benvenuti (en) Itzuli
Giovanni Battista Bassani (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolin-jotzailea eta biola-jotzailea
Lan nabarmenak
KidetzaArcadiako Akademia
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoamusika barrokoa
musika klasikoa
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0179733 Allmovie: p174356
Spotify: 5dmMpIyAVaH6b9FLFgWPrF Last fm: Arcangelo+Corelli Musicbrainz: a3546087-fe59-47d3-a3a8-42d58e2573c7 Discogs: 703539 IMSLP: Category:Corelli,_Arcangelo Allmusic: mn0001190565 Find a Grave: 4550 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Fusignanoko familiarik garrantzitsuenaren semea eta Alexandro VIII.a aita santuaren iloba zen. Haurtzarotik, biolina jotzen ikasi zuen bere jaioterrian eta beste hiri batzuetan. Erroman, berebiziko ospea lortu zuen biolin-jotzaile gisan, konposaketa teknika Kristina Suediakoaren babespean hobetzen zuen bitartean.

1682an, San Luigi dei Francesiko kaperako orkestrako lehen biolin-jotzaile bihurtu zen. 1710ean, Congregazione dei Virtuosi de Santa Cecilian sartu zen, Arcomelo Erimanteo ezizena hartu zuen urte berean. 1700erako, Corelli, jada, Palazzo della Cancilleriako lehen biolin-jotzailea eta kontzertu zuzendaria zen. Hain ospe handia zuen, non 1706an, Arcadiako Akademian sartu zen: garai hartan ohore handia zen. Bertan, Domenico Scarlatti ezagutu zuen eta handik bi urtera, Georg Friedrich Händel. 1713ko urtarrilaren 8an hil zen Erroman. Santa Maria della Rotonda elizako panteoian lurperatu zuten.

Sonata aurreklasikoaren aitzindari handienetakotzat hartzen da eta concerto grossoaren ordezkari nagusitzat. Haren musikak eragin handia izan zuen Alemaniako konposatzaileen artean, bereziki Johann Sebastian Bach eta Händelengan. Joseph Haydnen lanen ondoren, Corelliren lanak haren garaiko argitaratuen eta berrargitaratuenak izan ziren.

Haren ganbera musikako lanen artean, honako hauek daude:

  • 10 sonata hirukotean, bi biolin eta biolontxelo batentzako, opus 1 (1681)
  • 18 sonata hirukotean, bi biolin, biola bat eta biolontxelo edo klabikordioarentzako, opus 2 (1685)
  • 12 sonata hirukotean, bi biolin eta txirula batentzat, opus 3 (1689)
  • 25 sonata hirukotean, bi biolin, biola eta klabizenbaloarentzat, opus 4 (1694)
  • 12 sonata biolin, biolontxelo eta klabizenbaloarentzako, opus 5 (1700)-(12.a, La Folia izenekoa)
  • 11 bariazio, La Foliaz.

Kanpo loturak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arcangelo Corelli