Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Sexualitate

sexuari dagozkion jokabideen eta ezaugarrien multzoa

Sexualitatea sexu bakoitzaren bereizgarri diren ezaugarri anatomikoen, fisiologikoen eta psikologikoen multzoa da. Gizabanakoaren izaera osatzen duten ataletako bat da, eta pertsonen arteko afektibitatea eta komunikazioa adierazteko modu bat.

Sexualitatea Kama Sutraren arabera.

Sexu organoen eginkizunari (heldutasun sexualari, beraz) lotu zaio luzaroan sexualitatea, baina Freudek, bere ikerketen ondorioz, bestelako oinarri batzuk ezarri zituen sexualitatea aztertzeko:

  • Sexu bizitza ez da nerabe aroan hasten, jaiotzetik denbora laburrera baizik.
  • Sexu senak ez du, nahitaez eta beti, beste sexukoengana jotzen, sen hori sexu berekoenganakoa, norbereganakoa edota animalienganakoa ere izan baitaiteke.
  • Sexualitatea (sexuari dagokiona, alegia) eta sexu organoei lotutako jarduera ez dira gauza bat eta bera, zabalagoa baita sexualitatearen esparrua sexu organoen jarduerari dagokiona baino.
  • Bizitza sexuala, berez, atseginari lotua da. Sexualitatearen muinean, hortaz, atseginaren bilaketa dago, eta ez ugaltzea (bigarren hau beste haren ondorio fisiologikoa, eta ez ezinbestekoa baino ez baita).

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.