Georgios Rallis
Georgios Ioannou Rallis (grezieraz: Γεώργιος Ιωάννου Ράλλης; Atenas, 1918ko abenduaren 26a - ibidem, 2006ko martxoaren 15a) greziara politikaria izan zen. Greziako lehen ministroa izan zen 1980tik 1981era.
Zuzenbidea eta Zientzia politikoak ikasi zituen Atenasko Unibertsitatean. Lizentziatu berria, Italiak Greziaren inbasioaren aurka borrokatu zen Bigarren Mundu Gerran. 1946-49ko Gteziako Gerra Zibilean ere esku hartu zuen.
1950ean aukeratu zuten lehen aldiz diputatu, eta 1993an utzi zuen Legebiltzarra. 1954an izendatu zuten lehen aldiz ministro. Konstantinos Karamanlisen gertuko kolaboratzailea izan zen eta hainbat ministerio egin zituen.
Barne ministroa zen koronelen estatu-kolpea gertatu zenean eta kolpea zapuzten saiatu zen. Espetxeratu eta ondoren Kasos uharteko erbestera bidali zuten.
Demokrazia Greziara itzuli ondoren, Demokrazia Berria alderdiko gobernuetan ministro izan zen hainbat aldiz. 1980ko maiatzean lehen ministro hautatu zuten, baina 1981eko urrian galdu zuen kargua, sozialistek hauteskundeak irabazi ondoren.