Marta Minujín
Marta Inés Minujín (Buenos Aires, 1943ko urtarrilaren 30a) arte plastikoak lantzen dituen emakume argentinarra da, 1960, 1970 eta 1980n zehar egin zituen bere lan abangoasdimoei esker da ezaguna. Bere lanak, obra kontzeptual, pop, psikodeliko eta ekintzaileak dira, eta 1960ko hamarkadan aurrez ezarritako arau sozialak irauli eta kontrakultura ezarri zuen baby boomer belaunaldiaren paradigma bihurtuz.
Marta Minujín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Buenos Aires, 1943ko urtarrilaren 30a (81 urte) |
Herrialdea | Argentina |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | eskultorea, margolaria, grabatzailea, conceptual artist (en) , performancelaria eta film-zuzendaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Pop Artea |
Lehen pausuak
aldatuMinujín[1], 1943 Urtarrilaren 30ean jaio zen Buenos Aireseko Avellaneda probintziako San Telmoko Porteño auzoan. Martak, berak "beldurgarritzat" jo zuen haurtzaroa bizi izan ondoren, Arte Ederrak ikasi zituen estatuko eskola batzuetan. Hamasei urte zituela, bere bakarkako lehen erakusketa aurkeztu zuen, honela informalismoaren mugimenduan bere ibilbide laburra hasiz. Urte horretan bertan, Minujinek beka bat lortu zuen Frantzia ikasteko eta emantzipazioa lortzeko bere dokumentua faltsutu nahian Juan Gómez Sabaini ekonomistarekin ezkondu zen. Gaur egun, berrogeitahamar urte baino gehiago daramate batera eta bi seme-alaba izan dituzte. Juan Minujín aktorearen izeba da. 1962an Argentinara itzuli zen, baina urte bat beranduago berriz itzuli zen Parisera.
Hasierak
aldatuBuenos Aireseko hainbat arte eskoletan ikasi zuen. Kalifikazio ezin hobeak lortu arren, Marta ez zen eroso sentitzen egiten ari zenarekin. Dena dela, 1959an bere lehen lana aurkeztu zuen Agón antzokian. 16 urte zituela, 1960an, FNA beka bati esker Frantziara, Parisera joan zen ikastera. Bertan lehen aldiz Pablo [Curatella] Manes y treinta argentinos de la Nueva Generación erakustaldian parte hartu zuen.
Paris
Parisen, errealismo berriarekin lanean hasi eta happening ezberdinak egin zituen lehen aldiz. Hurrengo urteetan, egitura bizigarriak egiten hasi zen, , Christo, Élie-Charles Flamand, Lourdes Castro, Mariano Hernández eta Paul Gette lagunduta bere lehen happeninga osatu zuen. Parisko ospitaleetako hondakinen artean aurkitutako koltxoi estalkiekin eta Martaren kideek berak eginiko lan batzuk suntzituz sortu zena, “La Destrucción” (1963). Urte berean, Jean-Jacques Lebelekin, "El Gallo" happeninga antolatu zuen Raymond Cordier galerian. Argentinara iritsi zenean, happening-ak antzezten aintzindarietako bat izan zen. Arteen Di Tella Institutu mitikoko kideekin batera.
“"Guk pop gisa definitzen dugu geure burua. Arte herrikoia, mundu guztiak uler dezakeen artea, arte zoriontsua, arte dibertigarria, arte komikoa. Ulertu behar den artea ez, gustatu behar den artea da; pop-a egiten duena eta ulertzen duzuna ".
Marta Minujín
La Menesunda
aldatuNiki de Saint Phalle, Christo eta Claes Oldenburgen lanekin batera, La Menesunda artearen historiako lehen "giro" edo instalazioetako bat da. Buenos Aireseko Di Tella institutuan aurkeztua izan zen, 1965ko maiatzean. Lanaren aurkezpenak iraultza handia ekarri zuen Buenos Airesera. Baita, arreta mediatikoa ere. Buenos Aires hirian, gaur egun Argentinako artearen historiako mugarri handienetakotzat jotzen da. La Menesunda 2015ean birsortu zen lehen aldiz eta Buenos Aireseko Arte Modernoko Museoan erakutsi zen. Ordutik, berriz birsortu zen 2019ko ekainean New Yorkeko New Museumean, eta 2020ko urrian aurkeztuko da Liverpooleko Tatean.
