Kantonamendu
Kantonamenduak hainbat herrialdeen duten banaketa administratiboa da. Konderri, departamendu edo probintziekin alderatuta biztanle kopuru gutxiagoko lurraldeak dira.
Frantzian
aldatuKantonamenduak (Cantons) Frantziako banaketa administratibo bat da. Departamendu bakoitza departamendu barrutitan (arrondissement départemental) bereizita dago, eta departamendu barruti bakoitza, kantonamendutan. Kantonamenduak komunetan (udalerritan) banatuta daude.
Ipar Euskal Herrian
aldatuIpar Euskal Herriko kantonamenduak 21 izan ziren 2014ko urtarril arte:
- Angelu Hegoaldeko kantonamendua
- Angelu Iparraldeko kantonamendua
- Atharratze-Sorholüzeko kantonamendua
- Baigorriko kantonamendua
- Baiona Ekialdeko kantonamendua
- Baiona Iparraldeko kantonamendua
- Baiona Mendebaldeko kantonamendua
- Bastidako kantonamendua
- Biarritz Ekialdeko kantonamendua
- Biarritz Mendebaldeko kantonamendua
- Bidaxuneko kantonamendua
- Donapaleuko kantonamendua
- Donibane Garaziko kantonamendua
- Donibane Lohizuneko kantonamendua
- Ezpeletako kantonamendua
- Hazparneko kantonamendua
- Hendaiako kantonamendua
- Hiriburuko kantonamendua
- Iholdiko kantonamendua
- Maule-Lextarreko kantonamendua
- Uztaritzeko kantonamendua
Handik aurrera, soilik 12 kantonamendu izatera igaro ziren.