Mary Calderone
Mary Steichen Calderone (Paris, Frantzia, 1901ko uztailaren 1a - Kennett Square, Pennsylvania, AEB, 1998ko urriaren 24a) estatubatuar sendagilea izan zen.
Mary Calderone | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1904ko uztailaren 1a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Kennett Square, 1998ko urriaren 24a (94 urte) |
Familia | |
Aita | Edward Steichen |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Unibertsitatea University of Rochester (en) Vassar College (en) Columbia University Mailman School of Public Health (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta sexologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Rochesterko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Senarra ere sendagilea zuen, eta biek jardun zuten osasungintzan lanean. Calderone Ameriketako familia planifikazioko zentroen federazioko zuzendari medikua izan zen 1953. urtetik 1964. urtea bitartean. Sexualitateari buruzko ezaguera sakonagoa izanez gero jendeak bere sexu arazoen aurrean jarrera arduratsuagoa duela eta hori osasun eta zorion iturri izan daitekeela zioen Calderonek. Horrenbestez, eskoletan sexu heziketa bultzatzeko ahalegin handiak egin zituen. Besteak beste, kontseilari, mediku, talde erlijioso, eskola eta abarri sexu heziketari buruzko informazioa helaraztearren, Estatu Batuetako Informazio eta Heziketa Sexualeko Kontseilua eratzen lagundu zuen 1964. urtean, eta haren zuzendari izan zen 1982. urtea arte.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-14 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.