Lanak
aldatu1966an Guggenheim beka lortu zuen eta New Yorkera joan zen bizitzera 10 urtez (etenaldi txiki batzuekin). 1980tik aurrera, Minujinek eskulturak egiten zituen, greziar-erromatar estatuagintzako lan klasikoak, errenazentista eta zikladiar estatuatxoak bereganatuz. Bere lanak eredu horien igeltsuzko erreprodukzioak dira, zatikatuak, sekzio desplazatuetan deseginak.
Horien artan garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:
- El “Obelisco acostado” (1978) San Pabloko Bienalean.
- La “Operación perfume” (1971) Buenos Aires hirian eta replika batzuk beste hiri batzuetan.
- El “Obelisco de pan dulce” (1979) Nazioarteko ferian, Buenos Airesen.La "Torre de pan de Joyce" (1980) Dublinen, Irlanda.
- El “Carlos Gardel de fuego”: Metalez egindako egitura bat da. Abeslariaren irudia irudikatu nahian, barrutik kotoiz osatua (1981) Medelinen, Kolonbia.
- La “Venus de queso” (1981)
- El “Partenón de libros”: Liburuz osatutako Partenoiaren erreprodukzio bat. (1983).
- La “Torre de Babel de libros”: Buenos Aires Munduko liburuaren hiriburu hautatu izanaren oroigarria (2011) Buenos Aires, Argentina.
- El “Árbol de Navidad inflable”: 2014ko Gabon festetarako sortua sortua Florida kalean, en Buenos Aires (2014).
Bere happening eta artelan iragankorrek, oro har, ikuslearen erantzuna adierazten dute, eta komunikabide masiboetan eztabaida eta iruzkinak sortzen dituzte.
Pinturak
aldatu- Las 4 Estaciones de Vivaldi (1959)
- Mancha (1960)
- Movimiento interior (1960)
- Música acuática de Haendel (1960)
- Testimonio para una joven tumba (1960-1961)
- Abstracción (1961-1962)
- Freaking on Fluo (2010)
Papel gainean sortutako lanak
aldatu- Diarios Underground (1968)
- El gol (1969)
- Buenos Aires, hoy ya! (1971)
- Arte agrícola en acción (1977)
- El Obelisco acostado (1978)
- Estructura tubular (1979)
- Carlos Gardel de fuego (1981)
- El Obelisco de pan dulce (1981)
- Partenón inclidado (1983)
- Plazoleta Tucumán (1983)
- Mitos universales de arte de participación masiva (1985)
Eskulturak
aldatu- La Victoria cayendo (1981 – 2002)
- Venus de Milo cayendo (1986 – 2006)
Koltxoiak
aldatu- Colchón (Eróticos en Technicolor) (1964 - 1985)
- ¡Revuélquese y viva! (1964 – 1985)
- Batido Technicolor (2006)
- Colchones (2006 – 2010)
- Amor a primera vista (2006 – 2010)
- Ensoñación en fucsia (2006 – 2010)
- Soñando en Technicolor (2006 – 2010)
- Trepando al infinito con neones (2006 – 2010)
- Ensoñación múltiple del martes (2007)
- All the lovely people (2010)
- Para hacer el amor inadvertidamente (2010)
Euskarri ezberdinak
aldatu- Trajes hippies (1966 – 1973)
- Minuphone (1967)
- Frac-asado (1975)
- La destrucción (1963)
- Suceso plástico (1965)
- Simultaneidad en simultaneidad (1966)
- Sound Happening (1972)
- Interppening (1972)
- Nicappening (1972)
- Kidnappening (1973)
- Imago Flowing (1974)
- Júlian Ciarol y Marta Minujín Four Presents: Time Aesthetically Registered (1974)
- La academia del fracaso (1975)
- Comunicado con tierra (1976)
- Espi-Art (1977)
- Toronjas (1977)
- 3000 naranjas (1979)
- El Obelisco de pan dulce (1979)
- Repollos (1977)
- El Obelisco acostados (1978)
- La torre de pan de James Joyce (1980)
- Carlos Gardel de fuego (1981)
- El Partenón de libros (1983)
- Operación perfume (1983)
- Rayuelarte (2009)
Girotzea
aldatu- La Menesunda (1965)
- El Batacazo (1965 - 1966)
- Minucode (1968)
- Importacíon - Exportación (1968)
- 200 Mattresses (1973)
Sariak
aldatuBere ibilbide oparoagatik, Marta Minujinek Konex Saria - 2012ko Aipamen Berezia - jaso zuen, baita Konex Fundazioak 1982an eta 1992an emandako Platinoko Konex Sariak ere. 2011n CEMAko Unibertsitateko Sormenaren Ekonomia Zentroaren sormen-lasterketak saria jaso zuen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Marta Minujín. 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2020-06-02).