Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Hiztun eleaniztuna edo poliglota hizkuntza bat baino gehiago dakizkien eta erabiltzen dituen pertsona da. Erabiltzen dituen hizkuntzak bi direnean, gizabanako horri elebidun deritzo; eta hiru hizkuntza erabiltzen baditu, hirueledun.

Eleaniztun ospetsuak

aldatu
  • John Milton (1608-1674), ingeles poeta, Paradisu galdua (ingelesez: Paradise Lost) poema epikoa idazteagatik ezaguna. Ingelesez, latinez, frantsesez, alemanez, grekoz, hebreeraz, italieraz, gaztelaniaz, arameraa eta asirieraz zekien.
  • Guiseppe Caspar Mezzofanti (1774-1849), italiar kardinala. Hogeita hemeretzi hizkuntza zekizkien, besteak beste persiera, latina, greziera, italiera, gaztelania, alemana eta frantsesa.
  • John Bowring (1792-1892), ingeles politikari eta ekonomialaria eta Hong Kong hiriko laugarren gobernadorea. Ehun bat hizkuntza hitz egiten omen zituen.
  • Heinrich Schliemann (1822-1890), enpresaburu eta arkeologo alemaniarra. Troiako aurriak aurkitu zituen. Alemanez, nederlanderaz, frantsesez, ingelesez, italieraz, portugesez, gaztelaniaz, polonieraz, suedieraz, grekoz, latinez, errusieraz, arabieraz eta turkieraz zekien.
  • Ernesto de la Peña (1927-2012). Itzultzailea eta akademikoa. Hogeita hamahiru bat hizkuntza hitz egiten zituen. Besteak beste, latina, grekoa klasikoa, ingelesa, frantsesa, italiera, errusiera, hebreera, txinera eta sanskritoa.
  • Georges Dumézil (1898-1986). Filologoa eta historialaria. Indoeuropar gizarte eta erlijioak ikertu zituen. Hogeita hamar bat hizkuntza zekizkien.
  • Kenneth Locke Hale (1934-2001). Massachusettseko Teknologia Institutuko hizkuntzalaria. Ipar Amerikako eta Australiako hizkuntzak ikertu zituen. Hogeita hamar bat hizkuntza ikasi zituen. Haien artean hopia eta navajoa (Ipar Amerikakoak), eta warlpiri (Australiakoa).
  • Guillermo Gomez Rivera (1936). Idazle, poeta, hizkuntzalari, kazetari eta historialaria. Tagaloz, gaztdelaniaz, hiligainonaz, ingelesez, italieraz, kinarayaz, cebueraz eta portugesez daki.
  • Ziad Fazah (1954), liberiae eleaniztuna. Brasilen bizi da. Berrogeita hemezortzi hizkuntza inguru hitz egiten ditu.
  • Ghil'ad Zuckermann (1971), israeldar hizkuntzalaria, Adelaideko Unibertsitatean hizkuntzalaritza irakasle dena.[1][2][3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Meet Ghil'ad Zuckermann, master of 11 languages, Pedestrian TV, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.
  2. Starting from scratch: Aboriginal group reclaims lost language, With the help of a linguistics professor, Barngarla, which has not been spoken for 60 years, is being pieced together, Al Jazeera, John Power, 29.6.2018, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.
  3. Voices of the land, In Port Augusta, an Israeli linguist is helping the Barngarla people reclaim their language / Anna Goldsworthy, The Monthly, September 2014, Noiz kontsultatua: 2.8.2018.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.