Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Helmut Kohl (Ludwigshafen, Bavaria, gaur egun Renania-Palatinatua, 1930eko apirilaren 3a - Ludwigshafen, 2017ko ekainaren 16a)[1] alemaniar politikaria izan zen. Batasun Demokrata Kristauko (CDU) kidea, 1982ko urriaren 1 eta 1998ko urriaren 27 artean Alemaniako kantzilerra izan zen, Mendebaldeko Alemaniakoa 1990eko urriaren 3ra arte eta Alemania batukoa ordutik aurrera.

Helmut Kohl

(1996)
Ahotsa
Bundestageko kidea

1998ko urriaren 26a - 2002ko urriaren 17a
Hautetsia: Bundestageko 14. Legealdia
Bundestageko kidea

1994ko azaroaren 10a - 1998ko urriaren 26a
Barrutia: Ludwigshafen/Frankenthal (en) Itzuli
Hautetsia: 1994 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1990eko abenduaren 20a - 1994ko azaroaren 10a
Hautetsia: 1990 German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1987ko otsailaren 18a - 1990eko abenduaren 20a
Hautetsia: 1987 West German federal election (en) Itzuli
Bundestageko kidea

1983ko martxoaren 29a - 1987ko otsailaren 18a
Hautetsia: 1983 West German federal election (en) Itzuli
6. Alemaniako Kantziler Federala

1982ko urriaren 1a - 1998ko urriaren 26a
Helmut Schmidt - Gerhard Schröder
Bundestageko kidea

1980ko azaroaren 4a - 1983ko martxoaren 29a
Hautetsia: 1980 West German federal election (en) Itzuli

Europar Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko ordezkoa

1977ko urtarrilaren 24a - 1977ko urriaren 5a
Bundestageko kidea

1976ko abenduaren 14a - 1980ko azaroaren 4a
Hautetsia: 1976 West German federal election (en) Itzuli
8. Chairman of the CDU/CSU Bundestag fraction (en) Itzuli

1976ko abenduaren 13a - 1982ko urriaren 4a
Karl Carstens - Alfred Dregger
5. Leader of the Christian Democratic Union (en) Itzuli

1973ko ekainaren 12a - 1998ko azaroaren 7a
Rainer Barzel - Wolfgang Schäuble
Renania-Palatinatuko Ministro-Presidentea

1969ko maiatzaren 19a - 1976ko abenduaren 2a
Peter Altmeier (mul) Itzuli - Bernhard Vogel
Renania-Palatinatuko Landtag-eko kidea

1959 - 1976ko abenduaren 21a
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHelmut Josef Michael Kohl
JaiotzaFriesenheim1930eko apirilaren 3a
Herrialdea Weimarko Errepublika  1933ko urtarrilaren 30a)
 Hirugarren Reicha  (1933ko urtarrilaren 30a -  1945eko maiatzaren 8a)
 Mendebaldeko Alemania  (1945eko maiatzaren 8a -  1990eko urriaren 3a)
 Alemania  (1990eko urriaren 3a -
BizilekuaOggersheim
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaOggersheim2017ko ekainaren 16a (87 urte)
Hobiratze lekuaOld Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaHans Kohl
AmaCäcilie Kohl
Ezkontidea(k)Hannelore Kohl  (1960ko ekainaren 27a -  2001eko uztailaren 5a)
Maike Kohl-Richter  (2008ko maiatzaren 8a -  2017ko ekainaren 16a)
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaJohann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea
Heidelbergeko Unibertsitatea
TesiaDie politische Entwicklung in der Pfalz und das Wiedererstehen der Parteien nach 1945 (en) Itzuli
Tesi zuzendariaWalther Peter Fuchs
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, historialaria, politologoa eta Alemaniako kantzilerra
Pisua150 kilogramo
Altuera195 zentimetro
Lantokia(k)Mainz
Bonn eta Berlin
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako Batasun Demokrata Kristaua
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoa Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua

helmut-kohl.de
IMDB: nm0463216 Allocine: 36393
Musicbrainz: 6fcb3bdc-58fd-4110-878e-648e599ac9a2 Discogs: 434366 Find a Grave: 180404668 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak eta ikasketak

aldatu

Helmut Kohl 1930eko apirilaren 3an jaio zen, Ludwigshafengo erdiko klaseko familia katoliko eta kontserbadore batean. 15 urte zituela bukatu zen Bigarren Mundu Gerra, eta hirian Aliatuen bonbardaketak bizi izan zituen. Haren esanetan, "berandu" jaio izanak "salbatu" zuen nazismoarekin zerikusia izatetik.[2] Frankfurteko Unibertsitatean Zuzenbide ikasketak hasi bazituen ere, 1951tik aurrera Heidelbergekoan Historia eta Politika-zientzia ikasi, eta 1953an graduatu zen. 1958an historiako doktoregoa lortu zuen.

