Matenadaran
Matenadaran (armenieraz: Մատենադարան, euskaraz: «liburutegi») edo Antzinako eskuizkribuei buruzko ikerketen Maxtots Institutua eskuizkribuen eta dokumentuen gordailu aberatsenetako bat da munduan. Erevanen dago, Armeniako hiriburuan, eta 17.000 eskuizkribu eta 300.000 artxibo-dokumentu inguru ditu. Bere historia V. mendetik edo Ejmiatsingo matenadaranaren sorkuntzatik dator, hau da, Mesrop Maxtots 405ean armeniar alfabetoa asmatu zuenean. Jabetza publikoa da eta Unescoren Munduaren Memoria Programan inskribaturik dago. Institutua gaur egun «Armenian memoria nazionala lantzeko eta transmititzeko funtsezko tokietako bat» da.[1]
Matenadaran | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Մատենադարան |
Mota | arte museoa, artxiboa, ikerkuntzarako institutua eta literary museum (en) |
Herrialdea | Armenia |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1921 1959ko martxoaren 3a |
webgune ofiziala |
1915ean, Otomandar Inperioan gertatzen ari zen armeniar genozidioaren ondorioz, Matenadaranak, mendebaldeko Armeniatik (bereziki Vaspurakandik), baina baita Persiako Tabrizetik ere zetozen eskuizkribu ugari lortu zituen; aldi berean, bere bildumak, Moskura eraman zituzten zuhurtziaz, eta ez ziren 1922ra arte itzuli. Bitartean, 1920ko abenduaren 17an, Matenadarana jabetza publiko aldarrikatu zuten agintari sobietar berriek, Elizaren ondasun guztiak bezala. Estatutu berri honen pean, bere bildumak handitu egin ziren Moskutik (Ekialdeko Hizkuntzen Lazarev Institutua) eta Tbilisitik jasotako eskuizkribuen ondorioz. 1939an, bildumak Echmiadzindik Erevanera transferitu zituzten. 1959ko martxoaren 3an, ordura arte «Matenadaran» izenez ezagutzen zen erakundea «Antzinako eskuizkribuen Institutua» bihurtu zen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Dédéyan, Gérard, dir. (2007), Histoire du peuple arménien. Tolosa: Privat, 660. orr., ISBN 978-2-7089-6874-5.