Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Bernart Clairvauxkoa

Bernardo Clairvauxkoa» orritik birbideratua)

Bernart Clairvauxkoa[1] edo Bernardo Clairvauxkoa[1] (latinez: Bernardus Claraevallensis, frantsesez: Bernard de Clairvaux; Fontaine-lès-Dijongo gaztelua, Dijon, 1090 edo 1091Clairvauxko abadia, Ville-sous-la-Ferté, 1153ko abuztuaren 20a) frantziar abade zistertarra izan zen, Clairvaux abadetxearen sortzailea eta bertako lehen abadea. Alexandro III.ak kanonizatu zuen 1174an, eta Pio VIII.ak Elizako doktore izendatu zuen 1830ean.

Bernart Clairvauxkoa

abbot of Clairvaux (en) Itzuli

1115 - 1153
abade

Bizitza
JaiotzaFontaine-lès-Dijon, 1091
Herrialdea Frantziako Erresuma
HeriotzaClairvauxko abadia1153ko abuztuaren 20a (61/62 urte)
Heriotza modua: gastrointestinal system disease (en) Itzuli
Familia
AitaTescelin de Fontaine
AmaAlèthe
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
latina
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakteologoa, idazlea, filosofoa, erlijiosoa, hymnwriter (en) Itzuli, mistikoa eta erlijiosoa
Lantokia(k)Cîteauxko abadia eta Clairvaux
Santutegia
Abuztuaren 20
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaZistertar

Musicbrainz: c3736ac5-ac6c-45ac-a0bd-2694a2519b0e Discogs: 907667 IMSLP: Category:Clairvaux,_Bernard_de Edit the value on Wikidata
San Bernardo Clairvauxkoa, 1450 inguruko beiratea, Clunyko museoa, Paris

Bizitza

aldatu

1128an, Tenpluko Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Petri Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Cluny ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bernart Clairvauxkoa