Augusta La Torre
Augusta Deyanira La Torre Carrasco (1946ko abuztuaren 29a - 1988ko azaroaren 14a) Camarada Norah izenez ezagunagoa, perutar iraultzailea izan zen, Sendero Luminosok buru zuen bigarrena. Abimael Guzmanengan, bere senar eta talde iraultzaile terroristaren sortzailearengan, eragina izan zuen, erakundearen barruan eta bere ekintza militanteetan emakumeen parte-hartzearen berdintasuna ezartzeko.[1]
Augusta La Torre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Huanta (en) , 1946ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Peru |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Peru, 1988ko azaroaren 14a (42 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Abimael Guzmán (1964 - 1988ko azaroa) |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Ayacucho Quechua (en) gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | iraultzailea |
Izengoitia(k) | Camarada Norah |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sendero Luminoso |
Bizitza pertsonala eta parte-hartze politikoa
aldatuAugusta La Torre Huantan jaio zen 1946an, leinu politiko handiko familia batean. Carlos La Torre Córdova eta Delia Carrasco Alderdi Komunistako buruzagiaren alaba izan zen
Agustuaren familian jarduera politikoa, alderdiaren afiliazioa eta Peruko Estatuaren aurkako protesta ohiko kontuak izan ziren, eta, beraz, ez da harritzekoa bera ere politika erradikaletan sartzea.
Peruko Alderdi Komunistarekin bat egin zuen 1962an, 17 urte zituela. Abimael Guzmán filosofiako irakaslea ezagutu zuen gurasoen bidez. Guzmán ohiko gonbidatu zen Ayacuchoko etxean, eta La Torreren aitarekin elkartzen zen politikaz hitz egiteko. 1964ko otsailean Guzmanekin ezkondu zen.[2] Augustak, halaber, Guzman bultzatu zuen 1965ean Ayacuchon Peruko Emakumeen Mugimendu Herritarra ezartzeko.[3]Aktiboa zen Bandera Gorria erakunde politiko maoistan eta Peruko Herri Sorospena sortzen lagundu zuen [4]
Sendero Luminoso
aldatuAugusta Sendero Luminoso sortzen laguntzeko elementu baliotsua izen zen Guzmanentzat.[3][5] 1980ko abenduaren 24an zuzendu zuen lehen mendi-erasoa. Guzmanekin ezkutatu zen 1978an, eta 1988ko azaroan hil zen. Hala eta guztiz ere, haren heriotzaren arrazoiak ez dira oraindik argitu; izan ere, haren gorpua desagertu egin zen taldekideek zaindu ondoren, eta ez zen modu frogagarrian finkatu suizidioa, gaixotasuna edo hilketa izan zen, ez dakigu non dagoen lurperatuta.[6] Guzmanen bigarren emazteak, Elena Iparragirrek, Senderoren bigarrenak ordezkatu zuen.[7][8]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Diamond, M.J., Women and Revolution: Global Expressions, Springer, 1998, p309, ISBN 0-7923-5182-7
- ↑ Bloody Peruvian terrorist also had fuzzy side, Latin American Herald Tribune, 2008, recuperado el 6 de enero de 2009
- ↑ a b Nathanial C. Nash, "Lima Journal; Shining Path Women: So Many and So Ferocious" New York Times, 22 de setiembre de 1992
- ↑ Peru: Information on Augusta La Torre, wife of Abimael Guzmán, Immigration and Refugee Board of Canada, PER12684, 1 de enero de 1993
- ↑ Mahan, Sue and Pamala L. Griset, Terrorism in Perspective, p 253-4.
- ↑ Pierina Pighi Bel 2020, Quién fue la camarada Norah, la mujer que hasta su misteriosa muerte fue la más poderosa del sanguinario grupo Sendero Luminoso, BBC Mundo
- ↑ Terrorism Today by Christopher C. Harmon, p 216.
- ↑ "Líder de Sendero Luminoso fue condenado a cadena perpetua," Cooperativa.cl, 13 de octubre de 2006