Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Dibisa

ondasun edo zerbitzuetarako erabiltzen den kanbio-bidea

Dibisa (latinezko divisa izenetik, eta hura latinezko divido «zatitu» aditzetik) beste herrialde edo eskualde bateko dirua da. Dibisak trukatu edo saleros daitezke, eta horretarako nazioarteko dibisen truke-merkatua dago. Merkatu horretan sortzen den dibisen trukaneurria edo balioa dibisa ezberdinen eskaria eta eskaintza zein diren erabakitzen da, baina dibisaren herrialdeko hazkunde ekonomikoa, inflazioa eta barne-kontsumoa bezalako parametroen mendean ere badago. Horrela, dibisen trukaneurri aldakorra izaten da eta dibisa-merkatuetan finkatzen da, batzuetan aginte ekonomikoak dibisen balio finkoa ezar badezake ere. Dibisa ere esaten zaio banku-gordailuetan dauden beste herrialde batzuetako diruari.

FOREX

Dibisen trukeari esker, dibisen merkatua sortu zen, Forex (Foreign Exchange Market) izenez ere ezaguna, non dibisak inbertsio modu gisa eros daitezkeen. Dibisa negoziatuenen artean dolar estatubatuarra, euroa, libera esterlinoa, franko suitzarra eta yena daude. Baina dibisak ez dira soilik inbertitzeko arrazoi gisa eskatzen, baita ordaintzeko bide gisa ere erabil daiteke non beste moneta bat duten beste herrialde batzuetan.

Finantza-sistema merkatu eta erakunde finantzarioen taldeak osatzen dute, baliabide finantzarioak soberakina duten eragileetatik falta duten eragileetara bideratzen dituzten neurrian. Helburu nagusia da baliabide finantzarioak inbertitu edo mailegatu nahi dituztenak baliabideen beharra dutenekin harremanetan jartzea.

Aipamen historikoa: Nazioarteko dibisa-sistema

aldatu

Nazioarteko Dibisa sistemaren bilakaeran, 1870etik gaur egunera bitartean, hiru antolaketa mota bereiz daiteke[1]:

  • Urrearen patroia (1870-1914): Urrearen patroia diru-unitatearen balioa urre kopuruaren arabera finkatzen duenmoneta-sistema da. Dibisaren igorleak, bankuak edo gobernuak bermatu behar dute gai direla diruaren jabeari dagokion urre kopurua eman ahal diotela. Urrearen patroia XIX. mendean zehar egon zen indarrean nazioarteko finantza-sistemaren oinarri moduan munduan. Lehen Mundu Gerraren ondorioz, gerran parte hartu zuten herrialdeek gerra finantzatzeko, diru beharra zutelako, beren esku zuten urre kopurua baino diru gehiago inprimatu zuten, honek krisi handi bat sortu egin zuen, herrialde asko zorpetuta geratu zirelako, eta 1929 shock-a gertatu zen.
  • Bretton Woods patroia edo kanbio-tasa finkoen patroia (1944-1973): Bigarren Mundu Gerraren ondoren, urrearen patroia beste patroi batek ordezkatu zuen. Horrela, herrialde bakoitzeko diruaren balioa urrearekin zuzenean lotu ordez, beste dibisak urre bihur zitekeen diru zentral bati lotzen ziren, eta hori dolarra izan zen dibisa indartsuena bihurtuz. Urre bihurtzea bermatzen zuten dibisak dolarra eta libera esterlina ziren. Bretton Woodseko hitzaldian, 1944an, urrearen patroia berreskuratu zen, eta Nazioarteko Diru Funtsa eta Munduko Bankua sortu ziren. Sistema horrek nolabaiteko egonkortasun iraunkorra ekarri zuen, 1944 eta 1971 bitartean. Garai hartan, munduko ekonomia gehienak garatu egin ziren, eta, horregatik, historiako garai horri “Urrearen adina” deitzen zaio, baina dena amaitu zen 70. hamarkadan petrolioaren krisiaren eta Vietnamgo guerraren ondorioz.
  • Gaur egun: Kanbio-tasa malgua dago, orain dibisa ez dago urrearen mende, orain dibisa papera da eta ez dauka ezer errespaldatzeko, bakarrik bankuak eta gobernuek balio bat ematen diote eta hauen babesleak dira. Nazioarteko finantza-merkatuen eskuhartze kooperatiboaren eredua nagusitu da.

