Daniele da Volterra
Daniele Ricciarelli (Volterra, 1509 aldean - 1566ko apirilaren 4a), ezagunagoa Daniele da Volterra ezizenez, italiar margolari eta eskultore manierista izan zen, Michelangeloren estiloaren jarraitzailea. Paulo IV.a aita santuaren aginduz, Michelangeloren Azken Judizio-ko irudi askoren biluztasuna estali zuen, arropak eta gerripekoak margotuz. Hori dela eta, Il Braghettone izengoitia eman zitzaion[1].
Daniele da Volterra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Volterra, 1509 |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Erroma, 1566ko apirilaren 4a (56/57 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea eta marrazkilaria |
Lantokia(k) | Erroma |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Influentziak | Il Sodoma eta Michelangelo |
Bizitza
aldatuDaniele Ricciarelli Volterran sortu zen, gaur egungo Toscanan. Il Sodoma eta Baldassare Peruzzi margolarien ikaslea izan zen Sienan[2]. Agerikoa da Il Sodomaren eragina Palazzo dei Prioriko Justice freskoan (1530en ondoan). 1535 aldean Erromara joan zen. 1540ko hamarkadan, Perin del Vagarekin lan egin zuen zenbait proiektutan[1].
Erroman Michelangeloren ikasle eta adiskide min bilakatu zen. Haren bitartekotzari esker, Paulo III.ak Vatikanoko obren superintendente izendatu zuten. Bestalde, Michelangelok emandako zirriborro eta ideiak baliatu zituen Erromako Trinità dei Monti elizako Gurutzetik eraistea freskoa margotzeko (1545 aldean). 1549an, Paulo III.a hil ostean, superintendente postua galdu zuen. Handik aurrera eskulturan aritu zen, batez ere[2].
Danielek zoritxarreko ospea lortu zuen Azken Judizioa Michelangeloren maisulaneko irudi askoren sexu alderdiak eta ipurdiak estaltzeagatik; Paulo IV.aren aginduz egindako lan horregatik Il Braghettone («Galtzoin-egilea») izengoitia jaso zuen. Michelangeloren hil maskara erabiliz, brontzezko busto bat egin zuen; hori izan zen bere azken lana[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c Daniele da Volterra. britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-02-07).
- ↑ a b Williamson, George Charles. Daniele da Volterra. in: Catholic Encyclopedia (1913), Volume 15. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-02-07).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniele da Volterra |
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |