Jose Luis Lekuona Garaiar
Jose Luis Lekuona Garaiar, Lexoti (Oiartzun, Gipuzkoa, 1925eko azaroaren 11 – 2006ko ekainaren 19a[1]) bertsolaria izan zen.
Jose Luis Lekuona Garaiar | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1925eko azaroaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2006ko ekainaren 19a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria, basozaina, hargina, garraiolaria eta kale-garbitzailea |
Maixta Borda baserrian jaio zen, Oiartzungo Ergoien auzoan. Bere aitonak morroi lanak egin zituen Lezoti izeneko baserri batean, eta izengoiti hori jarri zioten. Ondoren bere aitari ezarri zioten izengoiti bera, eta azkenean Jose Luisi egokitu zioten.[2]
Gaztaroa
aldatuJose Luisen gurasoak Jose Antonio Lekuona Peluaga eta Maria Jeronima Garaiar Oiarzabal izan ziren. Aitona bertsotan ibilia zen, eta aita ere bai; aita, maiztasun txikiagoarekin.[3]
Aita berak 23 urte zituela hil zitzaion, 1958an. Arditurriko minetan lan egina, gaixo egin zituen azken urteak. Ama hurrengo urtean hil zitzaion, 1959an, 24 urte zituela. Ama bereziki maite zuen.[4] Berari bertso sorta bat egin zizkion. Hemen adibide bat:
Au da lastima ama dedala |
|
Lexotik bi arreba zituen, Pepita eta Maria Rosario.
Txikitandik oso bihurria izan zen, adar jotzailea eta apustuzalea. Gaixo pasa zuen denbora luzea gaztetan, baina dena den, alfer fama zuen.
Honako bertsoa jarri zion Iriartek behin:
Lexoti onek pasa omen du oso min-klase luzia, eoteko martxaz apenas dagon oaindikan ere asia. Gandul guzien txapeldun dago, alper ta erdi pasia, ta sendatutzen ezta erraza onek daukan min-klasia. |
Eta hau bere erantzuna:
Neri alperra esanta orrek ustez egin du graziya, bera're opiziale ona eztala oi danak dago ikusiya. Alperrak miña berekin dula aiz kontatutzen asiya, ik ordun miñez pasa bearko duk ire denbora guziya.[5] |
Lanbideak
aldatuLan askotan ibili zen, ez zuen sekula lan finkorik izan. Mendiko guarda, hargin, kanalak ebakitzen, garraiolari, kale garbitzaile eta bertso saltzaile lanetan ibili zen.[6]
Ni Oiartzun'en nabil kaleak garbitzen erria serbitzen; onela ikusi ta zaude errukitzen. Bañan ezkontze ori ez dizut agintzen, leku obeagorik ez baidet arkitzen; emen gutxikin jakin bear da bizitzen.[7] |
Bertsoak
aldatu15 urtetan hasia, bera baino zaharragoekin, sagardotegietan trebatu zen bertsotan. 21 urterekin aritu zen lehen aldiz jendaurrean, Oiartzungo Iturriozko plazan aritu zen jendaurrean, Joxe Torreskoa, Anbolatzko Joxe Luis Jaungoikoa eta Joxe Joakin Mitxelenarekin. Handik gutxira herritik ateratzen hasi zen, eta Adibidez, Astigarragara bizikletan joaten zen beti Mitxelenarekin.
Garai hartan Basarri, Uztapide, Zepai, Mitxelena, Saiburu, Lexoti eta Elio ziren plazan nabarmentzen ziren bertsolariak.[8]
1947. urtean, Donostiako La Perlan antolatutako bertsolari txapelketa irabazi zuen, 22 urterekin. Amari pelotan jokatzera zihoala esanda hartu zuen parte. Txapelketa hartakoa da bertso hau "Oherakoan, bost milioi pezeta bilatu ditu Lexotik. Zer egingo zenduke haiekin?" gaiari erantzunez.
Suerte batez milloi eder oik nik billatuko banitu, aizu, Basarri, zer eingo nuken laister biaizu aditu: ni ezagutzen nauten guziyak egin litezke arritu, Lexotikuak errukalmentuk beartsuentzat baditu, bat netzat gorde ta beste lau oik pobrin tartian partitu.[9] |
Ondoren, bertsoak saltzen hasi zen Lexoti, garaiko beste bertsolari batzuk egiten zuten bezala, Gipuzkoan eta Nafarroan gehienbat. Hasiera batean pezeta batean saltzen zuten bertsoa, baina denborarekin prezioa jasotzen joan ziren, batzuetan abestu ere egiten baitzuten saldu aurretik.
Pixkana izena egiten joan zen Lexoti bertsolarien artean. Hemen bere bertso bat:
Ni Oiartzun'en al di onetan bizitzen bainaiz aldrebes, nere pobreza argi ta garbi kantatuko det txit errez; au entzun eta jende guztia kasik egon leike parrez, ementxe nago erdi gaixorik bizi ezin da il nai ez.[10] |
Herriko emakumeei bota zien beste hau:
Orain, neskatxa maitagarriyak, eiten zaituztet agurtu, atzerritikan datozenakin egin zaitezte bildurtu. Senarretako, al baldin bada, ez orrelakorik artu, erriyan aski bagera eta bertakuak aukeratu.[11] |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Eskela
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 14. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 18. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 19. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 65. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 20-24 orriak
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 123. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 28. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 31. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 79. orria
- ↑ Iñaki Arbelaitz, Miren Mitxelena, Joxe Anjel Arbelaitz, Mariano Ostolaiz, Antonio Zavala elkarlanean. Lexoti Bertsolaria. Auspoa Liburutegia 157. Tolosa. 1982. 94. orria
Kanpo estekak
aldatu- Lexoti Bertsolaria liburua. Auspoa Liburutegiak. 137. Sarean irakurgai.
- "Nuen abilidadea baino gehiago egiten nuen kanpeonatuetan" Argia astekarian 1989an Laxaro Azkune eta Pello Zubiriak egindako elkarrizketa.
- Lexotiri buruzko artikulua Bertsozale Elkartearen webgunean
- Jose Luis Lekuona «Lexoti» bertsolaria, eskola zaharreko azken alea, joan egin da Lexotiren heriotzaren artikulua biharamunean Gara egunkarian.
- 'Lexoti'-ren azken agurra Lexotiren heriotzaren biharamunean El Diario Vascon artikulua, 2006an.