Greenwich
Greenwich (ɡrɪnɪdʒ edo ɡrɛnɪdʒ ahoskatua; ingelesez: Royal Borough of Greenwich) Londresko udalerrietako (borough) bat da. 2015ko erroldaren arabera 274.800 zituen 47,35 kilometro koadroko azaleran. Londres Handiaren ekialdean dago, Tamesis ibaiaren hegoaldeko ertzean.
Greenwich | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Danny Thorpe (en) | |
Izen ofiziala | Royal Borough of Greenwich | |
Posta kodea | SE, DA eta BR | |
Herriburua | Woolwich (en) | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°29′N 0°00′E / 51.48°N 0°E | |
Azalera | 47,334 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 291.080 (2022) 4.894 (2018) | |
Dentsitatea | 6.149 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Telefono aurrizkia | 020 | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Ancient Olympia Municipality (en) , Maribor, Tema (en) , Reinickendorf eta Berlin | |
greenwich.gov.uk |
Bertan dago Greenwicheko Errege Behatokia eta izen bereko meridianoa bertatik igarotzen da. Bestalde, barruti honetan Millennium Dome delako eraikina ere kokatzen da. 1997an Greenwichek itsasgintzan izan zuen historia kontutan hartu zuen UNESCOk eta Itsasaldeko Greenwich (Maritime Greenwich) izenarekin Gizateriaren Ondare izendatu zuen.
Historia
aldatuBrontze Aroan populatua izan zeneko aztarnak aurkitu dira, eta ekialdean erromatar villa bat edo tenplu bat izan zen. VI mendeko saxoien hilobiak ere aurkitu dira. Dena dela Greenwich izenaren lehen aipamenak X mendean izan ziren, Gronewic (918), Grenewic (963) eta Grenawic (1013) eta "asentamendu berdea" esan nahi du.
Ingalaterrako Koroak St. Peter at Ghent abadiari erosi zizkion lurrak 1427an eta Gloucesterko dukeari eman zikion. Honek Greenwich gaztelua eraiki zuen. Garai hartan landugabeko lurraldea zen eta dukeak belatz bidezko ehizarako erabili izan zuen. XVI mendean Henrike VIII.ak oreinak sartu zituen ehizalreku honetan. 1635 urtean Queen's House eraiki zen Jakue I.aren emaztea zen Ana Danimarkakoa erreginarentzat. 1675an gaztelua zegoen lekuan Greenwicheko Errege Behatokia ezarri zen.
1838 urtean Londres eta Greenwich lotu zituen trenbideak. XIX mendearen bukaeran eta XX mendearen hasieran hainbat museo eta instituzio eraiki ziren Greenwich parkearen inguruan, hala nola Royal Naval College, National Maritime Museum eta Royal Hospital School. 1954 urtean Cutty Sark belaontzia Greenwicheko kaian ezarri zen betirako.
1965 urtean eratu zen gaur egungo udalerria, aurrez baziren Greenwich eta Woolwich (iparraldea ezik) elkartu zirenean.
Auzoak
aldatuBarrutia osatzen duten auzoak honakoak dira:
|
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Greenwich) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 14.0 | 19.7 | 21.0 | 26.9 | 31.0 | 35.0 | 35.5 | 37.5 | 30.0 | 28.8 | 19.9 | 15.0 | 37.5 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 8.3 | 8.5 | 11.4 | 14.2 | 17.7 | 20.7 | 23.2 | 22.9 | 20.1 | 15.6 | 11.4 | 8.6 | 15.2 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.6 | 2.4 | 4.1 | 5.4 | 8.4 | 11.5 | 13.9 | 13.7 | 11.2 | 8.3 | 5.1 | 2.8 | 7.5 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -10.0 | -9.0 | -8.0 | -2.0 | -1.0 | 5.0 | 7.0 | 6.0 | 3.0 | -4.0 | -5.0 | -7.0 | -10.0 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 51.6 | 38.2 | 40.5 | 45.0 | 46.5 | 47.3 | 41.1 | 51.6 | 50.4 | 68.8 | 58.0 | 53.0 | 591.8 |
Euri egunak (≥ 1.0 mm) | 10.8 | 8.5 | 9.6 | 9.4 | 9.0 | 8.3 | 8.0 | 7.6 | 8.5 | 10.7 | 10.1 | 9.9 | 110.4 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 4 | 4 | 3 | 1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 3 | 16 |
Eguzki orduak | 49.9 | 71.4 | 107.1 | 159.8 | 181.2 | 181.0 | 192.1 | 195.1 | 138.9 | 108.1 | 58.5 | 37.4 | 1480.5 |
Hezetasuna (%) | 91 | 89 | 91 | 90 | 92 | 92 | 93 | 95 | 96 | 95 | 93 | 91 | 92.3 |
Iturria (1): Errekorrak: BBC Weather[1] (otsaila eta abuztua izan ezik, Met Office[2][3]) | |||||||||||||
Iturria (2): Besteak: Met Office[4] (hezetasuna eta elurra izan ezik, NOAA[5]) |
Gizateriaren Ondarea
aldatuItsasaldeko Greenwich1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
| |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv, vi |
Erreferentzia | 795 |
Kokalekua | Erresuma Batua |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Izen ematea | 1997 (XXI. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
1997 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Greenwich, hiriak daukan itsasgintza historiarengatik. Izendaturiko eremuak ibaiertza, Greenwich parkea eta bertako eraikinak, eta herria hartzen ditu.
Ondasun nabarmenak
aldatu-
Greenwich herria.
-
Greenwich herria.
-
Woolwicheko merkatua.
-
Royal Arsenal (Woolwich).
Erreferentziak
aldatu- ↑ London, Greater London: Average conditions. in: BBC Weather Website. BBC Weather.
- ↑ August 2003 — Hot spell. in: Met Office Website. Met Office.
- ↑ Monthly temperature records by country. in: Met Office Website. Met Office.
- ↑ Greenwich 1981−2010 averages. in: Met Office Website. Met Office.
- ↑ NOAA. National Oceanic and Atmospheric Administration.
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Greenwich barrutiko kontseiluaren webgunea.