David Alaba
David Alaba (Viena, Austria, 1992ko ekainaren 24a) jatorri filipinar-nigeriarreko futbol jokalari austriarra da, ezker-atzelari edo erdi-atzelari gisa jokatzen duena. Gaur egun, Espainiako Ligako Lehen Mailan jokatzen du, Real Madrilen. 2009tik Austriako selekzio nazionalarekin jokatzen du.
Alabak 400 partida baino gehiago jokatu ditu Municheko Bayernekin 2010etik, eta 27 sari irabazi ditu, Bundesligako hamar titulu eta UEFAko Txapeldunen Liga barne, 2013an eta 2020an. Austrian zazpi aldiz aukeratu dute urteko futbolari (2011tik 2016 arte sei aldiz jarraian) eta hiru aldiz izendatu dute UEFA urteko taldean.
Transfermarkt, futboleko merkatuan espezializatutako webgunearen arabera, 55 milioi euroko balioa du.
Ibilbidea
aldatuHasiera
aldatuSV Aspern izeneko klubean hasi zen bere ibilbidea, 10 urterekin FK Austria Wien taldean sartu baino lehenago. Azkar igo zen kategoriaz, eta 2008ko apirilean Austriako Bundesligako partida baterako deitu zuten lehen taldearekin. Erreserbako taldearentzat ere bost aldiz jokatu zuen, 2008ko udan atera baino lehen, Alemaniako Bundesligako Municheko Bayern taldean sartzeko.
Estadistikak
aldatuKluba | Herrialdea | Urtea | Partida(k) | Gola(k) | Asistentzia(k) |
---|---|---|---|---|---|
Bayern München | Alemania | 2010-2021 | 431 | 33 | 55 |
Hoffenheim (utzita) | Alemania | 2011 | 18 | 2 | 0 |
Real Madril | Espainia | 2021- | 0 | 0 | 0 |
Selekzio nazionala
aldatuAlabak Austriako selekzioarekin jokatu du 17 eta 21 urtez behekoen kategorietan. 2009ko urrian, Austriako selekzio absolutura deitu zuten, Frantziako selekzioaren aurkako partida batean. Urriaren 14an egin zuen debuta, eta selekzio honen historian debuta egin duen jokalari gazteena bihurtu zen.
79 partidu jokatu ditu orain arte, eta 14 gol sartu ditu. 2016ko Eurokopan parte hartu zuen, eta 2021eko Eurokoparako deitu dute.