Aste Santua
Aste Santua edo Aste Saindua (latinez: Hebdomas Sancta edo Hebdomas Maior, "Aste Handia"; grezieraz: Μεγάλη Ἑβδομάς, Megale Hebdomas) kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da, Jesukristoren nekaldia eta piztuera ospatzen dena[1]. Kristauen artean liturgia-jarduera handiko aldia da. Zehazki Erramu-igande eta Larunbat Santu artean ospatzen bada ere, badaude aurreko ostiraletik (Minen ostirala) eta Pazko Igandera arte ospatzen dutenak.
Aste Santuaren aurrean Garizuma ospatzen da. Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutziltzaketa eta Pazko Igandeko bezperan Berpizkundea ospatzen dituzte. Horretarako herri-erlijiotasuna azaltzen duten ekintzak burutzen dituzte munduan zehar, esaterako Prozesioak edo Pasioaren antzezlanak.
Pazko Igandea udaberriko ekinokzio osteko ilbete pasa eta hurrengo igandea da.
Ospakizunak
aldatuErrito katolikoetan, prozesioak dira ospakizun publiko nagusiak Aste Santuan. Mundu mailan, Espainian antolatzen dituzte ezagunenak nazioartean. Haien artean, Andaluziakoak ospetsuenak dira. Sevillan, Erramu Igandetik Pazko Igandera 60 ermandade prozesioan joaten dira katedralerantz, eta 11 ermandadek bi egun lehenago egiten dute katedraletik igaro gabe. 1980an Nazioarteko interes turistikodun jaia deklaratu zuten. Izendapen bera jaso zuten Malaga, Jerez de la Frontera eta Granadakoek ere bai.
Bestela, Gaztela eta Leonen Valladolid (1980tik), Medina del Campo, Palentzia, Ávila, Zamora, León eta Salamancako erlijio jaiak ere nazioarteko interes turistikodunak dira. Aragoin, bestela, "Ruta del tambor y el bombo" ("Semana Santa en el Bajo Aragón") 2018an izendatu zuen UNESCOk Gizateriaren ondaretzat. Teruelgo probintzian zehar ospatzen dute 9 udalerritan, haien artean Calanda eta Híjar.
Euskal Herrian, Balmasedan Pasio Biziduna antolatzen dute urtero, 500 hiritar baino gehiagoren parte hartzearekin, hala ostegunean nola ostiralean ere. Bilboko prozesioak ere aipatzekoak dira, Gipuzkoako Segura, Azkoitia eta Hondarribikoekin batera. Araban, Gasteiz eta Laguardia, Añana, Moreda Araba, Mañueta eta Lagran aipatzekoak dira, eta Nafarroan Corella, Andosilla, Cabanillas, Luzaide, Iruñea eta Tuteran.
Perun, Ayacuchoko Aste Santua nabarmentzen da, elementu sinkretiko ugarirekin, duela 150 urte baino gehiagotik egiten dutena eta 10 eguneko iraupen ezohikoa duena.
Iruditan
aldatuErreferentzia
aldatu- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Aste Santu. .
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Aste Santua Hondarribian.
- Aste Santua Seguran 2017an.
- (Gaztelaniaz)Via Crucis biziduna Balmasedan.
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Paso-irudien museoa Bilbon.