Kanbio-tasa Zuzena eta Zeharkakoa

aldatu

Kanbio-merkatuen funtzionamendua ezagutzea beharrezkoa da nazioartean darabilten enpresentzat, eta are garrantzitsuagoa da jakitea zein diren dibisa baten kanbio-tasak: altuak edo baxuak izatearenak, handitzearen edo txikitzearen, edota beste arrazoiak. Dibisen kanbio-tasek enpresaren emaitzetan eragin dezakete, enpresak kanbio-tasa horiek zergatik aldatzen diren jakin behar du, hau da, kanbio-tasak nola zehazten eta aldatzen diren.

 
Moneta

Lehenik eta behin, testuinguru estatikoan, dibisa baten eskari- eta eskaintza-kurbak osatzen dituzten fluxuen jatorria planteatzen da. Ondoren, denboran zehar kurba horien aldaketan eta, beraz, kanbio-tasen aldaketetan eragina izan dezaketen faktoreak aztertzen dira. Bigarren egoera horretan, hau da, testuinguru dinamikoan, kanbio-tasei buruzko erlazio teorikoak planteatzen dira.

  • Dibisa baten eskaria honako hauetatik eratortzen da:
    • Merkataritza-eragiketengatiko ordainketak (inportazioak).
    • Zerbitzu-ordainketak (zerbitzuen inportazioak, dibisa jaulkitzen duen herrirako turismoa, eta abar).
    • Atzerrira egindako transferentziak (immigranteenak...).
    • Dibisa horretan lortutako finantzaketen ondoriozko interesen, dibidenduen eta errenboltsoen ordainketak.
    • Dibisa jaulkitzen duen herrialdean edo beste batzuetan inbertsioak egitea.
  • Dibisa beraren eskaintza osatuko dute honako hauek:
    • Merkataritza-eragiketengatiko kobrantzak (esportazioak).
    • Zerbitzuengatiko kobrantzak (zerbitzuen esportazioak, dibisa jaulkitzen duen herrialdetik datozen turistak, etab.).
    • Atzerritik datozen transferentziak (emigratzaileenak...).
    • Dibisa horretan lortutako finantzaketa.
    • Atzerritarrek dibisan eginiko inbertsioa.

Kanbio-tasen Zehaztapenari Buruzko Teoriak

aldatu
 
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Inflazioa zer den, zergatik gertatzen den eta zer ondorio dituen azaltzen dituen bideoa.

Hainbat dira kanbio-tasen zehazpenari buruzko teoriak[2], baina faktore bitan dute oinarria, hauek garrantzitsuenak:

  • Ondasun eta zerbitzuen prezioak. Haien prezioen aldaketa inflazioarekin neurtzen da.
  • Diru- eta kapital-merkatuetako interes-tasak.

Fisherren Teoria

aldatu

Teoria horren arabera, herrialde jakin bateko interes-tasa nominalek inflazio-itxaropenarekin adierazten dituzte aurreikusten diren errentagarritasun errealak.Hortaz, inflazio-tasa interes-tasarekin erlazionatzen da. Harreman zuzena dute, gainera, bi aldagaiek; zenbat eta inflazio handiagoa duten, are eta interes-tasa handiagoa izango du herrialdeak.

