Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Constantino Martínez Uriarte

Constantino Martínez Uriarte (Uribarri Ganboa, 1911ko martxoaren 11Madril, 1991ko maiatzaren 24a), apaiz domingarra, Salamancako probintzian dagoen Peña de Franciako Santutegiaren gune arkitektonikoaren sustatzaile garrantzitsua izan zen. 1947tik 1973 arte multzoaren arduraduna izan zen. Frankistek Turismoko Sari Nazionala eman zioten bere lana eskertzeko. Bere anaia, Federico Martínez Uriarte, santu izateko prozesuan sartuta dago.[1]

Constantino Martínez Uriarte
Bizitza
JaiotzaUribarri Ganboa1911ko martxoaren 11
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril1991ko maiatzaren 24a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiza
Constantino Martínez Peña Franciaren santutegian lurperatuta dago.

Biografia

aldatu

Ulibarri Ganboan jaioa, aita herriko sakristaua zen. Bera hamargarren eta azken semea izan zen. Gurasoak Rafael Martínez eta Simona Uriarte ziren. Bost urte zituenean Gasteizko apaiztegian sartu zen. Ondoren, bere ikasketak leku desberdinetan jarraitu zituen: Las Caldasen, Corian... 21 urte zituenean, Salamancan, lehen zina egin zuen eta 1936ko urtarrilaren 5ean, apaiz egin zen. Bere ikasketekin jarraitzeko asmoz, Erromara bidali zuten baina Espainiako Gerra Zibilaren hasierarekin Espainiara itzuli zen, frankistek hartutako lurraldera. Kapilau gisa, Valladolid eta Plasenciako ospitaletan aritu zen. 1939tik 1943ra Atarrabian (Nafarroan), domingotarren komunitatean bizi izan zen; 1943tik 1947ra Palentziara bidali zuten, bertako San Pablo komentuaren priore gisa. Bere hurrengo postua Peña de Franciako Santutegia eta komentua izan zen. Postu berri horretan 1973 arte egongo zen eta han bere lan nagusia santutegia berritzea eta indartzea izan zen. Urte horietan multzoaren eraikinak berritu zituen, ostatua egin zuen eta, bereziki, Andre Mariaren gurpena indartu zuen, haren irudia herriz herri eramanez. Peña Franciatik Madrilgo Santo Domingo el Real komentura joan zen. Madrilen hil zen 1991an, minbiziak jota. Haren gorpuzkinak Peña de Franziako Santutegira eraman zituzten eta han dago egun lurperatuta.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu