Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

El Dorado (euskaraz Urreztatua) espainiar eta ingeles esploratzaile eta abenturazaleek irrika handiz luzaroan bila aritu ziren kondairazko leku edo hiri bat da. Haien artean euskal abenturazale ugari zeuden, adibidez Lope Agirre edo Pedro Urtsua. Kondairaren arabera, leku hartan urre kopuru amaigabeak omen zeuden, bertan metal hori hain ohikoa zenez, mespretxuz alboratua omen zen.

Muisca txalupa ospetsua: horrek eta beste hainbat urrezko piezak El Doradoren kondaira piztu zuten.

Ustez, lekua Hego Amerikako Amazonas oihanean omen zegoen: horregatik, abenturazale asko aberastasun horien bila Brasil, Ekuador, Peru eta Venezuelara atera ziren eta, sarritan, ahaleginean hil. El Dorado Granadako Erresuma Berrian zegoela uste izan zen. Kondaira 1530ean inguru sortu zen, espainiarrek bertako amerikar herritarren kondaira eta aipamen ugariei jaramon egin eta euren urre bilaketa grinarekin nahastu zenean.

Kanpo estekak

aldatu