Letra-tipo
Tipografian, letra-tipoa idatzizko testu bat sortzeko erabiltzen den glifoen sorta da.
Informatikan
aldatuTestu prosezadoreetan erabilitako letra mota ezberdinak fonts deitzen dira. True type fonts dira mota erabilienak. True type fonts formatu hauei esker, edozein letra mota handitu edo txikitu dezakegu, eta inprimagailuan zein monitorean era egokian aurkeztu.
Apple Computer izan zen TrueTypeFont formatoa asmatu zuena. Gaur egun Windows-en ere erabiltzen da.
Letra-tipoak deskribatzeko izendapenak
aldatuBaliabide informatikoez erabiltzen diren letra-tipo guztietan LETRA LARRIak eta letra xeheak egoten dira. Letra larriak noiz erabili behar diren adierazten duten estilo-liburuak badaude.
Testu prozesadoreetan letra lodia eta letra etzana aukeran egoten dira. Ortotipografia[1] estilo-liburuetan[2] bila ditzakegu letra-tipoak aukeratzeko aholkuak.
Badaude letra-tipo zorrotzak (Serif) eta letra-tipo kamutsak (Sans-serif). Ortotipografia estilo-liburu batzuk testuaren gorputza letra zorrotzarekin idazteko gomendatzen dute eta letra tipo kamutsa izenburuetan. Ez da aholkatzen testu berean letra-tipo asko nahastea.
Adibidez, Euskal Herriko Unibertsitateak EHU letra-tipo serif eta sans-serif argitaratu ditu.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «ortotipografia - Euskara Batuaren Eskuliburua» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
- ↑ Zubimendi, Joxe Ramon. (2004). Ortotipografía : ikasmaterialetako hizkuntzaren egokitasun-irizpideak finkatzeko Aholku Batzordea. (1. argit. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 84-457-2127-5. PMC 733689949. (Noiz kontsultatua: 2023-05-01).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |