Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Antzinako Egiptoko astronomia

Egiptoko egutegia» orritik birbideratua)

Antzinako egiptoarrentzako, zeruak esanahi mitologiko eta erlijioso bat eduki izan du; hala ere, behaketa astronomikoek zibilizazio egiptoarrean ez zuten Mesopotamian izan zuen helburu astrologiko nabarmen izan. Astronomia egiptoar zibilizazioarentzat izugarrizko garrantzia dauka, bai ikuspegi erlijioso batetik abiatuta bai eguneroko bizitzaren organizazioan.

Seti-ren hilobiko "sabai astronomikoa"ren xehetasunak.

Sarrera

aldatu

Gaua krepuskuluarekin hasi eta egunsentiarekin amaitzen zen[1]. Gaua ordutan banatzen zuten hamabi izarrek zeruko hamabi zaindariekin erlazionatuak zeuden, hildako faraoiei haien gaueko bidaian zehar laguntzen zietenak, Rarekin batera, eguzki-jainkoa. Zodiakoko dekanoengako garrantziaren kontrara, konstelazioak ez zuten inongo rolik betetzen hemen. Zeru izartsuaren irudikapenik zaharrena Asiuteko sarkofago bateko behealdeko oholean margotua aurkitu da, Egiptoko Lehen bitarteko denboraldian datatzen dena[2].

Printzipio astronomikoak eraikin sakratuen disposiziora jarri ziren, batez ere piramideak; baina erabili zituzten metodoak ezin izan dira berreskuratu eta honen inguruan hainbat iritzi daude. Dokumentu batzuk Antzinako Egiptoko Zientziaren inguruan sakontzen baimentzen dute, bereziki medikuntza eta matematikei dagokienez. Astronomia egiptoarrak izarren posizioarekin lotutako ehorzte-errituak eta hauei eskainitako monumentu ugariei esker, arreta handiagoa bereganatu du. Hortaz, dokumentu astrologikoen ugaritasunak, ondorioak ateratzea ez du baimentzen, betetzen duten rola guztiz erlijiosoa delako, eta ezaguera hauen inguruko hutsuneak daudelako.

Erromatar garaian, Alejandriako Clemente-k behaketa astronomoen erritu sakratuen garrantziaren inguruko ideia bat eman zuen[3].

Iturriak

aldatu

Antzinako Egiptoko astronomiaren inguruan bildutako ezagutza oso mugatua da, papiro arraroen bilduma daukagularik, hala nola, hilobi eta tenpluen inskripzioak.

Egiptoar garaiaren amaierakoak (k. a. 144) dira Carlsberg deituriko papiroak, Ilargiaren faseak determinatzeko metodoa biltzen direnetan, oso iturri zaharretik edandakoak. Hauetan 25 egiptoar urteko 309 ilargialdi ezartzen dira, modu honetan 9.125 egun hauek 29 eta 30 egun multzoetan sailkatzen dira. Ziklo honen errekonozimenduak egiptoar apaizei egutegi zibila ilargiaren mugikortasunera moldatzea ahalbidetu zien.

Herodotok, haren kondairetan dio: "egiptoarrek gizaki guztien artean lehenak izan ziren urtea aurkitzen, astroetatik abiatuz lortu zutela esaten zutelarik".

Planeta eta izarren mugikortasunaren behaketa sakonak bi egutegi mota sortzea ahalbidetu zien egiptoarrei; bat ilargiarena eta bestea zibila. Egutegi Juliarra, eta geroago Gregorianoa (gaur egun erabiltzen duguna) egiptoar egutegi zibilaren moldaketa baino ez dira.

Egutegia

aldatu

365 eguneko urte bat

aldatu

Lurrak Eguzkiaren inguruan urtero egiten duen biraketaren ondorioz, gure izarraren itxurazko posizioa, zeru sabaiarekiko duen loturarekin, urtean zehar ekialderantz mugitzen da poliki. Beraz, goizero, izar berriak, lehen egunsentiko argian galduta zeudenak ikusgarri bilakatzen dira horizontean  egunak argitu baino lehen. Urtean lehen agerpen honi "orto heliakoa" deitzen zaio (helios hitz grekotik hartuta).

Antzinako Egiptoko garaian, Niloko uhaldia uztailaren 19aren inguruan gertatzen zen urtero. Kasualitate hutsez  garai honetan, zeruko izarrik dirdiratsuena, Siriok (antzinako grezieraz Sothis deitutakoa eta Sopdet egiptoeraz) bere orto heliakoa zuen eta une horren inguruan zen haren lehen agerpena.  Niloko uhaldiak lurrak ongarritu eta herria elikatuko zuenez, Sirioren orto heliakoaren behaketa, eta orokorrean gaueko zerua egipziar zibilizazioaren funtsezko elementua bilakatu zen.

Haien denboraren neurketa Eguzkiaren itxurazko mugimenduan oinarritzean, Ilargiaren zikloetan oinarritu ordez, egiptoarrek eguzki egutegia sortu zuten. Sirioko orto heliakoa 365 egun eta gau inguru-ro gertatzen zenez, urtea 365 egunetan zatitu zuten. Ilargiaren zikloak iraupen motzagoa zeukanez; 30 egun eta gau inguru, urtea 12 hilabete eta 30 egunetan zatitu zuten, hilabetea 10 eguneko hiru tarteetan zatituta zegoelarik.

Azkenean, 365 egunetara iristeko, bost egun gehiago gehitu zituzten, epagomenoak deiturikoak, Osiris, Seth, Isis, Neftis eta Horus jainkoen ospakizun egunak izatera pasatu zirenak.

Urte astronomikoak ez duenez zehazki 365 egun irauten, zeru sabaiaren zikloarekin egiptoar egutegiak duen loturatik lau urtetik behin egun bat gehiagoren existentzia ondorioztatzen da. Niloren uhaldiak orduan, bakarrik egiten zuen bat 1460 urtetik behin urtearen hasiera ofizialarekin, denbora iraupen honi ziklo sotiakoa deitu zitzaiolarik.

Julio Zesarrek "juliotar egutegia" eta honen bisurteak ezartzeari itxoin beharko dugu, egutegia astroetara hobe molda zedin.

24 orduko egun bat

aldatu

Egipziarrek ere asmatu zuten egunaren 24 orduko zatiketa. Zeru sabaian hobe nabigatu eta denboraren igarotzea neurtu ahal izateko, zerua erraz antzeman zitekeen izar multzo txikietan moztu zuten, gauaren bilakaeran zehar batzuk besteen atzetik altxatzen joaten zirelarik. 10 eguneko zatiketekin bat egin zezaten, izar multzo bakoitzaren orto heliakoa haren aurrekotik 10 egunez bereizia egoteko izan ziren hautatuak. Modu honetan, 36 izar multzo zenbatzen ziren, dekanatoak deiturikoak.

Gauaren iraupena urtaroen araberakoa dela kontuan hartuta, gau bakarrean egon daitezkeen dekanato behagarrien kopurua aldakorra izan daiteke. Baina udaren hasieran, Sirioko orto heliakoaren garaian, gauak soilik 8 ordu inguruko iraupena dauka, eta bakarrik 12 dekanato hautemangarri egongo diral. Kopuru hau (pixka bat arbitrarioa zen modu batean) sistema berriaren oinarritzat hartu zen. Honakoa egunera zabaldu zen, aldi berean 12 ordutan zatituta zegoelarik. Modu honetan egiptoarrek gaur egun erabiltzen jarraitzen dugun 24 orduko eguna ezarri zuten.

Monumentuak

aldatu

Egiptoarren zeruaren mirespenak ere monumentu batzuen arkitektura izan zuen isla. Adibidez, Guizako piramide handiak lau puntu kardinalekin zeuden lerrokatuak izugarrizko zehaztasun batekin. Argi dago, ekinokzioen prezesioen kausaz, garaiko iparra ez zegoen gaur egun izar polarraren norabidean, baizik eta Thuban izarreko norabidean, Dragoi konstelazioan.

Beste adibide ezagun bat Amon-Ra (Karnaken)-ena litzateke, udako solstizioan zehar atera berriko Eguzkiarekin lerrokatzen zena.

Mitoak

aldatu

Egipziar mitologian, Nout jainkosak zeruari egiten dio erreferentzia, Shouek airea eta Gebek lurra. Irudi honek Greenfielden papiroaren zati bat erakusten digu (gure aroa baino 1025 urte lehenago), non Nouten gorputza ikusten den Shouengandik sostengatua, eta Geberena lurrean. (Kreditoa: Brithish Museum.)

Egipziarrek oso mitologia aberatsa zeukaten, maiz zeruko fenomenoekin zeukalarik erlazioa. Testu batzuetan, mundua kutxa angeluzuzen bat zen, honen ipar eta hego aldeak luzeenak zirelarik. Kutxa honen gainean sabai lau bat aurkitzen zen, lau zutabegatik sostengatutakoa. Azkeneko hauek mendikate batengatik zeuden konektatuak, eta zeru erreka bat igarotzen zen kate honetan zehar. Txalupek zeru erreka honetan zehar nabigatzen zuten, Ilargia, Eguzkia eta planetak transportatuz.

Beste interpretazio batean, Nout jainkosaren gorputza zen, munduaren gainetik zabalduta, hanka eta besoak bereizita zituelarik zeru sabaia osatuz. Bere umetokia goizero eragiten zuen Eguzkia, eta haren ahoak irensten zuen mendebaldean iluntzean. Geb, Lurreko jainkoa, Nout, haren emaztea eta ahizparen azpian zegoen lotan.

Zeruko gorputz guztiak zeuden orokorrean dibinitateekin erlazionatuak. Eguzkiak, zeruan zuen posizioaren arabera jainko ezberdinen adierazpenak egiten zituen; Jepri egunsentian, Ra eguerdian eta Jnum gauean. Ilargiak ere dibinitate ezberdinen adierazpenak egiten zituen; Jonsu, Tot eta Iah.

Orioneko konstelazioak berebiziko garrantzia zeukan eta Osiris, heriotza eta berrikuntzaren jainkoa, Nout eta Geben lehenengo haurra ekartzen zuen gogora. Osirisen heriotza, eta honen berpizkundea  Egipzioko urteroko lehortearen sinbolo boteretsuak ziren, hau Niloko uhaldia eta lurren ongarriketak jarraitzen zutelarik.

Egipziar egutegiak lau hilabeteko hiru estazio zituen;

Uholde edo Akhet, Negua edo Peret, hots, lurren irteera uretatik eta Uda edo Shemú, hots, ur eza.

Erreferentziak

aldatu
  1. Erik., Hornung,. (2005). Die Nachtfahrt der Sonne : eine altägyptische Beschreibung des Jenseits. Patmos ISBN 3491691303. PMC 76726533..
  2. Wainwright, Gerald Avery, B. Gunn. (1926). Annales du service des antiquités de l’Égypte. , 160-171 or..
  3. Y después la cantante, avanza el astrólogo (ὡροσκόπος), con un reloj (ὡρολόγιον) en su mano y una palma (φοίνιξ), los símbolos de la astrología. Debía saber de memoria las Hermetica (libros astrológicos) que son en número de cuatro. Entre ellos, uno es sobre la disposición de las estrellas fijas que son visibles, otro sobre las posiciones del sol, de la luna y cinco planetas, otro sobre las conjunciones de las fases del sol y de la luna..., Clemente de Alejandría, Stromata, vi. 4.

Kanpo estekak

aldatu