Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Eguzki-bela

Eguzkiaren irradiazioa biltzeko gailua, espazio-ontziak bultzatzeko balio dezakeena. Bultzada txikia bada ere, berean irauten du Eguzkiak ikusgai dirauen bitartean.

Eguzki-bela espazio zunda eta espaziontzientzako motorren erabilpenaren alternatiba edo gehigarria den propultsio sistema bat da. Eguzki-belek espaziontzietatik kanpo dauden iturriek sortu edo igorritako bulkadak bereganatzen dituzte, modu honetan espaziontziek ez dute eurekin batera motor edo erregairik garraiatu beharrik, espaziontziaren pisua nabarmenki arinduz, eta horrela abiadura handiagoak hartzea ahalbideratuz. Bereganatzeko gai diren bulkada-iturrien arabera, motorrak bi multzo handietan sailka daitezke:

NASAk garatutako 20 metroko eguzki-bela baten prototipoa.
  • Plasma-belak, bela fotonikoak ez bezala, bulkada eragiteko eguzki-haizearen plasma beregana dezaketen eremu elektriko edo magnetikoak sor ditzaketen sareez osatuak daude. Sortzen duten eremuaren arabera, bela hauek bela-magnetiko edo bela-elektriko izendapena hartzen dute.

Eguzki-belek eskeintzen duten potentzia eskasa dela eta, metodo honekin propultsatuak diren espaziontziak espaziora ohiko suziri baten bidez jaurti behar dira. Jada atmosferatik kanpo daudela, beren azelerazioa oso geldoa da, beren abiadura 100 km/h-ko areagotzeko egun osoa behar izan baitezakete. Halere, suziriek ez bezala, bulkada bela batean etenaldiekin burutzen da, ondorioz denboraren poderioz belek gaur egungo zurrusta-propultsio bidezko sistemek baino abiadura askoz ere handiagoak lor ditzakete.

Eguzki-belen garapena nahiko berria da, eta gaur egun arte IKAROS zunda bakarrik lortu da arrakastaz jaurtitzea, partzialki metodo honekin propultsatua, baina XXI. mendearen hasieran espazio-agentziak teknologia honen garapenean dihardute. Eguzki-belei buruz "egunen batean izarretara eraman gaitzakeen teknologia ezagun bakarra" dela esan izan da.

Kanpo estekak

aldatu