Jon Idigoras
Jon Idigoras Gerrikabeitia (Zornotza, Bizkaia, 1936ko maiatzaren 3a - Bilbo, 2005eko ekainaren 3a) euskal herritar politikaria izan zen, ezker abertzale independentistaren militante historikoa, Herri Batasuna alderdiaren sortzailea.
Zezenketak zituen gustuko, eta gaztetan nobilleroa izan zen, 'Txikito de Amorebieta' eta 'Morenito del Alto' izenpez ere ezagutua.
Biografia
aldatuIdigoras langile giroan jaio zen eta langile mugimenduan ibili. 1974. urtean LAB sindikatuaren sortze prozesuan parte hartu zuen eta 1978. urtean Herri Batasuna alderdi politikoarenean.
1978 urtetik 1995. urte bitartean HBko mahai nazionaleko mahaikide izan zen. 1980, 1984, 1986. urteetan Eusko Legebiltzarran biltzarkide izan zen, eta 1986, 1989 eta 1993. urteetan Espainiako Kongresuan diputatu.
HBko beste mahahikide guztiekin bat, Espainiako Auzitegi Gorenak 7 urteko zigorra ezarri zion ETArekin kolaboratzeagatik, eta Basauriko espetxe batean atxilotu zuten 1997ko abenduaren 5ean. 1998ko maiatzean Barakaldoko Gurutzeta ospitalean ingresatu zuten eta aste bete geroago irten, espetxeko 3. gradu penitentziarioa jaso ondoren.
2002ko azaroan Baltasar Garzón epaileak Batasuneko beste 21 lagunekin batera Batasunaren parte izana edo izatea leporatzen die, alderdi politiko hau ETAren sare terroristaren zatia delakoan.
Idatziak
aldatuIdigorasek bere bizitzako hainbat pasarte El hijo de Juanita Gerrikabeitia (Txalaparta argitaletxea) liburuan idatzi zituen gaztelaniaz.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Txalaparta argitaletxea
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Jon Idigoras |