Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Claudio Etxeberria

arraunlari espainiarra
Gorria» orritik birbideratua)

Claudio Etxeberria Oliden "Gorriya" (Orio, 1935eko azaroaren 2a - 2000ko otsailaren 8a) traineru patroi gipuzkoarra izan zen. Euskal Herriko elkarte askotan aritu izan zen, honen erakusle irabazitako Kontxako lau Banderak talde desberdinekin irabazi izana, Aginaga, Orio, Lasarte eta Zumaiarekin. 103 bandera irabazi zituen guztira.

Claudio Etxeberria
Bizitza
JaiotzaOrio1935eko azaroaren 2a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaOrio, 2000 (64/65 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Kirol ibilbidea

aldatu

Hasierako urteak Orion

aldatu

1951. urtean, 14 urte besterik ez zituela, estreinatu zen patroi-lanetan Orioko batel batean eta Espainiako txapelketa irabazi zuen. Hurrengo urtean Espainiako batel eta trainerilletako txapeldun izan zen. Inazio Sarasua zen oriotarren patroi nagusia eta Klaudio Etxeberriak aukera ikusi zuen 1960an Aginagako trainerua zuzentzeko eta harekin Kontxako Bandera bat irabazi zuen. 1961ean Tolosak trainerua atera zuen Donostiako estropadarako eta Klaudiok zuzendu zuen, hirugarren egin zuelarik. 1962an Donostiako Jaizkibel taldearen patroia izan zen eta Kontxan hirugarren egin bazuen Coruñako Generalisimoaren Kopa garrantzitsua irabazi zuen. 1963an Orio zuzentzeko ardura hartu zuen eta hurrengo urtean bere bigarren garaipena Donostian, bai eta Espainiako traineru txapelketan ere.

Oria ibaiertzeko herriak

aldatu

1965ean Orio Arraunketa Elkartea sortu zen eta aulki mugikorrean zentratu zenez ez zuen trainerurik atera. Urte batzuk lehenago Tolosarekin egin bezala, Ibarrako trainerua gidatu zuen Kontxan eta bigarren egin zuen. 1967an Lasarten traineru berria sortu zen eta hara joan zen bera. Urte batzutarako proiektua izan zen, gerora Michelin enpresak babestuko zuen, eta 1969an Klaudio patroi zela Kontxako Bandera eta Espainiako Txapelketa irabazi zituen.

70. hamarkada

aldatu

1972an Getarian Sindicato Náutico de Pesca elkarteak babesturiko proiektu berri bati ekin zion. Espainiako trainerilla txapeleta irabazi eta traineruarekin Kontxako Banderan bigarren gelditu zen. Ez zuen ordea asko iraun proiektuak eta 1973an emaitza txukunak izan zituen arren azken urtea izan zen.

1974 urtean Donostiara joan zen eta hiriburuko traineruan hiru denboraldi bete zituen. Emaitzarik onena 1976an irabazi zuen Kontxako sailkapen estropada izan zen. 1979an berriz gidatu zuen Lasarte-Michelinen trainerua Kontxan eta bosgarren egin zuen. Urte hartan Gipuzkoako txapeldun ere gelditu zen. Lasartek trainerua atera zuen azken urtea izan zen.

Zumaia

aldatu

80. hamarkadaren hasieran Zumaiak gorakada handia izan zuen eta Kontxa irabazi asmoz 1983an Klaudio Etxeberria fitxatu zuen. Denboraldi osoan estropadak irabaziz ibili zen baina Kontxara iritsi aurreko azken estropadan Orio nagusitu zen. Kontxako sailkapen estropadan epaileek Orio barruan sartu zuten eta Kaiku, Castro eta Zumaia ez zeuden erabaki honekin ados, horregatik lehenengo jardunaldian trainerua trabeska jarri eta boikota egin zioten estropadari.

1984ko denboraldia berriz bikaina izan zen, jokaturiko estropada guztiak irabazi baitzituen Zumaiak, tartean baita Kontxako Bandera ere, Zumaiarentzat lehenengoa eta Kaludio Etxeberriarentzat laugarrena. 1985ean ere estropada ugari irabazi zituen baina bi garrantzitsuenak (Kontxa eta Espainiako txapelketa) Santurtzik eraman zituen. Hau izan zen Klaudio Etxeberriaren azken denboraldia Zumaian.

1989an Donostiako traineruaren patroi izatera itzuli zen eta Kontxan laugarren egin zuen.

Taldeen zerrenda

aldatu
Taldea Denboraldiak
Orio 1951-1959
Aginaga 1960
Tolosa 1961
Jaizkibel (Donostia) 1962
Orio 1963-1964
Ibarra 1965
Lasarte 1967-1970
Getaria 1972-1973
Donostia AB 1974-1976
Lasarte-Michelin 1979
Zumaia 1983-1985
Donostia AB 1989

Palmaresa

aldatu

Kanpo estekak

aldatu