Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Marañón

Nafarroa Garaiko udalerria
Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marañón (argipena)».

Marañón[4] ([maɾaɲon]) Nafarroa Garaiko mendebaldeko udalerri bat da. Lizarrako merindadeko mendebaldeko muturrean kokatzen den herri honek 51 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 84 kilometrora dago.

Marañón
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Marañongo armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Marañón
AlkateaLaura Corres Martin
(Nafarroako Alderdi Sozialista)
Posta kodea31227
INE kodea31162
Herritarramarañondar
Geografia
Koordenatuak42°37′43″N 2°26′30″W / 42.6285133°N 2.4415614°W / 42.6285133; -2.4415614
Azalera6 km²
Garaiera815 metro
Distantzia84 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria52 (2023:  3)
alt_left 26 (%50)(2019) (%50) 26 alt_right
Dentsitatea8,67 bizt/km²
Zahartzea[1]% 19,83
Ugalkortasuna[1]‰ 0
Ekonomia
Jarduera[1]% 0 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 6,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2][3]% 15,20 (2018: %15,2)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.maranon.es/

Geografia

aldatu

Ingurune naturala eta klima

aldatu
 
Jasokundearen elizako erretaularen ikuspegia.

Herria, Ega ibaiaren haraneko goiko adean kokaturik dago.

Marañonen bi klima ageri dira, mendialdeko eguterako klima mediterraneoa, udalerriaren ipar-mendebalde eta hegoaldean, eta klima azpiatlantiarra, gune ospeletan. Urteko batezbesteko tenperatura 9º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.000mm eta 1.400mm bitartekoak. Urteroko egun euritsuak 80-100 inguru dira.

Landaredia

aldatu

Marañonen 111 hektarea pagadi daude, 101 hektarea arte, eta zuhaitz askotariko beste 91 hektarea baso.

Udalerri mugakideak

aldatu

Marañon Cabredorekin egiten du muga iparraldean, Aguilar Kodeskoarekin ekialdean, Arabako probintziarekin mendebaldean, eta Lapoblacionekin hegoaldean.

Ekonomia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 43,20 megawattekoa da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Demografia

aldatu
Marañongo biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

2008ko erroldaren arabera, etorkin bakarra bizi zen herrian, biztanleriaren %1,67 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Politika

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Marañonen»

Udaletxea

aldatu
  • HELBIDEA: Bihotz Sakratuaren kalea, z/g

2023-2027 legegintzaldia

aldatu

2023ko hauteskundeen ondorengo Marañongo udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Laura Corres Martin (PSN)
1 / 3
10 (% 52,63)
Maria Dolores Perez Valencia (PSN)
1 / 3
10 (% 52,63)
Jose Tamayo Valencia (PSN)
1 / 3
8 (% 42,11)
*250 biztanle baino gutxiagoko udalerrietan, hautagai zerrenda irekiekin bozkatzen denez, boto guztien ehuneko totala ez da zergaitik 100 izan behar.
Datuen iturria: Junta Electoral Central (Gaztelaniaz)

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Marañongo azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[5]
Carlos Valencia Solas[5][6] 1979 1983 Zentro Demokratikoaren Batasuna
Pedro Maria Asensio Laño[5] / Manuel Almiro Abascal Antoñana[6] 1983 1987 Nafarroako Alderdi Sozialista
Pedro Maria Pelaez Gomez[5][7] 1987 1991 Nafarroako Alderdi Sozialista
Saturnino Corres Corres[5] 1991 1995 Nafarroako Alderdi Sozialista
Roberto Abascal Antoñana[5] 1995 1999 Nafarroako Alderdi Sozialista
Jose Tamayo Valencia[5] 1999 2003 Nafarroako Alderdi Sozialista
Julio Lopez de Echazarreta Arriaga[5] 2003 2007 Nafar Herriaren Batasuna
Jesus Manuel Breton Valencia[5][8][9][10] 2007 2009 a Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Inmaculada Breton Valencia[5][10] 2009 2011 Nafarroako Alderdi Sozialista
Maria Inmaculada Breton Valencia[5][11][10][12] 2011 2013 b Nafarroako Alderdi Sozialista
Roberto Abascal Antoñana[5][10][12] 2013 2015 Nafarroako Alderdi Sozialista
Laura Corres Martin[5][13] 2015 2019 Nafarroako Alderdi Sozialista
Laura Corres Martin[5][14][15][16][17] 2019 2023 Nafarroako Alderdi Sozialista
Laura Corres Martin[18][19] 2023 Jardunean Nafarroako Alderdi Sozialista

a 2009ko Maiatzak 16an Jesus Manuel Breton Valencia Alkatea zendu zen.

