Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Hydra edo Hidra[1][oh 1]latinez: Hydra— Ipar hemisferioko konstelazio bat da, 88 konstelazio modernoetan zabalena eta luzeena: 1.300 gradu karratutik gora[2]. Hydraren mutur bat Cancerretik hegoaldera dago, eta haren gorputz luzea Libraraino iristen da. Oso handia bada ere, distira handiko bi izar besterik ez du.

Hydra 
Datuak
LaburduraHya
GenitiboaHydrae
SinbologiaBela
Eremua1303 gradu karratu (1. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
2
Izarrik distiratsuenaAlfard (α Hydrae) (itxurazko magnitudea 1,99)
Konstelazio mugakideakAntlia, Cancer, Canis Minor, Centaurus, Corvus, Crater, Leo (konstelazioa), Libra, Lupus (konstelazioa), Monoceros, Puppis (konstelazioa), Pyxis, Sextans (konstelazioa) eta Virgo
Behaketa
Igoera zuzena8-15 h
Deklinazioa-20°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Apirila
+54° eta −83° latitude bitartean ikusgai.

Hydra konstelazioa ez da nahastu behar Hego hemisferioko Hydrus konstelazio txikiarekin.

Izar nagusiak

aldatu
  • α Hydrae (Alfard, 1,99ko itxurazko magnitudeko erraldoi laranja.
  • β Hydrae, 4,29ko magnitudeko izar bitarra. Haren osagaien artean, 1,7 arku-segundo daude.
  • γ Hydrae, 2,99ko magnitudeko izar horia. Hydrako bigarren izarrik distiratsuena.
  • δ Hydrae, 4,14ko magnitudeko izar zuria.
  • ε Hydrae, izar-sistema anizkoitza. Sistema osoaren magnitudea 3,38 da.
  • ζ Hydrae, 3,11ko magnitudeko erraldoi horia.
  • η Hydrae, 4,30eko magnitudeko izar zuri-urdina.

Aipagarria da, besteak beste, R Hydrae Mira aldakorra; haren distira 3,5 eta 10,9 artean aldatzen da 389 eguneko periodo batean.

Oharrak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

aldatu
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 20 or..
  2. (Gaztelaniaz) Dunlop, Storm. (2008). «Hydra» Atlas del cielo nocturno. Ediciones Akal, 101 or..

Kanpo estekak

aldatu