Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Jean-Baptiste Lullyitalieraz: Giovanni Battista Lulli— (Florentzia, Toskanako Dukerri Handia, 1632ko azaroaren 28aParis, Frantziako Erresuma, 1687ko martxoaren 22a) musikagilea izan zen. Italian sortua, 1661. urtean frantses herritartu zen.

Jean-Baptiste Lully

Bizitza
JaiotzaFlorentzia1632ko azaroaren 28a
HerrialdeaToskanako Dukerri Handia
 Frantziako Erresuma  (1661 -
BizilekuaFrantzia
HeriotzaParis1687ko martxoaren 22a (54 urte)
Hobiratze lekuaNotre-Dame-des-Victoires (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: Gangrena gaseosoa
Familia
Ezkontidea(k)Madeleine Lambert (en) Itzuli  (1662ko uztailaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
italiera
Irakaslea(k)Nicolas Métru (mul) Itzuli
Nicolas Gigault (mul) Itzuli
François Roberday (mul) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, koreografoa, biolin-jotzailea, musika-irakaslea, ballet dantzaria, dantzaria, pedagogoa eta irakaslea
Lan nabarmenak
Mugimenduamusika klasikoa
musika barrokoa
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
ballet (en) Itzuli
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0525799 IBDB: 113686
Spotify: 19v0Cnq5D4SKom8SVlXhkw Musicbrainz: 7f9989b0-8f5e-41dd-bbab-1fff052609e3 Songkick: 523444 Discogs: 834050 IMSLP: Category:Lully,_Jean-Baptiste Allmusic: mn0001182742 Find a Grave: 87133521 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

1632an Florentzian jaioa, 1643an, 10 urte zituela, Frantziara joan zen. 1646. urtetik aurrera François Roberday eta Nicolas Gigault maisuen ikasle izan zen Parisen. 1653. urtean Luis XIV.aren zerbitzari sartu zen. 1661. urtetik aurrera gorteko ganberako musika zuzendaria izan zen eta 1662tik aurrera errege familiaren musika maisua. Urte batzuk lehenago Vingt-quatre violins du roi izeneko taldea sortu zuen eta taldearen zuzendaria izan zen. 1664. urtean Molièrerekin batera idatzi zuen Le bourgeois gentilhomme izeneko opera-ballet ezaguna. Lullyk sartu zituen lehenengo aldiz emakumezko dantzari profesionalak balletean. Frantses operan ere aldaketak sartu zituen; frantses moldeko obertura esate baterako, bi aldi geldo eta beste bat bizkorragoa duena.

Idatzi zituen operen artean aipagarriak dira: Cadmus et Hermione (1673), Alceste (1674), Thesée (1675), Armide et Renaud (1686). Balletak idatzi zituen, musika intzidentala antzerkirako, ahotserako erlijiozko musika lanak, musika tresnetarako lanak eta abestiak. Armide opera, bere maisulana, idatzi eta hurrengo urtean erregea gaixotasun batetik sendatzeko jo zen Te Deum-aren konpasa markatzen ari zenean, makilkada bat eman zion oin bati eta gangrenak jota hil zen.

Musika lanak

aldatu

Gorteko baletak

aldatu
Lullyren gorteko baleten zerrenda, ordena kronologikoan
Izenburua Data
Mascarade de la Foire de Saint-Germain 1652
Ballet de la Nuit[1] 1653
Ballet des Proverbes 1654
1 Ballet du Temps 1654
2 Ballet des Plaisirs 1655
4 Le Grand Ballet des Bienvenus 1655
6 Ballet de Psyché ou de la Puissance de l'amour 1656
7 La Galanterie du temps, maskarada 1656
8 L'Amour malade, erregeren baleta 1657
9 Ballet d'Alcidiane 1658
11 Ballet de la Raillerie 1659
13 Ballet de Toulouse, maskarada-baleta 1660
5 Ballet de la Revente des habits du ballet 1660
14 Ballet de l'Impatience 1661
15 Ballet des Saisons 1661
18 Ballet des Arts 1663
19 Les Noces de Village 1663
21 Les Amours Déguisés 1664
Ballet du Palais d'Alcine 1664
24 Mascarade du capitaine 1665
27 Ballet de la Naissance de Vénus 1665
La Réception faite par un Gentilhomme de campagne à une compagnie choisie à sa mode, qui vient le visiter, maskarada 1665
28 Ballet des Gardes ou les Délices de la Campagne 1665
30 Le Triomphe de Bacchus dans les Indes ou Ballet de Créquy 1666
32 Ballet des Muses 1666
36 Le Carnaval, errege maskarada 1668
40 Ballet de Flore 1669
43 Ballet des Nations 1670
46 Le Ballet des Ballets 1671
52 Le Carnaval, maskarada 1675
59 Le Triomphe de l'Amour et de Bacchus 1681
La Noce de village, maskarada 1683
69 Le Temple de la Paix 1685

Komedia-baletak

aldatu
Lullyren komedia-baleten zerrenda, ordena kronologikoan
Izenburua Data
16 Les Fâcheux 1661
20 Le Mariage Forcé 1664
22 Les Plaisirs de l'île enchantée 1664
29 L'Amour médecin 1665
33 La Pastorale comique 1667
34 Le Sicilien ou l'Amour peintre 1667
38 George Dandin 1668
41 Monsieur de Pourceaugnac 1669
42 Les Amants magnifiques 1670
43 Le Bourgeois gentilhomme 1670

Operak

aldatu
Lullyren operen zerrenda, ordena kronologikoan
Izenburua Libreto egilea Lehen emanaldia (data) Lehen emanaldia (lekua)
49 Cadmus et Hermione Philippe Quinault 1673ko apirilak 27 Paris, Bel-Aireko jeu de paume
50 Alceste, ou le Triomphe d'Alcide Philippe Quinault 1674ko urtarrilak 19 Paris, Bel-Aireko jeu de paume
51 Thésée Philippe Quinault 1675eko urtarrilak 11 Saint-Germain-en-Laye
53 Atys Philippe Quinault 1676ko urtarrilak 10 Saint-Germain-en-Laye
54 Isis Philippe Quinault 1677ko urtarrilak 5 Saint-Germain-en-Laye
56 Psyché Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle 1678ko apirilak 19 Saint-Germain-en-Laye
57 Bellérophon Thomas Corneille eta Bernard Le Bouyer de Fontenelle, Nicolas Boileauren laguntzarekin 1679ko urtarrilak 31 Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal
58 Proserpine Philippe Quinault 1680ko otsailak 3 Saint-Germain-en-Laye
60 Persée Philippe Quinault 1682ko apirilak 17 Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal
61 Phaéton Philippe Quinault 1683ko urtarrilak 6 Versaillesko jauregia
63 Amadis Philippe Quinault 1684ko urtarrilak 18 Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal
65 Roland Philippe Quinault 1685eko urtarrilak 18 Paris, Académie Royale de musique
71 Armide Philippe Quinault 1686ko otsailak 15 Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal
74 Achille et Polyxène[2] Jean Galbert de Campistron 1687ko azaroak 7 Paris, Académie royale de musique, théâtre du Palais-Royal

Erreferentziak

aldatu
  1. Lullyk bost rol dantzatu zituen balet honetan. Beharbada antolakuntzan lagundu izanen zuen, baina musikarik ondu ez
  2. Lully obertura eta lehen ekitaldia ondu zituen, baina gainerakoa amaitu gabe hil zen. Haren lankide nagusi Pascal Colassek bukatu zuen

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu