Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Han Kang

Hegokorear idazlea. 2024ko Literaturako Nobel Saria

Han Kang (Hangul한강; Hanja韓江; RRHan Gang; MRHan Kang; Gwangju, Hego Korea, 1970eko azaroaren 27a) idazle hegokorearra da.[1] 2016an Nazioarteko Man Booker Saria irabazi zuen fikziozko atalean Chaesikjuuija (Barazkijalea) lanagatik. Eleberri horrek haragia jateari uztea erabakitzen duen emakume baten esperientzia kontatzen du eta horrek eragiten dizkion ondorio lazgarriei buruz hitz egiten du; osasun mentalari eta familiaren abandonuari buruzko eleberria da. Ingelesera itzulitako lehen liburuetako bat ere bada.[2][3][4][5]

Han Kang

(2017)
Bizitza
JaiotzaGwangju1970eko azaroaren 27a (53 urte)
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
Familia
AitaHan Seung-won
Hezkuntza
HeziketaYonsei University (en) Itzuli
(1989 - 1993)
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, ipuingilea eta poeta
Lantokia(k)Seul
Enplegatzailea(k)Seoul Institute of the Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Genero artistikoaeleberria
kontakizun laburra
saiakera
han-kang.net
IMDB: nm8444885 Edit the value on Wikidata
Hau korear izena da, abizena Han du.

2024ko Literaturako Nobel Saria eman zioten, «prosa poetiko bizia, trauma historikoei aurre egiten diena eta giza bizitzaren hauskortasuna azaltzen duena» egiten duela argudiatuta. Literatura Nobel saria jaso duen lehen emakume asiarra izan da.[6][7]bIngelesera itzulitako bere lehen liburuetako bat ere bada eleberria.

Bizitza

aldatu

Han Kang Gwangju hirian jaio zen 1970ean. Hamaika urterekin Seulera joan zen bizitzera familiarekin. Nerabezaroan zehar etapa zailetatik igaro zen eta bere buruari galdera berberak egiten zizkioten idazleekin identifikatu zen.[8][4] Yonsei Unibertsitatean Letrak ikasi zituen.

Lan ibilbidea

aldatu

Graduatu ondoren, hiru urtez Publishing Journal eta Samtoh aldizkarietan lan egin zuen, besteak beste. «El ancla escarlata» kontakizunarekin egin zuen debuta. Seulgo Arteen Institutuan Literatur Sorkuntza irakasten du, eta, aldi berean, ipuinak eta eleberriak idazten ditu.[9]

Bere lehen lana, El amor en Yeosu, 1995ean argitaratu zen eta atentzioa eman zuen modu zehatz eta irmoan kontatua zegoelako.[10]

1993an hasi zuen bere literatur ibilbidea, Literatura y Sociedad aldizkarian argitaratu zen «El invierno de Seúl» olerkiarekin. Bere poesia 2013an argitaratutako Dejé la cena en la gaveta liburukian bildu zuen, Hego Koreatik kanpo argitaratu gabe jarraitzen duena.[11] Hala ere, poesiari baino gehiago, nobelari heldu dio. Bere prosak kritikarien eta irakurleen arreta erakarri zuen bere estilo poetiko eta sentsualagatik, baita bere lanen izaera inkisitiboagatik ere. Gutxienez lau ipuin bilduma kaleratu ditu: El amor en Yeosu, El frutos de mi mujer, Caja de lágrimas eta El diseño amarillo de la eternidad; eta sei nobela: El venado negro, Tus frías manos, La vegetariana, Pelea de aliento, La hora de griego eta Viene el muchacho. Bere hainbat eleberri, La vegetariana eta La hora de griego eleberriak japonierara, espainierara, frantsesera, vietnamera eta beste hizkuntza batzuetara itzuli dira.[12]

Han Kangek Koreako Eleberri Saria irabazi zuen El niño Buda eleberri laburrarekin, 1999an; Urteko Artista Gaztearen Saria, 2000n; Yi Sang Saria, 2005ean, «La mancha mongólica» lanagatik; eta Dong-in saria, 2010ean, Pelea de aliento lanagatik.

2007an La vegetariana idatzi zuen, Bajo la luna argitaletxe argentinarrak lehen aldiz gaztelaniaz argitaratua, eta horrekin lotutako hiru ipuinen batura da: «La vegetariana», «La mancha mongólica» eta «Los árboles en llamas».[13] Yi Sangen bertso batean inspiratu omen zen: «Uste dut pertsonek landareak izan behar dutela», Han Kangek Japoniako garai kolonialaren indarkeriaren aurkako jarrera gisa interpretatu zuena.[14] Urte batzuk geroago, 2016an, nazioarteko Man Booker saria jaso zuen, beste literatura batzuetako itzulpenei ingelesezko hizkuntzetako herrialdeetan ematen zaien saririk entzutetsuena, La vegetariana eleberriarekin.[15][16][17][18] Bebe Buda eta La vegetariana zinemara egokitu dira.

Bizitza pertsonala

aldatu

Kangek adierazi du migrainak pairatzen dituela aldian behin, eta migraina horiei "apal mantentzeko" meritua egozten die.[19]

Sariak

aldatu
  • Eleberri Korearraren Saria (1999), El niño Buda lanagatik
  • Urteko Artista Gaztearen Saria (2000)
  • Yi Sang saria (2005), La mancha mongólica lanagatik
  • Dong Ri Literatura Saria (2009), Pelea de aliento lanagatik
  • Sundance Zinema Jaialdia (2010) La vegetariana lanagatik
  • Donostia Nazioarteko Zinemaldia (2011) La cicatriz (El niño buda filmean oinarrituta)
  • Man Booker International Prize (2016) La vegetariana lanagatik
  • XXIV Premio San Clemente por La vegetariana[20]
  • 2024ko Literatura Nobel Saria[4]

Gaztelaniara itzulitako lanak

aldatu
  • La vegetariana, Buenos Aires. Argitaletxea Bajo la luna, 2012 (itzultzailea: Sunme Yoon)
  • La vegetariana, Espainia. Argitaletxea: RATA_, 2017 (itzultzailea: Sunme Yoon; Gabi Martinezen hitzaurrea)
  • Giza ekintzak (Actos humanos) , Argitaletxea: RATA_, 2018 (itzultzailea: Sunme Yoon)
  • Blanco, Argitaletxea: RATA_, 2020 (itzultzailea: Sunme Yoon)
  • La clase de griego, Editorial Random House, 2023 (itzultzailea: Sunme Yoon).[21]
 
Han Kang idazlearen Vegetarian lana, 2015
 
Han Kang, 2014

Eleberriak

aldatu
  • Orein beltza (El venado negro) (1998).
  • Zure esku hotzak (Tus frías manos) (2002).
  • La vegetariana (2007), itzultzailea: Sunme Yoon (Ilargipean, 2012).
  • "El viento sopla, vete" (2010)
  • La clase de griego (2011), itzultzailea: Sunme Yoon (ilargipean).
  • Giza Ekintzak (Actos Humanos) (2014), itzultzailea: Sunme Yoon (Rata, 2018).
  • Blanco (2016), itzultzailea: Sunme Yoon (Rata, 2020).
  • Ez esan agur (No digas adiós) (2021).

Kontakizun laburrak

aldatu
  • Maitasuna Yeosun (El amor en Yeosu) (1995).
  • Los frutos de mi mujer (2000).
  • Nire izena ekilorea da (Mi nombre es girasol) (2002).
  • La historia de la flor roja (2003).
  • Trumoiaren maitagarri txikia, tximistaren maitagarri txikia (Pequeña hada del trueno, pequeña hada del relampago) (2007).
  • Malko kutxa (Caja de lágrimas) (2008).
  • Betierekotasunaren diseinu horia (El diseño amarillo de la eternidad) (2012).

Poesia

aldatu
  • Gabian utzi nuen afaria (Dejé la cena en la gaveta) (2013).

Saiakera

aldatu
  • Maitasuna eta maitasunaren inguruko gauzak (El amor y las cosas que rodean al amor) (2003).
  • Ahots apalean kantatutako abesti bat (Una canción cantada en voz baja) (2007).

Erreferentziak

aldatu
  1. «Eyes that Pierce into the Hinterland of Life Novelist Han Kang» Korean Literature Now.
  2. Han Kang Wins Man Booker International Prize for Fiction With ‘The Vegetarian’. .
  3. Han Kang gana el premio Nobel de Literatura. 2024-10-10.
  4. a b c Nobel de Literatura 2024: la escritora surcoreana Han Kang gana el premio. 10 de octubre de 2024.
  5. Alter, Alexandra. (17 May 2016). Han Kang Wins Man Booker International Prize for Fiction With ‘The Vegetarian’. The New York Times.
  6. «Han Kang idazle hego korrearraak jaso du Nobel Saria» Berria 2024-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  7. (Ingelesez) «The Nobel Prize in Literature 2024» NobelPrize.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  8. Han Kang: «El feminismo ha resurgido en todo el mundo para combatir la misoginia». .
  9. lecturalia.com. «Han Kang: libros y biografía autora» Lecturalia.
  10. Korean Writers: The Novelists, Minumsa Publishing p. 78
  11. Kang, Han. (1o de octubre de 2024). Han Kang: El invierno a través del espejo (poesía). .
  12. Biografía PDF "Han Kang" (LTI Korea) Copia archivada. .
  13. Barrueco, José Ángel. (11 de mayo de 2017). Han Kang: la transformación y sus consecuencias. .
  14. «Han Kang: “La pregunta es qué es el ser humano y por qué anida la violencia en él” – WMagazín» wmagazin.com.
  15. «The Vegetarian wins the Man Booker International Prize 2016 | The Man Booker Prizes» themanbookerprize.com.
  16. 'La vegetariana', una 'Metamorfosis' femenina, sangrienta y desnutrida. .
  17. Alós, Ernest. (1 de mayo de 2017). 'La vegetariana', de Han Kang: una mujer que quiere ser una planta. .
  18. La mujer que quiso ser árbol. .
  19. Beckerman, Hannah. (2017-12-17). «Han Kang: 'I was looking for answers to fundamental questions, then I realised so is every writer'» the Guardian.
  20. «Ganadores» Premio San Clemente.
  21. Harbour, Berna González. (2023-09-22). «Han Kang, vuelve la autora estrella de la literatura surcoreana: “Dejé de escribir durante un año y olvidé cómo hacerlo”» El País.

Kanpo estekak

aldatu