Erronkariko gazta
Erronkariko gazta Nafarroako ibar pirenaiko hartan egindakoa da, 1981etik aurrera jatorri deitura duena.
Erronkariko gazta | |
---|---|
Jatorrizko herrialdea | Euskal Herria |
Eskualdea | Nafarroa Erronkariko ibarra |
Esnearen jatorria | Ardia |
Pasteurizatua | - |
Zahartze denbora | - |
Ziurtagiria | Jatorri deitura, 1981 eta 1996 |
Gaur egun ekoizle nagusiak Uztarroze, Burgi, Izaba, Erronkari eta Bidankoze dira.
Erronkariko gaztaren ezaugarriak
aldatuLatxa ardi arrazako esne gordinarekin egiten da (eta zerbait, Rasa arrazako ardi-esnearekin), neguan eta udaberrian, batez ere. Gutxienez, lau hilabetez eduki behar da ontzen. Zapore sendoa du, ondu ondoren zertxobait mina eta koipetsua, baina goxoa. Mozketa hauskorra du, eta zuria, marfil-kolorekoa, baina horira jotzen du. Begi txikiak ditu era desberdinean banaturik. Molde zilindriko trinkoan ateratzen da; azala nabar iluna du, eta alde guztiak leunak dira. Erronkariko gazta alearen pisua 1 eta 3,5 kilo artekoa izaten da. Etiketa komertzialaz landara, kontraetiketa bat ere eraman behar du bere zenbakiarekin, lakrezko zigilu bat balitz bezala, eta hauxe idatzirik: “Erronkari Jatorrizko Deitura”. Horrek erran nahi du gazta kontrolpean egon dela egin den bitartean, eta gazta, gainera, abendutik uztailera bitarte egin dela, biak barne.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) Erronkariko gaztaz Nafarroako Gobernuaren webgunean