Kanbio-Arriskua

aldatu

Etorkizunean zer gertatuko den ez jakiteak arriskua sortzen du. Enpresen jardunean, arriskuak ezinbestekoak dira eta arrisku horiek kudeatu edo ez, jarduera honetatik datozen etekinetan eragin dezakete. Kudeatuz gero, kudeatzeko erak ere eragin dezake etorkizuneko erabakietan. Enpresa batek jasaten dituen arriskuen artean, enpresaren etekin edo kostuetan eragin dezaketen egoera finantzarioen aldaketa kaltegarriekin du zerikusia arrisku finantzarioak. Kategoria esanguratsuenetariko bat  kanbio-arriskua da. Kanbio-arriskua definitu dezakegu adibidez, zer posibilitate dagoen enpresaren jarduerarekin zerikusia duten dibisen kanbio-tasetan gertatzen diren aurreikusi gabeko aldaketen ondorioz eta kalteak etekin txikiagoak edo galera handiagoak izateko. Enpresak atzerriko dibisetan izendatutako aktiboak edo betebeharrak dituenean, edota dibisetan ordainketak egiteko edo kobratzeko kontratuak egiten dituenean, kanbio-tasetan aldakortasunagatik datozen arriskuak barneratzen ditu.

Enpresen Kanbio-Arriskua

aldatu

Enpresen kanbio-arriskua hiru eratakoa izan daiteke[1]: eragiketa-esposizioa, translazio-esposizioa eta esposizio ekonomikoa. Kontabilitate-translaziorako metodoen artean, bi metodo nagusi ditugu: uneko kanbio-tasarena eta aldi baterakoarena.

  • Uneko kanbio-tasaren metodoa: aktibo eta pasibo guztiak uneko kanbio-tasaren truke aldatzea esan nahi du, hau da, enpresaren kontuak ixteko sistema indarrean dagoen kanbio-tasa. Kontu esparru horiek honako hauek dira:
  • Aktibo eta pasiboak: balantzeko sistemako kanbio-tasan.
  • Emaitza-kontuen kontu esparruak: kanbio-tasa historikoan edo ekitaldi bakoitzerako antzemandako batez besteko tasan.
  • Kapitala eta erreserbak: kanbio-tasa historikoan. Dibidenduak: ordaintzeko indarrean dagoen sisteman.

Mundu-mailako kanbio-tasen kotizazioetan zuzeneko eragina duten funtsezko 6 faktore zerrendatu ditzakegu:

  1. Gobernuaren inbertsioak: Banku Zentralen helburua, dibisa batek bere kanbio-tasa kontrolatuz esku hartzean, konfiantza egonkortzea eta monetaren gehiegizko debaluazioa saihestea izan ohi da.
  2. Inflazioa: inflazio-tasa oso altuak dituzten herrialdeek diru-balio txikiagoak izaten dituzte.
  3. Interes-tasak: herrialde bateko interes-tasak handituz gero, inbertitzaileei beste herrialde batzuetan baino errendimendu-tasa altuagoa eskaini ahal izango zaie.
  4. Kontu korrontearen defizita: herrialde batek kontu korrontearen defizita badu, kanpo-merkataritzan irabazten duena baino gehiago gastatzen ari dela esan nahi du.
  5. Gobernuaren zorra: zor handia duten herrialdeak ez dira hain erakargarriak atzerriko inbertitzaileentzat, ez betetzeko aukera eta inflazio-tasa handiak izan dezaketelako.
  6. Espekulazioa: dibisa-merkatuetako merkataritza gehiena espekulazio-eragiketak dira, eta horrek esan nahi du merkatuaren gorabeherak eta bultzadak zeregin garrantzitsua duela merkatuaren jardueran.

Dibisen izendapena

aldatu

Nazioarteko dibisa-merkatuan, dibisek izendapen estandar bat dute, bankuetan eta egunkari ekonomikoetan erabiltzen dena. Izendapena ISO 4217 arauak ezartzen du. Ondoren, gehien trukatzen diren dibisen izendapenak zehazten dira:

Herrialdea Dibisa Izendapena
AEB dolar estatubatuar USD
Eurogunea euro EUR
Japonia yen JPY
Erresuma Batua libera esterlina GBP
Suitza libera suitzar CHF
Australia dolar australiar AUD

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Gaztelaniaz) Gestión. «Los 6 factores que influyen en los tipos de cambio | Blogs» Gestión (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  2. Trukaneurri. 2021-06-23 (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).

Kanpo estekak

aldatu