b 2013ko Irailak 12an Maria Inmaculada Breton Valencia Alkatea zendu zen.

Azpiegiturak

aldatu

Garraioak

aldatu

La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes eta Iruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu dauzka Aguilar Kodesko norantzan eta lau zerbitzu kontrako norabidean. Linearen ibilbidea honakoa da:

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Marañon eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, ez zegoen euskaraz hitz egiten zekien herritarrik.

Jaiak eta ospakizunak

aldatu

Marañongo herriko jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira Ama Birjinaren omenez.

Ondasun nabarmenak

aldatu

Jasokundeko Andre Mariaren eliza

aldatu

Jasokundeko Andre Mariaren eliza, estilo erromanikoko XIII. mendearen hasieran eraikitako eliza da. Egiturak Nafarroako landa-erromanikoaren berezko ezaugarriak ditu, elementu aurregotiko batzuen agerpenarekin batera. Nabea trapezoide itxurako nerbio gurutzaduradun gangaz estalita dago. XVII. mendean sakristia eta korua eraiki ziren, izardun estaldurarekin. Horrez gain, beste bi kapera gehitu zitzaizkion parrokiari, kasetoidun estaldurarekin, eta herrerotar estiloko dorrea.

Elizaren barruan, errataula nagusi gotikoa nabarmentzen da, estilo hispaniar-flandestarraren margolan eta eskulturak dituena.

Etxeak

aldatu

Marañongo herrigunean armarridun bi etxe gordetzen dira, batak A. Maezturen armarria eta besteak Hermostarren armarria fatxadan duela.

Baselizak

aldatu
  • Kristo Santuaren baseliza, Marañongo herrigunean kokatutako tenplua.

Marañondar ospetsuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
  3. Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. a b c d e f g h i j k l m n (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-07).
  6. a b «Marañón» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-14).
  7. «Peláez Corres, Pedro María» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2024-09-23).
  8. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella decidió en las urnas» Revista Calle Mayor 2007-05-31 (Noiz kontsultatua: 2024-20-27).[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz) «Fallece el alcalde de Marañón a los 43 años» Diario de Navarra 2009-05-26 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  10. a b c d (Gaztelaniaz) «Fallece la alcaldesa de Marañón, Inmaculada Bretón» Revista Calle Mayor 2013-09-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  11. (Gaztelaniaz) «Tierra Estella ya tiene alcaldes» Revista Calle Mayor 2011-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-10-04).
  12. a b (Gaztelaniaz) «Marañón: del polvo de su castillo al romanticismo» Diario de Noticias de Navarra 2014-01-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  13. (Gaztelaniaz) «Tiempos de cambio en Tierra Estella» Revista Calle Mayor 2015-05-29 (Noiz kontsultatua: 2024-10-06).[Betiko hautsitako esteka]
  14. (Gaztelaniaz) «El mapa político de Navarra: todos los alcaldes y alcaldesas» Diario de Noticias de Navarra 2019-06-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-18).
  15. (Gaztelaniaz) «Laura Corres Martín, alcaldesa de Marañón» Revista Calle Mayor 2021-03-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  16. (Gaztelaniaz) «Gobierno invertirá 30.000€ en la renovación del parque infantil de Marañón» Diario de Noticias de Navarra 2021-06-28 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  17. (Gaztelaniaz) «Marañón protege su futuro a la sombra del León Dormido» Diario de Noticias de Navarra 2023-02-19 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  18. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Navarra, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  19. (Gaztelaniaz) «Los nuevos alcaldes y alcaldesas de Navarra» Diario de Navarra 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-09-20).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa