John Tyndall
John Tyndall (Leighlin-Bridge, Carlowko konderria, 1820ko abuztuaren 2a - Hindhead, Surrey, 1893ko abenduaren 4a) irlandar fisikaria izan zen.
Fisikako irakasle izan zen Londresko Royal Institution eskolan. Lan eta ikerketa asko egin zituen magnetismoari, argiari, soinuari, elektrizitateari eta beroari buruz. Bere lanari zor zaio egun Tyndall efektua izendatzen duguna: gas edo isurkari batean dauden koloide zatikien argi igorpena. Koloide zatiki horiek oso txikiak dira (ezin dira ikusi mikroskopio optikoan), eta suspentsioan zehar ikusgai den argi kono bat agerrarazten dute. Efektu hau ultramikroskopioetan erabiltzen da.
Ikus, gainera
aldatu
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.