Bizitza politikoa

aldatu

17 urterekin egin zen Batasun Demokrata Kristauko (CDU) kide. 1969-1976 bitartean, Renania-Palatinatuko ministro-presidentea izan zen. Handik politika nazionalera igaro zen eta 1973an CDUko presidente aukeratu zuten. Kantzilergai izan zen 1976ko hauteskundeetan, baina SPDk irabazi zuen. Ondoren, Bundestagen, oposizioko buru izan zen Helmut Schmidt sozialdemokrataren gobernuaren aurka.[1] 1982ko urriaren 1ean, Alemaniako kantziler hautatua izan zen CDUren eta Alderdi Liberalaren (FDP) botuekin, Helmut Schmidt konfiantza mozioa galdu ondoren; ordura arte, liberalek Helmut Schmidten gobernua sostengatzen zuten.

Gerra Hotz betea zen, eta Ronald Reagan AEBetako presidentearen eta Margaret Thatcher Erresuma Batuko lehen ministroaren Iraultza Kontserbadorearen aroa. Thatcherrekin ez zuen bereziki harreman ona izan, baina ongi moldatu zen Reaganekin, eta bat egin zuen haien babespean martxan paratu zen olatu neoliberalarekin. "Irmo sinesten dugu ekimen askea eta norbanakoaren lorpenak estatuaren kontrola baino hobeak direla guztiontzat" adierazi zuen. Bat egin zuen Reaganek Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaren aurka zuen ikuspegi gogorrarekin baina, aldi berean, ekialdeko Europako estatu komunistekin harremana izaten saiatu zen. Erich Honecker Ekialdeko Alemania sozialistako presidenteari harrera egin zion Bonnen, Mendebaldeko Alemaniako hiriburuan, 1987an.[2]

Haren politika ekonomikoek huts egin zuten, ordea. Langabezia anitz hazi zen Mendebaldeko Alemanian 1980ko hamarkadan, eta kantzilerraren ospea lurra jotzekotan zen. Baina, 1989ko azaroaren 9an, Ekialdeko Alemaniako milaka herritarrek Berlingo Harresia bota zuten eta, praktikan, Alemania kapitalistaren eta sozialistaren arteko muga hautsi zuten. "Batasunari, justiziari eta askatasunari buruz da hau. Bizi bedi Alemaniako aberri askea, bizi bedi Europa aske eta batua." adierazi zuen biharamunean Kohlek. Berlingo Harresia erori ondoren, Frantzia, Erresuma Batua eta, bereziki, SESB konbentzitzeko lan egin zuen Alemaniaren bateratzea onar zezaten. 1990ean, Alemaniako Errepublika Demokratikoa desegin zen, eta estatu sozialista ohiak bat egin zuen Mendebaldeko Alemaniarekin. Alemania batuak hauteskundeak egin zituen 1932tik lehenbiziko aldiz, eta Kohl hautatu zuten kantziler.[2]

1994ko urriko hauteskundeetan CDUk eserleku galera izan bazuen ere, berriz aukeratu zuten kantziler Alderdi Liberalaren laguntzarekin.[3] Alemania bateratu eta lidergoa sendotu ondoren, bertze helburu handian finkatu zuen arreta: Europa batzeko proiektuan.[2]

Azken urteak

aldatu

1998an hauteskundeak galdu zituen, eta CDU alderdiaren buruzagitza utzi zuen ustelkeria auzi baten ondorioz. 2000. urtean, alderdiko ohorezko buruzagitzatik ere kendu zuten. Alemaniaren bateratzailearen mitoak modu ilunean utzi zuen politika. 2008an istripu bat izan zuen eta, ordutik, etxean eman zuen denbora gehiena, arreta mediatikotik urruti.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Helmut Kohl Alemaniako kantziler ohia hil da. Berria, 2017ko ekainak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
  2. a b c d e Rodriguez, Mikel. Alemania bateratu zuen kantzilerra. Berria, 2017ko ekainak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
  3. Alemaniako parlamentuak bosgarrenez hautatu du Helmut Kohl lehen ministro. Euskaldunon Egunkaria, 1994ko azaroak 16, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).

Kanpo estekak

aldatu