Higinia Luz Goñi Aiestaran
Higinia Luz Goñi Aiestaran (Zirauki, Nafarroa Garaia, 1906ko urtarrilaren 11 – Auschwitz, 1943ko maiatzaren 1a) [1] Higinia Luz Martos ezkontza-izenez eta Lutx goitizenez ere ezaguna, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen emakumezko nafarra izan zen. Atxilotu ondoren, Auschwitzeko kontzentrazio eremura eraman zuten, eta hantxe hil zen.
Higinia Luz Goñi Aiestaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zirauki, 1906ko urtarrilaren 11 |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Auschwitz, 1943ko maiatzaren 1a (37 urte) |
Heriotza modua | : pneumonia |
Jarduerak | |
Jarduerak | Frantziako Erresistentziako kidea eta etxeko langilea |
Biografia
aldatuZiraukin jaiotako emakumezko hau etxeko lanetan aritu zen Iruñean gaztetan, eta jardun berean jarraitu zuen Parisen 1932tik aurrera. Parisen José Martos algeriarra ezagutu zuen eta harekin ezkondu zen 1934an. Martos eta emaztea aktiboki inplikatu ziren Frantziako erresistentzian, alemanek Frantzia 1940an inbaditu ostean.
1941ean atxilotu zuten Montmartreko etxe batean, eta preso egon zen La Santen eta Romainville gazteluan. 1943ko urtarrilean eraman zuten Auschwitzera trenez, non 31696 preso zenbakia izan zuen[2]. Erresistentzia politikoko 230 emakume eraman zituzten tren hartan, eta haien artean zen Charlotte Delbo idazleak kontatu zuen geroago Lutx esaten zioten Higinia Luz Martos baten berri[3]. Alberto Barandiaran kazetariak berreskuratu zuen gero historia, bere benetako deiturak eta jatorria aurkitu arte, 1995ean Euskaldunon Egunkarian argitaratu zen erreportaia baterako[4].
Kontzentrazio eremuko baldintza beldurgarrietan, lau hilabete bakarrik iraun zuen, eta maiatzean hil zen, neumoniarekin[5]. 230 emakumeen bere taldetik, 49 irten ziren bizirik Auschwitzetik, liberazioarekin.
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
- ↑ Calvo, Juan M.. (2012-01-10). «Aragoneses: exilio, resistencia y deportación: FELICIANA PINTOS NAVAS: superviviente de Auschwitz, Ravensbruck y Mauthausen. [1»] Aragoneses (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ «Kazetaritzatik Literaturara | Alberto Barandiaran» bbk.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ Barandiaran, Alberto. (1995). «Lutx» Euskaldunon Egunkaria (Euskaldubon Egunkaria): 41-48. (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
- ↑ Barandiaran, Alberto. «Auschwitz, 31.696. argazkia» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-26).
Bibliografia
aldatu- Postkronikak (Alberto Barandiaran), Elkarlanean, Donostia, 2009. ISBN-978-84-9783-812-2.